- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 28ko Agindua aplikatuz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko itunpeko ikastetxeei emandako diru-laguntzen berri ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 28ko Agindua aplikatuz hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko itunpeko ikastetxeei emandako diru-laguntzen berri ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1999
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/30
- Argitaratze-data: 2010/04/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko maiatzaren 28ko Aginduaren bitartez, irisgarritasuna sustatzeko 20/1997 Legeari jarraituz, laguntzetarako deia egin zitzaien itunpeko ikastetxeei, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko.
Honako hauek aztertu ditugu: aurkeztutako eskabideak, ebaluazio-txostenak, 2009ko maiatzaren 28ko Aginduaren hamargarren artikuluan jasotako esleipen-irizpideak eta agindu bereko bederatzigarren artikuluari jarraituz eratu den balorazio-batzordeak bidalitako ebazpen-proposamena. Hori guztia kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Hezkuntza-premia bereziak behar bezala eskolatzeko irisgarritasun-obrak egiteko inbertsio-gastuak finantzatzeko laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren itunpeko ikastetxeei; eranskin horretan azaltzen da zenbat diru ematen zaien itunpeko ikastetxe horiei.
Bigarrena. 2009ko maiatzaren 28ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz esleitutako diru-kopurua jasoko dute ikastetxe onuradunek.
Hirugarrena. II. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxeei ukatu egiten zaie diru-laguntza. Izan ere, ez dituzte betetzen 2009ko maiatzaren 28ko Aginduan jasotako deialdi-baldintzak.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta beraren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik kontatzen hasita, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 30a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.
Zenbakia
Número Ikastetxea
Centro Herria
Localidad Lurraldea
Territorio Diru-laguntzaren zenbatekoa
Importe subvención
(eurotan / euros)
1 CPEIPS Colegio Virgen Niña HLBHIP Amurrio Araba/Álava 16.474,67
2 CPEIPS Santa Maria (Marianistas) HLBHIP Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 3.673,78
3 CPEIPS Olabide Ikastola HLBHIP Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 5.836,48
4 Calasanz-Escolapios Vitoria-Gasteiz Araba/Álava 19.190,53
5 CPEIPS Padre Andres Urdaneta HLBHIP Loiu Bizkaia 59.643,60
6 CPEIPS San Felix Cantalicio HLBHIP Ortuella Bizkaia 8.294,00
7 CPEIPS Ntra. Sra de Lourdes HLBHIP Elorrio Bizkaia 5.776,23
8 CPEIPS Eleizalde HLBHIP Bermeo Bizkaia 42.484,04
9 CPEIPS Lauaxeta Ikastola HLBHIP Amorebieta-Etxano Bizkaia 30.495,42
10 CPEIPS San Fidel Ikastola HLBHIP Gernika-Lumo Bizkaia 24.099,50
11 CPEIPS La Salle Berrozpe HLBHIP Andoain Gipuzkoa 39.562,75
12 CPEIPS La Salle HLBHIP Beasain Gipuzkoa 9.878,16
13 CPEIPS San Benito Ikastola HLBHIP Lazkao Gipuzkoa 13.544,00
Zenbakia
Número Ikastetxea
Centro Herria
Localidad Lurraldea
Territorio Ukatzeko arrazoia
Motivo de denegación
14 CPEIPS Iraurgi HLBHIP Azpeitia Gipuzkoa Solicitud incumple el artículo 14 (Orden 28-05-2009)


