- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2009ko udako eta 2009-2010 ikasturtearen lehen txandako matrikula-gastuak ordaintzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2009ko udako eta 2009-2010 ikasturtearen lehen txandako matrikula-gastuak ordaintzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 710
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/30
- Argitaratze-data: 2010/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza sailburuordearen 2009ko martxoaren 18ko Aginduak (EHAA, 2009ko martxoaren 25ekoa) 2009ko udarako eta 2009-2010 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak 2009ko maiatzaren 11koak (EHAA, 2009ko maiatzaren 27koa), Hezkuntzako sailburuordeak: bata, Iraleren 2009ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena eta bestea 2009-2010 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena. Halaber, 2009ko ekainaren 16ko ebazpenak (EHAA, 2009ko uztailaren 20koa), 2009-2010 ikasturtean R600 ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onesten duena jakinarazten du.
Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2009ko udako eta 2009-2010 ikasturtearen lehen trimestreko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Hori dela-eta, honako hau
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
Euskaltegia Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Laudioko UE 2.721,40 2.721,40
Euskaraz Koop. E. 12.545,55 12.545,55
Udaberria elkartea 6.340,80
Hegoalde euskaltegia 4.249,05
Gasteiz Adur (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz 11.917,05
Pinto Aratz-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz 13.685,47
Zaldiaran-Ardatz (Kultur Elkartea IKA) Gasteiz 57.131,50
Oiongo euskaltegia 1.296,08 94.619,95
886,90 109.886,90
GIPUZKOA
Euskaltegia Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Errenteriako UE 1.254,60
Hondarribiko UE 870,10
Irungo UE 1.164,36
Oñatiko UE 996,65
Aitzol UE 82,50
Lasarte-Oriako UE 1.232,50
Eibarko UE 1.934,49
Bergarako UE 311,44 7.846,64
Hitzez euskaltegia S.L.Donostia 4.350,00
Legazpi 6 euskaltegia, S.L. 3.431,70
Gernika XXI, S.L. (Altza+Urumea) 7.110,25
Ilazki euskaltegia, S.C.L. 7.703,90
Urrats euskaltegia, s.coop.ltda. 1.974,40
Euskaraz Koop. E. 27.702,79 61.121,05
Huhezi, Koop. E. 58.399,77
Emun Koop. E. 5.347,65
Pasaiako UE-Fundación Pública Pasaiako UE 1.978,00
Azpeitiko Euskara Patronatua 202,05
Maizpide Euskaltegia-Lazkao 11.837,97
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 1.609,30 79.374,74
342,43 148.342,43
BIZKAIA
Euskaltegia Diru-laguntza
Subvención Guztira
Total
Aula de cultura de Getxo (Getxoko UE) 5.971,90
Enkarterrietako UE 4.131,54
Galdakaoko UE 1.199,86
Leioako UE-Mastitxu euskaltegia 1.590,88
Portugaleteko UE 3.225,60
Sestaoko UE 1.254,00
Erandioko UE 884,40
Barakaldoko Euskara Udal Erakundea 4.729,95
Basauriko UE 3.385,64
Durangoko UE 1.405,16
Aita Villasante Udal Euskaltegia 792,00
Muskizko UE 1.088,00
Santurtziko UE 2.842,72 32.501,65
Gabriel Aresti-Txinta Koop. 78.914,93
Euskaraz Koop. E. 63.098,35 142.013,28
Arrigorriagako UE 892,80
Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia 55.272,60 56.165,40
Juan Mateo Zabala euskaltegia 33.022,50
Bilbo Zaharra euskaltegia 92.747,38
Ulibarri euskaltegia 140.873,10
Gotzon Garitaonaindia euskaltegia 1.284,40
Urtxintxa Eskola-Bizkaia 520,00
Jose Antonio Agirre euskaltegia 2.117,00
Zenbat Gara Kultur Elkartea 266,80
Bilboko Labayru-Inst. Diocesano E.J. Labayru Bilbao 7.363,33
Euskal Irakaslegoa - Deustu unibert. 11.680,72
Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa 33.600,84 323.476,07
156,40 554.156,40
GUZTIRA/TOTAL 812.385,73 812.385,73


