Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 7koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Asociación Pro-mujer Eraldatzen de Zumarragari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Aginduaren babespean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 6 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 7koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Asociación Pro-mujer Eraldatzen de Zumarragari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Aginduaren babespean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 6

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1444
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/07
  • Argitaratze-data: 2010/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko martxoaren 23an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako emakume etorkinek sustatutako eta/edo haiei zuzendutako programak garatzeko dirulaguntzak arautzen ditu, betiere emakume horien ahalduntzea sustatzeko eta haien eskubideak berdintasunean baliatzeko aukera bermatzeko helburua badute.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babespean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazioko zuzendariak 2009ko azaroaren 16an; Ebazpen horren bitartez, Asociación Pro-mujer Eraldatzen de Zumarragari 2.022 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Programa Intercultural radial y televisivo «Tu voz es mi voz: un encuentro con mujeres immigrantes»» garatu ahal izateko (EMA-20099E/0031).

  3. 2009ko abenduaren 28an, Asociación Pro-mujer Eraldatzen de Zumarragak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Programa Intercultural radial y televisivo «Tu voz es mi voz: un encuentro con mujeres immigrantes» burutzeko Asociación Pro-mujer Eraldatzen de Zumarragari emandako dirulaguntza ezeztatzea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 7a.

Immigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik