Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Immigrazio Zuzendariarena, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren babesean Basauriko Udalari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Immigrazio Zuzendariarena, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren babesean Basauriko Udalari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1573
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/08
  • Argitaratze-data: 2010/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko maiatzaren 18an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzetarako deialdia egiten du.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazio zuzendariak 2009ko abenduaren 4an; Ebazpen horren bitartez, Basauriko Udalari 2.586,07 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Bidelagun: servicio de atención psicosocial transcultural a población inmigrante» garatu ahal izateko. (LOC-20099L/0033).

  3. 2009ko abenduaren 29an, Basauriko Udalak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda,

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Bidelagun: servicio de atención psicosocial transcultural a población inmigrante» burutzeko Basauriko Udalari emandako dirulaguntza ezeztatzea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 8a.

Immigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik