Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 7koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren babesean Unión General de Trabajadores de Euskadi - UGT Euskadiri emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 6ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen ditu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 7koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren babesean Unión General de Trabajadores de Euskadi - UGT Euskadiri emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 6ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen ditu

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1410
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/07
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko martxoaren 23an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 6ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako immigrazioaren arloan prestatzeko helburua duten ikastaroen, jardunaldien edo mintegien antolaketarako laguntzetarako dei egiten da.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako Aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazioko zuzendariak 2009ko azaroaren 11an; Ebazpen horren bitartez, Unión General de Trabajadores de Euskadi-UGT Euskadiri 4.340 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Curso de Políticas de Integración Socio-laboral de Trabajadores Inmigrantes dentro de las empresas» garatu ahal izateko. (FOR-200900/0006).

  3. 2009ko abenduaren 29an, Unión General de Trabajadores de Euskadi-UGT Euskadik idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda, hau

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Curso de Políticas de Integración Socio-laboral de Trabajadores Inmigrantes dentro de las empresas» burutzeko Unión General de Trabajadores de Euskadi-UGT Euskadiri emandako dirulaguntza baliogabetzea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 7a.

Inmigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik