Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Repsol Butano SAk Busturiako Axpe auzoan kanalizazio bidez gas propanoa banatzeko egindako eskabideari baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Repsol Butano SAk Busturiako Axpe auzoan kanalizazio bidez gas propanoa banatzeko egindako eskabideari baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1485
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/08
  • Argitaratze-data: 2010/03/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erreferentzia: GUD-P-Le - CG-B-06/18 - GH/BMR

Energia

Miguel Palacio Caminok Repsol Butano SAren ordez eta izenean, aldez aurretiko baimen administratiboa eskatu zuen 2009ko martxoaren 30ean, gas propanoa Busturiako Axpe auzoan (Bizkaia) kanalizazio bidez banatzeko sarearen instalazioak eraikitzeko.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. 2009ko martxoaren 30ean eraikuntza- eta instalazio-proiektua aurkeztu zuen Repsol Butano SAk; eta, horrekin batera, aldez aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen, Busturiako Axpe auzoaren GLP biltegiratze-zentrorako eta banaketa-sarerako.

Bi. Espedientea jendaurrean jarri zen eta iragarkia El Correon eta Deian argitaratu zen 2009-06-10ean; BAOn berriz, 2009-06-16an, eta EHAAn 2009-07-20an. Halaber, iragarkia Busturiako Udalari igorri zitzaion, hango iragarki-oholean jar zezan. Ez da aurkeztu lehia egiteko proiekturik, baina bi alegazio izan dira, Javier Hurtado Urionabarrenechea jaunarenak; partikular modura eta Axpe 12 C-ko jabekideen erkidegoko presidente gisa, lur sail partikularrean dagoen depositua ordezkatzearen aurka dago, eta hark baimena eman gabe proiektua gauzatzearen aurka; izan ere, depositu horren gaineko zortasun-eskubidea du.

Halaber, Busturiako Udalak jakinarazi du proiektuan azaltzen den instalazioa egina dagoela neurri handi batean, eta Axpe auzoko 22. etxearekin konexioa egitea baino ez dela falta. Bestalde, ez du inolako baldintzarik ezarri erakunde kaltetu gisa.

Hiru. Alegazioak Repsol Butanori helarazi zaizkio, eta hark adierazi du ez dela beharrezkoa instalatuta dagoen eta aurreikusten den gas-depositua ordezkatzea, eta aurkeztutako proiektuak ez diela eragiten ez finken jabetzei, ez eta aurka egin duen jabekideen erkidegoaren GLP hornidurari ere. Repsol Butanok adierazi du horretarako ez dela beharrezkoa erkidego horrek baimena ematerik.

Ebazpenak oinarri hauek ditu:

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko organo eskuduna, betiere Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 24ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera (2009-09-24ko EHAA).

Bi. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean ezartzen denez (1998-10-08ko BOE), gasa biltegiratu eta banatzeko instalazioak eraikitzeko, aldez aurretik administrazio-baimena izan beharko da.

Hiru. Espedientea izapidetzeari zein edukiari dagokienez eta Repsol Butano SAk aurkeztutako argibideei dagokienez, egiaztaturik dago bete direla legeriak ezarritako betekizun eta baldintzak.

Laugarrena. Proiektua egiteko, eskatzaileak, hau da, Repsol Butano SAk arlo ekonomikoan, finantzarioan, legezkoan eta teknikoan gaitasuna duela egiaztaturik dago.

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honakoa

Bat. Busturiako Axpe auzoko 12A-12P eta 22 zenbakietan merkataritzarako gas propanoa biltegiratzeko instalazioa eta hura banatzeko sarea baimentzea Repsol Butano SAri, honako ezaugarri hauekin:

Gas propanoa biltegiratzeko lurpeko gordailua, 10 m3 ko edukieraduna, Axpeko 12. etxeko B-aren lorategian.

Erregulazio-linea bat, unitateko eta orduko 100 kg-ko edukiera eta sarerako irteeran 1,75 kg/cm2-ko gehieneko presioa duena.

Dentsitate ertaineko eta B tarteko presiodun polietilenozko hodien bidez banatzeko sarea SDR 11 mota (UNE EN 1555-2 arauaren arabera) eta 32 mm-ko diametrokoa, zeinaren luzera 390 m-koa baita, hurrenez hurren. 17 unitate jartzeko asmoa dago.

Kanalizazioa gehienezko 5 bar-eko eragiketa-presiorako diseinatzen da; eta laneko gehienekoa 1,75 kg/cm2 da propanoa ustiatzen denean.

Aurkeztutako proiektuko memorian eta planoetan deskribatuta daude sarearen ibilbide osoa eta ezaugarriak.

Bi. Baimen honek honako baldintzak bete beharko ditu:

  1. Horniketa egingo deneko aldea mugatzea eta bai alde horretan eskatzaileak sarea hedatzeko dituen konpromisoak ere, aurkeztutako proiektuko 10. planoan zehaztu beharko dira.

  2. Baimen honen bidez berretsitako konpromisoaren ondoriozko obligazioak betetzeko berme gisa 102,90 euroko (ehun eta bi euro eta laurogeita hamar zentimo) fidantza aurkeztu beharko du Repsol Butano SAk, bi hilabeteko epean, betiere urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz. Uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuko 11. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriaz, eskudirutan edo Estatuko baloretan edo banku-abalen bidez aurkeztu beharko da fidantza hori, Euskal Autonomia Erkidegoaren Gordailuen Kutxa Nagusian; edo, bestela, aseguru-kontratuaren bidez; hots, Aseguru Pribatua antolatzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen, abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen eta Espainia EEEri atxikitzeko itunaren ondoriozko konpromisoei egokitzeari buruzko ekainaren 6ko 1255/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren menpeko aseguru erakundeek emandako aseguru baten bidez. Instalazioak baimendu eta horiek egiteko baimenean ezarritako epeetan eraiki ondoren eta, halaber, eskudun lurralde organoak haiek martxan jartzeko akta edo aktak formalizatu ondoren, Repsol Butano SAri fidantza itzuliko zaio.

  3. Instalazioak burutzeko epea 12 hiletik beherakoa izango da, baimena azkenekoz argitaratzen denetik hara.

  4. Instalazioak guztiz edo zati batean, martxan jartzeari buruzko akta formalizatzen den egunetik harako 30 egunetik beherako epean hasi beharko du gasa eroaten Repsol Butano SAk.

  5. Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoan ezarritakoa bete beharko dute instalazioek. Araudi hori Industria eta Merkataritza Ministerioaren 2006ko uztailaren 28ko 919/2004 Errege Dekretuz onartu zen (2006ko irailaren 4ko BOE, 211. zenbakia).

  6. Banaketa-sareko adar bakoitzak bereizketa-giltza izan beharko du.

  7. Arauzko arrazoiak direla-eta eraikineko giltza bazter baliteke ere, hartune-giltzak eduki beharko ditu sareak.

  8. Horniketa seguruago eta malguagoak erdiesteko eta gasaren alorreko aurrerakuntza teknikoei erantzuteko taxutu beharko dira instalazioak, eta, bereziki, gas naturala kanalizatzeko ere erabili ahal izateko.

  9. Hasierako baimena eman zuen agintaritzak baimendu beharko du instalazio hauek transmititzea.

  10. Eskatzen duten kontsumitzaile guztiei egingo zaie kanalizatutako gas erregaien horniketa, betiere proiektuari doakion eremuko alde geografikoetan eta arauzko kalitate eta segurtasun baldintzetan.

  11. Baimen honek aipatzen dituen gas-banaketarako instalazioak gas naturalarekin erabili ahal izateko, titularrak baimena eskatu beharko du, eta gas naturala banatzeko instalazioetarako indarrean dauden xedapenei men egin beharko die uneoro.

  12. Repsol Butano SAk behar bezala hornitu beharko du, eta instalazioak behar bezala eta eraginkortasunez zaindu; matxurak konpondu, erreklamazioak artatu eta oro har, erabiltzaileei erantzun. Izan ere, instalazioak egoera onean eduki behar ditu eta ongi funtziona dezaten arduratu behar du, Erregaiak Banatu eta Erabiltzeko Araudi Teknikoaren (919/2006 ED) ICG-01 jarraibide teknikoaren 6. puntuan xedatutakoari men eginez.

    Hiru. Jesús Ruiz Ferreiro meatze-ingeniari teknikoak sinatu eta 2009-05-19an Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Errioxako eta Soriako Meatze Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak bisatu zuen proiektuarekin bat etorriz egin beharko dira baimentzen diren instalazioak.

    Lau. Gas-instalazioen obrak egiteko beharrezko diren neurrian, udalen edo probintzien eskumenpeko baimen edo lizentzien eta beharrezko diren beste batzuen aurka egin gabe ematen da baimen hau. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

    Bost. Edozelan ere, baimen hau ez da ematen monopolio-erregimenean eta ez du ekarriko eskubide esklusiborik.

    Sei. Abian jartzeko akta lortzeko, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan honako hauek aurkeztu beharko dira: obra zuzendaritzari dagozkion ziurtagiriak, eraginpeko erakundeen proba eta baimenei dagozkienak, eta «as built» planoak, non gas-sarearen egoera eta sare hori beste zerbitzu batzuekin non gurutzatzen den zehaztuko baita.

    Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, ondorioz, gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean; halaxe dago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 8a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik