Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Mallabiko (Bizkaia) udalerriko Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, dekantazio- eta prentsaketa-tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak baliotzeko jarduerarako, eta ibilgailuen balio-bizitzaren bukaeran horiek deskontaminatu eta desmuntatzeari ekiteko tratamendu-zentro gisa jarduteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Mallabiko (Bizkaia) udalerriko Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, dekantazio- eta prentsaketa-tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak baliotzeko jarduerarako, eta ibilgailuen balio-bizitzaren bukaeran horiek deskontaminatu eta desmuntatzeari ekiteko tratamendu-zentro gisa jarduteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1645
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/08
  • Argitaratze-data: 2014/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2007ko maiatzaren 25ean, Jose Antonio Fernandez Taboada jaunak, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren izenean eta berau ordezkatuz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutakoaren arabera, Mallabiko (Bizkaia) udalerrian olio-iragazkiak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak kudeatu eta baliotzeko proiekturako. Eskaerarekin batera, ondorengo agiri teknikoak aurkeztu ziren:

Ingurumeneko baimen bateraturako eskaera. Proiektua.

Ingurumeneko baimen bateratua eskuratzeko oinarrizko proiektua (2009ko martxoak 4).

Ingurumeneko baimen bateratuaren eskaerarekin batera, proiektuak Mallabiko hirigintza-plangintzarekin duen bateragarritasunari buruzko 2007ko urriaren 18ko udal-txostena bidali zen.

2007ko azaroaren 7an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidea adosteari dagokionez.

2009ko urriaren 30ean, aurretiaz ingurumen organoak hala eskatuta, sustatzaileak espedientea osatu zuen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2009ko martxoaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun baliodunen epean, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2009ko apirilaren 15ean. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion. Halaber, formatu elektronikoan zegoen espedientearen oinarrizko dokumentazioa herritarren esku jarri zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren web-orrian.

Jendaurrean jartzeko izapidetze-epea bete ondoren, alegazio-idazkirik aurkeztu ez zela egiaztatu zen.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2009ko ekainaren 1ean Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostena eskatu zien Mallabiko Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, Bizkaiko Osasun Publikoko Zuzendariordetzari eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, espedientean jasotzen den emaitza jasoz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzeko den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean den legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi dira. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak sortzeko baimena, hondakinak kudeatzeko baimena, saneamendu-sare orokorrera isurketak egiteko baimena, eta ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dute, aginduzko txostenak igorriz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak, eta Mallabiko Udalaren txostenak eskatu dira, espedientean agertzen den bezala.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak, eta aplikatzeko den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak. Zehazki, industria-hondakinei buruzko Europako Batzordeko 2006ko abuztuko Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries BREF agiriaren edukia kontuan hartu da.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, Ebazpen-proposamena sinatu eta Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da, eta organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako araudiaren 13. artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2009ko abenduaren 10ean emandako ebazpen-proposamena; Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Legearen testu bategina onartzen duen urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplika daitekeen gainerako araudia,

Lehenengoa. Mallabiko (Bizkaia) udalerriko Goitondo-Goikua Industrialdeko P-4.1 lursailean helbide soziala duen eta IFK: B20771747 zenbakia duen Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematea, Mallabiko udalerrian dekantazio- eta prentsaketa-tratamendu fisikoaren bidez olio-iragazkiak baliotzean oinarritzen den, nola ibilgailuen balio-bizitzaren bukaeran horiek deskontaminatu eta desmuntatzeari ekiteko tratamendu-zentro gisako jarduerarako, eta Ebazpen honen Bigarren atalean ezarritako baldintzak jarraituz.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 5.1 kategorian sartuta dago, Hondakin arriskutsuak baliotzeko, olio erabilien kudeaketa barne, edo aipatu hondakinak zabortegiak ez diren lekuetan ezabatzeko instalazioak, eguneko 10 tona baino gehiagoko ahalmena dutenak izenekoan.

Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresa Mallabiko (Bizkaia) udalerriko Goitondo-Goikua Industrialdean kokatzen da, gehienez 4.943,40 m2-ko azalera duen lursailean. Instalazioak 650 Kw-ko indar elektriko instalatua du.

Instalazioan hondakin arriskutsuak kudeatuko dira. Olio-iragazkiak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak lerro bereizietan tratatuko dira. Olio-iragazkiak tratatzeko, urtean 10.000 tonako tratamendu-ahalmena du instalazioak, eta erabiltzen ez diren ibilgailuak tratatzeko, berriz, urtean 2.300 ibilgailu. Laburbilduz, hauek dira instalazioan garatzen diren prozesuak:

Olio-iragazkien tratamendua: olio-iragazkiak kamioietan jasotzen dira, ondo ontziratuta (200 litroko ahalmena duten metalezko bidoietan edo 1000 litroko plastiko estandarrezko edukiontzietan, paletetan) edo ontziratu gabe. Iragazkiak 240 m3-ko gaitasuna duen bilketa-zuloan deskargatzen dira. Zulo horretatik iragazkiak prozesuko uhalera mugitzen dira, txatarra motako olagarroen bidez. Uhalaren zama aztertu egiten da eta hondakin ez-prozesagarriak eskuz bereizten dira (bereziki bustitako paperak eta plastikoak). Ondoren, iragazkiak prentsara bideratzen dira (iragazkien prentsaketa), eta ahalik eta olio gehien xukatutako 25 kg inguruko pisua duen paketea osatzen da. Eskuratzen den olioa grabitatearen bidez erori egiten da eta kanal batetik bildu egiten da dekantazio-andel batera, eta ondoren, ponpaketaren bidez, olioa gordetzeko andeletara bideratzeko. Bukaeran eskuratutako paketeak txatarra pilatzeko kutxara eramaten dira, ondoren bidalketa eta bukaerako baliotzea egin daitezen.

Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendua: balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak jaso, aldi baterako biltegiratu eta deskontaminatu egiten dira, eta baita desmuntatu ere, berrerabilpena eta birziklatzea ahalbidetzeko. Automobila deskontaminatu eta desmuntatu ondoren, baimendutako kudeatzaileari bidaltzen zaio zatikatu dezan.

Prozesuan iturri desberdinetako energia kontsumitzen da: Energia elektrikoa, eta energia hori eskuratzeko eraldaketa-zentro bat eraikitzeko asmoa dago (urtean 1.250 MWh kontsumitzen direla balioesten da), eta C gasolioa, materialak mugitzen dituzten barruko makinak hornitzeko (olagarroak, orgatilak, etab.).

Halaber, instalazioan udaleko sareko ura kontsumituko da eta erabilera sanitariorako erabiliko da. Urtean 84 m3 inguru kontsumitzea balioesten da.

Instalazioan hiru motako hondakin-urak sortuko dira: eraikineko estalkitik sortutako euri-urak (euri-ur garbiak), kutsadura izan dezaketen urbanizazioko euri-urak, eta komun eta aldageletatik datozen ur sanitarioak. Euri-ur garbiak eta kutsadura izan dezaketen urak bereizteko sarea dago.

Kutsadura izan dezaketen euri-urak 8 m3/h-ko ahalmena duen tratamendu fisiko-kimikoko sistema batean tratatuko dira (aurretiaz dekantazioa eginda). Sistema horrek hondakinak biltegiratzeko 150 m3-ko andela, pH-a doitzeko dosifikaziorako andela, koagulazio/malutapen tratamendua eta lohien tratamendua izango ditu. Tratamendu horren ostean, euri-uren jario guztiak ibilgura isurtzen duen puntu bakarrean batzen dira. Ur sanitarioak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kolektorera isurtzen dira.

Instalazioan sortutako hondakin arriskutsu nagusiak olio-iragazkiak baliotu eta kudeatzeko eta erabiltzen ez diren ibilgailuak tratatzeko instalazioen mantentze-lanei lotuta daude. Gainera, hondakin ez-arriskutsuak ere sortzen dira eta bereziki zerbitzu orokorrei lotuta daude.

Proiektuak, besteak beste, 2006ko abuztuko Europako Batzordearen Reference Document on Best Available Techniques for the Waste Treatments Industries erreferentziako agirian adierazitakoaren araberako Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) bezala jo daitezkeen neurriak barne hartzen ditu: hondakinak jaso eta kontrolatzeko prozedurak, hondakinak bereizi eta bateratzeko prozedurak, istripuak kudeatzeko planak, gorabeheren erregistroa, hondakinak biltegiratu eta manipulatzeko teknikak, hondakin-uren bilketa bereizlea eta kudeaketa, zola iragazgaitza hondakinak tratatzen guneetan, etab.

Bigarrena. Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak Mallabiko udalerrian sustatutako olio-iragazkiak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak kudeatu eta baliotzeko instalazio berriaren proiektua gauzatzeko eta jarduera hori ustiatzeko.

  1. Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da seiehun mila (600.000) euroko zenbatekoaz, ondorengoak estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

    Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezio indizearen arabera (KPI) handituz.

  2. Fidantza-prestazioa hirurogeita hamar mila (70.000) euroko zenbatekoaz, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 28. artikuluaren 2. atalean ezarritako baldintzetan, eta artikulu horren 3. atalean aurreikusitako edozein modutan eratu ahal izango da. Fidantzaren zenbatekoa olio-iragazkietan oinarritzen diren hondakin arriskutsuak tratatzeko gehienezko ahalmenaren arabera ezartzen da, alegia, urtean 10.000 tona, nola euren balio-bizitzaren bukaeran ibilgailuak deskontaminatzeko urteko ahalmenaren arabera, urtean gehienez 2300 ibilgailutan zenbatetsia, eta ibilgailu horiek biltegiratzeko gunearen ezaugarrien eta hedaduraren arabera (260,78 m2ko jasotze-gunea).

    Fidantza horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da Ingurumen Organoak horrela eskatuta, aurreko 12 hilabeteetako kontsumoko prezio indizearen arabera (KPI) handituz.

  3. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak aldaketa horien berri emango du.

  4. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak sustatutako olio-iragazkien baliotzea eta erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamenduari buruzko jarduketak Ebazpen honetan deskribatutakoetara mugatuko dira.

  5. Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean den araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz.

    Proiektua burutzeko aurreikusitako aurrekontua eta baldintza-agiria ebazpen honetan ezarritako neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa burutzeko obra-unitateekin eta prezioekin osatu beharko dira.

    1. Instalazioa eraikitzeko baldintza orokorrak.

    1.1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Fabrika eraikitzearekin lotutako jarduketa guztiak, hala nola makina-parkea eta obra-hondakinak aldi baterako metatu eta gordetzeko guneak, proiektuaren lur zatiaren barruan kokatuko dira.

  2. Adierazitako esparru horretatik kanpoko ustekabeko kalteren bat sortuz gero, neurri zuzentzaile eta gunea eraberritzeko neurri egokiak hartuko dira, ebazpen honen E.1.9 atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak txostena egin ondoren.

  3. Obrarako sarbideak, makina-parkea, obrako materialak aldi baterako biltegiratzeko gunea, hondeaketa-lurren eta hondakinen aldi baterako metaketak ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko moduan proiektatuko dira.

  4. Gune horien mugak eta ezaugarriak obra-zuzendaritzak onartu beharko ditu, aurrez ebazpen honen E.1.9 atalean adierazitako ingurumen-aholkularitzaren txostena eginda.

    1.2. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

  1. Eraikuntza-fasea jalkin xeheak drainatze-sarera isurtzea minimizatuz egin beharko da. Horretarako, ura bideratzeko tresnak eta solido esekiak atxikitzeko sistemak proiektatu eta egingo dira, horietan obren ondoriozko ur kutsatua biltzeko.

  2. Obraren makina-parkearentzat bereizitako azalera eta horren mantentze-eremua drainatze naturaleko saretik isolatuko da. Zola iragazgaitza eta efluenteak biltzeko sistema bat izango ditu, lurzorua eta ura olio eta erregaiekin ez kutsatzeko. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ez dira baimenduko adierazitako eremuetatik kanpo.

    1.3. Hauts-isurtzeak gutxitzeko neurriak.

  1. Obrak dirauen artean, bideak eta ibilgailuak igarotzeko beste lekuak garbitzeko kontrol zorrotza burutuko da, bai obrek erasandako ingurunean, bai horietarako sarbideetan. Pistak eta aldi baterako soil egongo diren eremuak ureztatzeko sistema bat egongo da.

  2. Obra-eremuetako irteeran ibilgailuak garbitzeko instalazioak izango dira. Gailu horien ezaugarriak, nola kokaleku zehatza eta bildutako uren kudeaketa, ebazpen honen E.1.10 puntuak aipatzen dituen agirietan jaso beharko dira.

    1.4. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

  1. Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

  2. Zonabanatze akustikoari, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluak xedatutakoaren arabera, obra-garaian erabilitako makinek aire zabaleko erabilera duten makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako preskripzioak bete beharko dituzte, eta bereziki, aplikatzea dagokienean, kanpoan erabiltzen diren hainbat makinek ingurumenean sortutako zarata arautzen duen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa eta arau osagarriak bete beharko dituzte.

    1.5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obretan sortutako hondakinak eta obra-lekuak, enbalajeak, erreuseko lehengaiak eta garbiketa-kanpaina prestatzeko eragiketetan sortutako hondakinak, hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoak diren berariazko araudietan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira.

  2. Obran sortutako hondakin guztiak hondakin-balioztagune baimendu batera igorri beharko dira, horien baliotzea teknikoki eta ekonomikoki bideragarria bada. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta aurrez horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada.

  3. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak, eraikitzeko eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitakoaren arabera kudeatuko dira. Honi dagokionez, eraikitze-proiektuak eraikitzeko eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlana izan beharko du, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuaren 4.1 a) artikuluak jasotako edukiari jarraituz.

  4. Zabortegira eramateko hondakinak, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren arabera eta hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuaren arabera kudeatuko dira. Hondakin horiek 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiaren arabera karakterizatuko dira. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira, 16. artikuluarekin eta 1999/31/EEE Zuzentarauaren II. eranskinarekin bat.

    Jarduerako material-soberakinak betelanak egiteko erabiltzen badira, 49/2009 Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko dira.

    Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen I. eranskinean adierazitako EBA-A ebaluazioko balio adierazleak baino kutsatzaile kopuru txikiagoa duten materialekin soilik egin ahal izango dira lurrak betetzeko lanak.

  5. Edozein gorabehera dela medio, sortutako lur-soberakin batzuk edo guztiak proiektuaren sustatzaileak proposatutako helburura biltzeko modurik ez badago, eta horren ondorioz hondeaketa-soberakinen gordailuak eraiki behar badira, betelanetarako proiektu bat egin beharko da, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan zehaztutakoari jarraiki. Gainera, proiektu horrek honako baldintza hauek bete beharko ditu:

    Aurreikusitako sarbideak, lehendik zeudenak edo egin beharrekoak.

    Gordailu bakoitzaren gehienezko hedadura seinaleztatzea.

    Gordailu guztietarako paisaia-leheneratze berezituaren diseinua.

  6. Proiektua burutzeko beharrezkoak diren maileguetan, honako material hauek bakarrik erabili ahal izango dira:

    Obra honetan edo besteren batean indusketatik ateratako material naturalak.

    Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen baliotzetik datozen agregakin sekundarioak.

    Arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak, aurrez baliotze-prozesu bat igaro dutenak, otsailaren 18ko 34/2003 Dekretuan ezarritako baldintzetan. Dekretu hori Euskal Autonomia Erkidegoan arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzearen ondoriozko hondakin beltzak baliotu eta ondoren erabiltzekoa da. Kasu honetan, une oro urpean egoten diren tokietan uztea saihestuko da, eta beste material geldo natural edo obren estrados-eremuetako betelanetan erabiliko dira.

    Agregakin naturalak.

  7. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

    Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

  8. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

    Olio erabiliak kubeta edo segurtasun-sistema barruko andeletan gordeko dira aldi baterako, kudeatzaile baimenduak jaso arte, andel nagusia hausteagatik edo estankotasuna galtzeagatik olioak sakabanatzea saihesteko.

  9. Hondakinak kudeatzeko araudia betetzea errazteko, lan guztietan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Sistema horiek lan horien arduradunek kudeatuko dituzte, horiek izango baitira langileek sistemak zuzen erabiltzearen arduradunak. Bereziki, erregai eta produktuak gordetzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inola ere sortuko efluente kontrolatu gabeak.

    Aurrekoaren haritik, berariazko eremu bat egokituko da olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, etab. bezalako hondakin arriskutsuak biltegiratzeko instalazio estaliak jartzeko, eta horietatik bereiz, hondakin ez-arriskutsu eta geldoetarako berariazko edukiontziak jarriko dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isuri edo lurrundu ez daitezen. Gainera, obran zehar sortutako hondakinak (bidoiak, etab.) biltzeko gailu estankoak instalatuko dira, eta horien izaeraren arabera banatuko dira, beti ere garbigune horretan aldi baterako gorde aurretik.

  10. Obretan sortutako hondakinen ingurumeneko jarraipenaren txosten ulergarria egin beharko da, eta txosten horrek indarrean dagoen legeriak jasotzen dituen hondakinen kontrolerako eta jarraipenerako agiriak jaso beharko ditu.

    1.6. Kultura ondarea babesteko neurriak.

    Euskal kultura ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean xedatutakoa betetzeaz gain, obretan zehar aztarna arkeologikorik aurkituko balitz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Orokorrari jakinaraziko litzaioke berehala, eta horrek adieraziko du zein neurri hartuko diren.

    1.7. Paisaia-integrazioa.

    Instalazio berria eraikitzeko proiektuak beharrezko aurreikuspenak izan beharko ditu instalazioari lotutako lursail eta instalazioetako paisaia egokitzeko, berau zonan integratzea errazagoa izan dadin.

    1.8. Obraren garbiketa eta akabera.

    Obra amaitu ondoren, garbiketa-kanpaina zorrotz bat burutuko da, eta proiektuaren eragin-eremua obra-soberakinez guztiz garbi geratu beharko da.

    1.9. Ingurumenari buruzko aholkularitza.

    Obra amaitu arte eta horren berme-aldian zehar, obra-zuzendaritzak ingurumenaren, eta oro har, neurri babesle eta zuzentzaileen inguruan kualifikatutako aholkularitza izan beharko du. Gai horiei buruz baldintza-agiriak obra-zuzendaritzari esleitzen dizkion funtzioekin lotutako ebazpenak aholkularitza hori egiten duten adituek txostena egin aurretik eman beharko dira.

    1.10. Lan-programa diseinatzea.

    Kontratistak ekintza-proposamen xehatu batzuk egin beharko ditu ondorengo azpiataletan adierazitako alderdiei buruz. Proposamen horiek, ebazpen honetan kasu bakoitzerako ezartzen diren irizpideen arabera diseinatuko dira, eta obra-zuzendaritzak espresuki onetsi beharko ditu, aurreko atalean aipatutako ingurumen-aholkularitzak aurrez txostena eginda, eta lanak burutzeko programan txertatuko dira. Jarraian zehaztukoak dira agiriak:

  1. Kokapenari buruzko xehetasunak eta kontratistaren instalazioen eremuen eta hondakinak aldi baterako biltegiratzekoen ezaugarriak, ebazpen honen E.1.1 eta E.1.5 ataletan aurreikusitakoaren arabera.

  2. Urak bideratzeko sareei buruzko xehetasunak eta ebazpen honen E.1.2 atalean aurreikusitako solido esekiei eusteko gailuen kokapena.

  3. Ebazpen honen E.1.3 atalean aurreikusitako ibilgailuak garbitzeko gailuen xehetasunak eta kokapena.

  4. Obretan sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko plana, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak sortzea eta kudeatzea arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuko 5.1 artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

    1.11. Jardunbide egokien kontrola obren garapenean zehar.

    Obrak garatu bitartean jarraibide egokien kontrol bat egingo da, arreta berezia jarriz eragindako azalerari eta ingurune urtarraren babesari, hondakinen kudeaketari (hondeaketako soberakinak barne), solido esekiei eusteko gailuen funtzionamenduari, hautsa eta zarata egiteari, eta ebazpen honetan adierazitako beste alderdi batzuei.

    1.12. Obra-amaierako txostena.

    Sustatzaileak obra-amaierako txosten bat igorri beharko du Ingurumen Sailburuordetzara. Obretan zehar sortutako gorabeheren berri eman beharko da bertan, eta ebazpen honen ingurumenaren gaineko eraginaren azterketan jasotako neurri babesle eta zuzentzaileen betetze-mailaren, eta ingurumen organoak hondeaketako materialak zuzen kudeatzeko eskatutako neurrien berri.

    Txosten horretan proiektua burutzean sartutako aldaketa zehatzak, izan badira, zehazki dokumentatu beharko dira, horiek ingurumen-ondorioen aldetik justifikatuz. Eraikitzeko fasean zehar garatutako ingurumena zaintzeko programaren emaitzak eta hondeaketako materialen helburu zehatza ere jasoko dira, horien kuantifikazioari eta karakterizazioari buruzko datuak barne.

    2. Hondakinak onartu, jaso, ikuskatu, biltegiratu eta tratatzeko baldintzak eta kontrolak.

    2.1. Hondakin onargarriak.

    Aurretik aipatutako hondakinen tratamendu-prozesu desberdinetan, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak lerro bakoitzerako jarraian identifikatutako EHZ kodeei dagozkien hondakinak kudeatu ahal izango ditu, betiere hondakin horiek atal honetan zehazten diren onarpen-eskakizun bereziak eta organo honek baliotutako onarpen-agirian zehaztutako onarpen- eta jasotze-irizpideak betetzen badituzte.

  1. Olio-iragazkien tratamendua.

    (Ikus .PDF)

    Lerro honetan tratatuko diren hondakinak ibilgailuen olio-iragazkiez osatutako hondakin arriskutsuak izango dira, eta mantentze-lanetako tailerretatik, ibilgailuen desegitetik edo antzekoetatik sortutakoak dira. Helburua, modu egokian kudeatu dadin, tratamendurako den iragazkietako olioa berreskuratzea da, eta baita metalezko zati garbi bat eskuratzea ere, kanpoko instalazio metalurgikoetan aprobetxatu ahal izateko.

  2. Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendua.

    (Ikus .PDF)

    Baimen honek soilik jasotze-eragiketak, aldi baterako biltegiratzea eta euren balio-bizitzaren bukaeran ibilgailuen deskontaminazioa, nola berrerabilpena eta birziklatzea ahalbidetzeko ondorengo desmuntatzea barne hartzen ditu, balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak kudeatzeari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuan adierazitakoaren arabera. 2. artikuluko a) atalean adierazitakoaren arabera, honako hauek hartzen dira ibilgailu gisa: gutxienez lau gurpil dituzten motordun ibilgailuak, pertsonak garraiatzen dituztenak eta gidariaren eserlekuaz gain, gehienez esertzeko zortzi eserleku dituztenak; gutxienez lau gurpil dituzten motordun ibilgailuak, merkantziak garraiatzeko direnak eta gehienezko pisua 3,5 tona baino handiagoa ez dutenak; eta hiru gurpil simetriko dituzten ibilgailuak, 50 zentimetro kubiko baino zilindrada handiagoko motorra dutenak, barruko errekuntza izanez gero, edo 45 km/h abiadura ez gainditzeko diseinatu eta fabrikatutakoak, ziklomotoreak salbu.

    Deskontaminatzeko eragiketen barne, kontrolatutako erauzketa eta erretiratzea egongo dira, aipatu arauaren III. eranskineko 1. atalean zerrendatzen diren fluido, osagai eta material guztiak ondoren helburu horretarako hondakin arriskutsuen baimendutako kudeatzaileari emateko.

    Erauzketa- eta erretiratze-eragiketa horiek ibilgailua modu egokian deskontaminatu dela bermatuko dute, eta ondorioz, hondakin ez-arriskutsu gisa hartuko dira (EHZ 160106).

    Berrerabilpena eta birziklatzea sustatzeko xede diren deskontaminazioaren ondorengo tratamendu-eragiketen barne izango dira halabeharrez balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak kudeatzeari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren III. eranskineko 2. atalean zerrendatzen diren pieza eta osagai guztien desmuntatze eta erretiratze kontrolatua.

    Berrerabili daitezkeen piezak eta osagaiak helburu horretara bideratu beharko dira, industriako segurtasun-araudiaren arabera merkaturatuz.

    Berrerabili ezin daitezkeen piezak eta osagaiak birziklatzera bideratuko dira, helburu horretarako hondakin ez-arriskutsuen baimendutako kudeatzaileari emanez.

    2.2. Hondakin arriskutsuen onarpena eta sarrera-kontrola.

  1. Baimen honen E.2.1 atalean adierazitako hondakinak onartu aurretik, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak baimena helburu duten instalazioetan hondakin horiek jaso eta baliotzeko aukerak egiaztatu beharko ditu.

  2. Olio-iragazkiez osatutako hondakinen kasuan, horiek onartzeko aukera egiaztatu ondoren, onarpenaren ziurtagiria bidaliko zaio hondakin horien titularrari, bertan onarpenaren baldintzak zehaztuz.

    Hondakina jaso aurretik, baldintza horiek betetzen direla egiaztatu beharko da, hala badagokio, jasotze hori formalizatuz. Horretarako, kontrol eta jarraipenerako agirian, edo horren baliokidea den agiri ofizialean, kudeatzaileari dagokion atala bete beharko da.

  3. Deskontaminatzeko xedearekin tratamendu-zentro baimenduan balio-bizitzaren bukaeran dagoen ibilgailu oro onartzeko orduan, beharrezkoa izango da desegiteari dagokion ziurtagiria aurkeztea, abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuko IV. eranskinak arautzen duen edukiari jarraiki. Halaber, tratamendu-zentro baimenduan ibilgailua uzten duena zuzenean titularra ez baldin bada eta hartze-instalazioaren bidez egiten badu, ziurtagiriak hartze-instalazio horren identifikazio-datuak jaso beharko ditu.

  4. Onarpenerako parametro mugatzaileak betetzen ez dituelako instalazioan jaso ezin den hondakin-partida bat izanez gero, berehala jakinarazi beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Horrekin batera, jatorria, kopurua, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoia, baztertutako hondakinaren helmuga eta bestelako gorabeherei buruzko datuak eman beharko dira.

  5. Baimen honetan adierazitakoen bestelakoak diren hondakinak ez dira onartuko. Dena dela, kudeatu beharreko hondakinak zabaldu nahi izanez gero, aldez aurretik Ingurumen Sailburuordetzaren onespena beharrezkoa izango da, Ebazpen honen J atalean adierazitakoa betez.

  6. Iragazkiak Mallabiko udalerrian kokatzen diren bere instalazioetara eramateko garraioak merkantzia mota hau garraiatzeko indarrean den legeriak eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko du Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak. Bestalde, honen inguruan antzematen den edozein gorabehera berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, honek egoki deritzon behar beste neurri har ditzan.

    2.3. Zamalanak.

  1. Olio-iragazkiez osatutako hondakinen kasuan, zamalanak lurzoru estankoa duen gunean egingo dira, beharrezko isurialdeak eta balizko isuriak jasotzeko sareak dituztenak, horiek kutxeta itsurantz edo biltzeko putzurantz bideratu ahal izateko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

  2. Erabiltzen ez diren jasotako ibilgailuak manipulatzeko orduan, helburu horretarako diren berrerabiltzeko piezak kaltetu daitezen saihestuko da.

    2.4. Jasotako hondakinak biltegiratzea.

    2.4.1. Olio-iragazkien tratamendu-lerroa.

  1. Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru estankoak izan behar dituzte, aurreikusitako karga guztiak jasateko eta horien isuri edo ihesei eusteko gaitasunarekin. Hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako biltegiratze-gune bereiziak izango dira.

  2. Instalazioan onartutako hondakinak biltegiratzeko orduan, prezipitazio atmosferikoak sartzea saihestu beharko da.

  3. Tratatu beharreko olio-iragazkien hondakinak biltegiratzeko gehienezko ahalmena 240 m3 da. Edukiontzi edo zulo estankoetan gordeko dira, nabe estalian eta aurreikusi daitezkeen karga guztiak jasateko gai den zola iragazgaitza duenean.

    2.4.2. Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendu-lerroa.

  1. Deskontaminatu aurretik ibilgailuak jasotzeko eta aldi baterako gordetzeko gunea biltegiratu beharreko ibilgailuen kopuruari egokitu behar zaio, eta zola iragazgaitza eta isuriak jasotzeko instalazioak izango ditu. Gune hori estalita baldin badago, bildutako isuriak kutxeta itsurantz bideratu beharko dira. Alderantziz gertatuz gero, koipeak dekantatu eta bereizteko sistema bat izan beharko da. Ibilgailuak jasotzeko gune horretan lurzoru iragazgaitzean zuzenean jarrita aldi baterako biltegiratuko dira. Ibilgailuak ez dira bata bestearen gainean pilatuko, ezta zeharka edo sabaiaren gainean jarriko ere. Dauden egoeraren ondorioz isurketak edo hondakin arriskutsuen galera eragin dezaketen ibilgailuak zaindu egingo dira, eta kasu horretan lehentasunez deskontaminazio-gunera eramango dira.

  2. Jasotzeko gunean nola ibilgailuak aldi baterako biltegiratzeko gunean, hormigoizko lauzaren bidezko iragazgaiztea epoxi-pinturaren edo/eta polietileno-xaflaren bidezko inprimaketarekin indartu beharko da. Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatuko dira.

    2.5. Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

    2.5.1. Olio-iragazkien tratamendu-lerroa.

  1. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak artxiboan erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrolerako eta jarraipenerako agiriak, edo agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 37.2 artikulua).

    Aipatu agiriak modu egokian kontrolatzea errazteko, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak IKS-eeM sistema informatikoa erabiliz bidali eta jasoko ditu agiri horiek.

  2. Halaber, esku hartzen duen eragiketen erregistro ulergarria egingo du (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 37.1 artikulua, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuak aldatu zuena), eta bertan, gutxienez ondorengo datuak jaso beharko ditu:

    Onartutako hondakin arriskutsuen jatorria.

    Hondakin horien kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

    Hondakin partida bakoitzaren onarpen- eta jasotze-datak.

    Kontrolerako eta jarraipenerako agiriaren erreferentzia-zenbakia edo jasotako partida bakoitzerako agiri ofizial baliokidea.

    Biltegiratutako hondakinen aldi baterako biltegiratze-lanak, datak eta instalazioan duten kokapena.

    Tratamendu-eragiketak, datak, kontrolerako parametroak eta prozesuari buruzko datuak.

    Jardueraren garapenean sortutako hondakinen kantitatea, izaera, osaketa eta identifikazio-kodea eta hondakin horien helmuga, baimendutako kudeatzailearen onarpen zehatzarekin.

    Hondakin horiek eta kudeatzailearen identifikazio-datuak bukaerako kudeatzaileari igorri zaizkion datak.

    Baztertutako hondakin-partidei buruzko datuak (jatorria, kopurua, enpresa garraiatzailea, bazterketaren arrazoiak eta helmuga alternatiboa).

  3. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak garatzen dituen kudeaketa-jardueren txosten ulergarria bidali beharko dio hilero Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzari. Bertan, kudeatutako hondakinen jatorria, kopuruak eta ezaugarriak eta horiek izandako helmuga espresuki adierazi beharko ditu.

  4. Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen, jardueren urteko memoria aurkeztu beharko du, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

    2.5.2. Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendu-lerroa.

  1. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak artxiboan erregistratu eta gorde beharko ditu deskontaminatu beharreko ibilgailu bakoitzerako egindako desegite-ziurtagiriak, nola ibilgailuetatik bereizitako edo jardueraren garapenean sortutako hondakinen onarpen-eskaerak, onarpenagiriak eta kontrolerako eta jarraipenerako agiriak, 5 urtean gutxienez. Aipatu agiriak modu egokian kontrolatzea errazteko, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak IKS-eeM sistema informatikoa erabiliz bidali eta jasoko ditu agiri horiek.

  2. Halaber, egindako kudeaketa-lanen erregistro ulergarria egin beharko du eta gutxienez ondorengo datuak jaso beharko ditu:

    Jasotako ibilgailu bakoitzaren identifikazioa, jatorria eta pisua.

    Ibilgailuaren egoera (ezbehartua, osoa, zatika desmuntatua, etab.) eta hala badagokio, argazki erreportajea.

    Ibilgailu bakoitzaren jasotze-data eta egindako desegite-ziurtagiriaren erregistro-zenbakia.

    Ibilgailu bakoitzaren deskontaminazio-data.

    Deskontaminatutako ibilgailuetatik sortutako aldi baterako biltegiratutako hondakin arriskutsuak: tipologia, identifikazio-kodeak, ontziraketa-kopuruak eta -datak, instalazioan duten kokapena.

    Jardueraren garapenean sortutako eta kudeatzaileari entregatu arte aldi baterako biltegiratutako bestelako hondakin arriskutsuak (xurgatzaileak, koipe-bereizgailuen hondakinak, etab.): tipologia, identifikazio-kodeak, ontziraketa-kopuruak eta -datak, instalazioan duten kokapena.

    Baimendutako kudeatzaileari emandako hondakin arriskutsuak: tipologia, identifikazio-kodea, kopuruak, entregatzeko datak, kudeatzailearen identifikazio-datuak eta entrega bakoitza bermatzen duen kontrolerako eta jarraipenerako agiriaren zenbakia.

    Merkaturatutako ibilgailuetatik berrerabil daitezen desmuntatutako piezak eta osagaiak: pisuari dagokionez kantitateak, motak.

    Hondakin ez-arriskutsuen baimendutako kudeatzaileari emandako ibilgailuetatik birziklatu daitezen desmuntatutako piezak eta osagaiak: tipologia, identifikazio-kodea, kopuruak, entregatze-datak eta kasu bakoitzean kudeatzaile hartzailearen identifikazio-datuak.

    Behin deskontaminatuta eta desmuntatuta daudela, zatikatzeko helburuarekin tratamenduko zentro baimendu bati entregatutako ibilgailuak: kopuruak, entregatze-datak eta hartzailearen identifikazio-datuak.

  3. Igorritako desegite-ziurtagirien kopiak organo honi bidaliko zaizkio hamabost egunero.

  4. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak garatzen dituen tratamendu-jardueren txosten ulergarria bidali beharko dio hiru hiletik behin Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumen Sailburuordetzari. Bertan, kudeatutako hondakinen jatorria, kopuruak eta ezaugarriak eta horiek izandako helmuga espresuki adierazi beharko ditu.

    Halaber, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, jardueren urteko memoria aurkeztu beharko da, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

    Memoria horrekin batera, laburpen-txosten bat aurkeztuko da eta gutxienez datu hauek jaso beharko ditu: tratatutako ibilgailuen kopurua eta mota, haien pisua eta berrerabilitako, birziklatutako eta baliotutako portzentajeak.

    E.2.5.1 d) puntuan adierazitako memoriarekin batera, laburpen-txosten bat aurkeztuko da eta gutxienez datu hauek jaso beharko ditu: tratatutako ibilgailuen kopurua eta mota, haien pisua eta berrerabilitako, birziklatutako eta baliotutako portzentajeak.

    3. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    3.1. Ustiapenerako baldintza teknikoak.

  1. 2 atalean adierazitako hondakinak onartu, jaso, ikuskatu eta biltegiratzeko baldintza eta kontrolez gain, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak tratamendu-lerro bakoitzean ondorengo baldintza orokorrak eta bereziak betetzen direla bermatu beharko du:

    3.1.1. Olio-iragazkien tratamendua.

  1. Nahitaezkoa izango da uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuko 13. eta 14. artikuluetan jasotzen diren hondakin arriskutsuak ontziratu eta etiketatzeari buruzko argibide guztiak betetzea.

    Era berean, hondakinak Europako Hondakinen Zerrendan (EHZ) ezarritako kodearen bidez identifikatu behar dira. Zerrenda Batzordearen maiatzaren 3ko 2000/532/EE Erabakiaren bidez onetsi zen, eta Batzordearen urtarrilaren 16ko 2001/118/EE eta urtarrilaren 22ko 2001/119 Erabakiek eta Kontseiluaren uztailaren 23ko 2001/537 Erabakiak aldatu zuten. Otsailaren 8ko 304/2002/MAM Aginduaren bidez argitaratu zen.

  2. Manipulazio eta prentsaketa lanak, nola elikatu arte olio-iragazkiak prentsara garraiatzea, beti nabe estalian egingo dira, eta gerta daitezkeen olio-lixibiatuak atxikitzea eta kutxa itsurantz edo/eta biltegiratzeko xede den gordailura bideratzea bermatuko duten baldintzetan egingo dira.

  3. Eragiketa horiek zola iragazgaitza duten guneetan eta isuriak biltzeko instalazioetan egingo dira. Hala badagokio, hormigoizko lauzak epoxi-pinturaren edo/eta polietilenozko xaflaren inprimaketaren bidez indartu beharko dira. Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatuko dira.

  4. Tratamenduaren ondoren bereizitako iragazkien olio erabiliak biltegiratzeko gehienezko ahalmena 150 m3 da. Xede horretarako gordailuek balizko isuriak biltzeko kubetak edo eusteko antzeko sistema izango dute, gainezkaldiren bat edo horien estankotasunaren balizko galeraren bat gertatuz gero.

    Euri-ura kubetan sartzea saihesteko, gordailuen gainetik estalki baten bidez babestuko da eta aireztapen egokia ahalbidetuko duen alboko zati bat itxiko da.

  5. Jarduera garatzen den bitartean sortutako hondakin guztiak helburu horretarako baimendutako kudeatzaileari bidali behar zaizkio, eta hori egiaztatzeko, dagozkion onarpen-gutunak eta entrega bakoitza bermatzen duten kontrolerako eta jarraipenerako agiriak beteta aurkeztu beharko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari.

    Edonola ere, berreskuratutako olio erabiliak eta prozesuko erreusak (bustitako paperak edo ehunak) hondakin arriskutsutzat joko dira. Halaber, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak berreskuratutako metalezko zatiarentzat aurreikusitako helmugaren egokitzapena egiaztatu beharko du.

    Nolanahi ere, berreskuratu daitezkeen hondakinak eta materialak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Era berean, olio-hondakinak eta metalezko zati garbia, iragazkiek jasaten duten tratamenduaren ondorioz sortutako korronteak, baliotu egin behar dira eta baliotu direla egiaztatu beharko da Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak bete beharreko onarpen-gutunetan.

  6. Prozesuaren eraginkortasunaren aldi baterako jarraipena egin eta eskuratutako metalezko zatia kanpoko instalazio metalurgikoetan aprobetxatzeko aukera bermatu ahal izateko, hasiera batean sei hilero zehaztu beharko da zati horrek duen guztizko hidrokarburoen edukia. Analisi hori kanpoko laborategi egiaztatu batek egin beharko du, eta organo honek ezarritako maiztasuna alda dezake, eskuratzen diren emaitzen arabera.

  7. Indarraldiaren arabera, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean.

    3.1.2. Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendua.

  1. Jarduera hasi aurretik, deskontaminazioa bermatzeko bereizi beharreko edo ibilgailutik erretiratu beharreko hondakin arriskutsu bakoitzarentzat nola jardueraren garapenean sortutako gainerako hondakinentzat baimendutako kudeatzaileak emandako onarpen-agiria izateko baldintza bete beharko du Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak.

    Hondakin horiek tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak baldin badaude, instalazio horietan kudeatu beharko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

    Era berean, ibilgailutik bereizitako edo erretiratutako hondakin arriskutsuak, birziklatu edo baliotu daitezkeenak, helburu horretara bideratu beharko dira, hondakinei buruzko 10/1998 Legearen 11.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

  2. Halaber, jarduera hasi aurretik, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak hondakin ez-arriskutsuei buruz dagokion onarpen-agiria izan beharko du, baimendutako kudeatzaileak emandakoa, eta deskontaminatu ondoren ibilgailutik desmuntatutako eta berrerabili ezin diren pieza eta osagai desberdinentzat.

    Ibilgailuaren gainerakoa baimendutako beste tratamendu-zentro batera eraman beharko da bertan zatikatu dezaten. Kasu honetan ere, kudeaketa-bide hori egiaztatu beharko da zentro horrek izenpetutako onarpen-agiria aurkeztuz.

  3. Balio-bizitzaren bukaeran ibilgailuen deskontaminazioa nahitaez gune estalian egingo da. Halaber, zola iragazgaitza eta isuriak biltzeko instalazioak izan beharko ditu, eta horiek E.2.4.2 a) atalean adierazitakoen bereiziak izango dira, aldi baterako biltegiratze-guneen eta deskontaminazio-guneen arteko desberdintzeak horrela eskatzen duenean. Hormigoizko lauzaren bidezko iragazgaiztea epoxi-pinturaren edo/eta polietilenozko xaflaren inprimaketaren bidez indartu beharko da. Halaber, junturak eta lauzen balizko pitzadurak zigilatze iragazgaitzaren bidez tratatuko dira.

  4. Ibilgailuak deskontaminatzeko prozesua, jasotzen den unetik gehienez 30 eguneko epean egin behar da eta gutxienez ondorengo hondakin arriskutsuak erretiratu behar dira:

    Erregaiak (130701* eta 130702* EHZ kodeak).

    Transmisio-likidoak eta bestelako olio hidraulikoak, motorraren olioak, diferentzialarenak, eta abiadura-kaxarenak (130110*, 130111*, 130112*, 130113*, 130205*, 130206*, 130207*, 130208*, 130899* EHZ kodeak).

    Hozte-likidoak eta izotz-kontrakoak (160114* EHZ kodea).

    Balazta-likidoak (160113* EHZ kodea).

    Abio-bateriak (160601* EHZ kodea).

    Olio-iragazkiak (160107* EH kodea).

    Erregaien iragazkiak (160121* EHZ kodea).

    Amiantoa duten balazta-zapatak (160111* EHZ kodea).

    Merkurioa duten osagaiak (160108* EHZ kodea).

    Aire girotuaren sistemaren fluidoak, gas likidotuaren gordailuarenak eta beste edozein fluido arriskutsu (160504* EHZ kodea).

    PKB/PKT-ak dituzten kondentsadoreak (160109* EHZ kodea).

    Abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren II. eranskinaren arabera beruna, merkurioa, kadmioa edo/eta kromo hexabalentea izateagatik markatuta edo identifikatuta egon behar diren osagaiak eta materialak (160121* eta 160602* EHZ kodeak). Kromo hexabalentea ibilgailu elektrikoentzako nikel-kadmiozko bateriei dagokie.

    Air-bag sistemak (160110* EHZ kodea) erretiratu edo neutralizatu beharko dira.

    Soilik motor-bloke osoa berrerabiltzea aurreikusten denean olioztatuta egon daiteke, eta beraz, ez dira bertan dauden olioak erauzi behar.

    1. Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakin arriskutsuak elkarrekin edo beste hondakin batzuekin nahastea; hondakinak bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

    2. Hondakin arriskutsu horiek aldi baterako gordeko dira gune estalietan eta zola iragazgaitza dutenetan. Egoera fisiko, likido edo oretsuaren ondorioz lixibiatuak sortu edo isuriak eragin ditzaketen hondakin arriskutsuen kasuan, atxikipen-kubetak edo antzeko sistemak izango dira, gerta daitezkeen isuriak atxikitu ahal izateko. Biltzeko sistema horiek bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

    3. Ibilgailuen deskontaminaziotik sortutako hondakin arriskutsuak helburu horretarako baimendutako kudeatzaileari entregatuko zaizkio, atal honen lehen puntuan zehaztutakoari jarraituz.

    4. Halaber, jardueraren garapenean sor daitezkeen hondakin arriskutsuak (ustekabeko isuriak, koipeen bereizgailuen hondakinak, bustitako xurgatzaileak, etab.) baimendutako kudeatzaileari eman behar zaizkio, aldez aurretik kudeatzaile horrekin izenpetu beharreko onarpen-agiria bete ondoren.

    5. Ibilgailuetatik erretiratutako hondakin arriskutsuak aldi baterako biltegiratzeko diren edukiontziek edo gordailuek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluak zehazten dituen hondakin arriskutsuak ontziratzeko bete behar diren segurtasun-arauak bete beharko dituzte, eta behin bete ondoren, itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isuri edo lurrundu ez daitezen. Biltegiratzeko unean fluidoak dituzten edo berrerabili daitezkeen osagaiak kaltetzea saihestuko da.

    6. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da. Halaber, hondakin bakoitzaren identifikazio-etiketan Europako Hondakinen Zerrendan (EHZ) ezarritako kodea agertu beharko da. Zerrenda xehatua otsailaren 8ko 304/2002/MAM Aginduaren bidez argitaratu zen.

    7. Ibilgailuetatik bereizitako hondakin arriskutsuak nola jardueraren garapenean sortutakok ezingo dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratuta eduki Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren instalazioetan.

    8. Deskontaminazioaren ondoren ibilgailuen tratamendu-prozesuan gutxienez ondorengo piezak eta osagaiak erretiratuko dira. Ebazpen honen aurreko ataletan adierazitakoaren arabera, berrerabili ezin badaitezke kasu bakoitzean esleitutako EHZ kodearekin hondakin ez-arriskutsu gisa kudeatuko dira:

      Kobrea, aluminioa eta magnesioa duten metalezko osagaiak, metal horiek ondorengo birrinketa-prozesuetan bereizten ez badira (160118 eta 160122 EHZ kodeak).

      Katalizatzaileak (160801 EHZ kodea).

      Erabiltzen ez diren pneumatikoak (160103 EHZ kodea).

      Tamaina handiko plastikozko osagaiak, hala nola, aginte-panelak, kolpe-leungailuak eta fluidoen andelak, material horiek zatikatze-prozesuan birziklatu daitezen erretiratzen ez badira (160119 EHZ kodea).

      Beirak (160120 EHZ kodea).

    1. Aurreko atalean adierazitako pieza eta osagai desberdinak modu bereizian biltegiratuko dira, berrerabil daitezkeenak kaltetzea saihestuz. Horiek birziklatzeko direnez bereizi beharko dira.

      Halaber, deskontaminatu edo/eta desmuntatu ondoren horiek ibilgailuak biltegiratzeko gunean pilatuz gero, pilaketa egiteko orduan, beharrezko segurtasun-baldintzak bermatu beharko dira eta ibilgailu horiek izan ditzaketen pieza eta osagai berrerabilgarriak kaltetzea saihestu beharko da.

      Nolanahi ere, hondakin ez-arriskutsuak gehienez 2 urtez biltegiratuta egon daitezke Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren instalazioetan kudeatzaileari entregatu arte.

    2. Atal honen 2. puntuan adierazitakoari jarraituz, ibilgailuak deskontaminatu eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko diren piezak eta osagaiak desmuntatu ondoren, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak ibilgailuaren gainerakoa baimendutako tratamendu-zentro batera eraman beharko du bertan zatikatu dezaten, eta modu horretan, bere jardueraren esparruan balio-bizitzaren bukaeran ibilgailuak kudeatzeari buruzko abenduaren 20ko 1383/2002 Errege Dekretuaren 9. artikuluak xedatzen dituen berrerabiltzeko, birziklatzeko eta baliotzeko helburuak betetzen direla bermatu dadin.

    1. Indarraldiaren arabera, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak eta enpresak igorritako hondakin arriskutsuen kudeatzaile hartzaileen artean hitzartutako onarpen-kontratu edo -gutunen indarraldia aldizka egiaztatu beharko da Ingurumen Sailburuordetzaren aurrean.

      3.2. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

      3.2.1. Baldintza orokorrak.

      Gaur egun Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren olio-iragazkiak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak kudeatzeko eta baliotzeko instalazioak isurtze atmosferikoak sortzen ez dituen arren, prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Isurtze horren berri Ingurumen Sailburuordetzari eman behar zaio, isurtze-fokuen katalogazioa egiteko. Sortutako isurtzeek aplikatu behar zaizkien isurtzeko muga-balioak beteko dituzte.

      Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala eraiki, ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

      3.3. Ibilgura isurtzeko baldintzak.

      3.3.1. Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

      Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuen automobilgintzako eta deskontaminazioko olio-iragazkiak baliotzea.

      Jarduera-taldea: 10.

      Mota-taldea-EHSN 2-10-37.20.

      (Ikus .PDF)

      3.3.2. Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

      1. isurketa: kutsatuta egon daitezkeen euri-urak.

      (Ikus .PDF)

      3.3.3. Isurtzeko muga-balioak.

      Ibilgura egiten den isurketaren ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira soil-soilik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:

      1. isurketa: kutsatuta egon daitezkeen euri-urak.

      (Ikus .PDF)

      Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

      Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak tratamendu egokia instalatu beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

      Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik hartzen ditu barne eta, batez ere, Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen Atariko, I, IV, V, VI eta VIII. Tituluak garatzen dituen Jabari Publikoko Urguneen Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen substantzia arriskutsuak.

      2. isurketa: Ur sanitarioen isurketak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren kolektorera isurketak egiteko Araudiak jasotzen dituen mugak eta baldintzak bete behar ditu, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

      3.3.4. Arazteko eta husteko instalazioak.

      Arazteko instalazioek edo hondakin-uren neurri zuzentzaileek funtsean karga bidezko tratamendu fisiko-kimikoko araztegia izango dute kutsadura izan dezaketen euri-urentzako, eta araztegi horrek gehienez 8 m3/h-ko tratamendu-ahalmena izango du. Instalazioaren osagaiak honakoak dira:

      230 m3-ko erregulazio- eta ponpaketa-putzua.

      Koagulazioaren tratamendu fisiko-kimikoa, erreaktiboen blokea duen malutapena eta airearen bidez eragindako erreakzio- eta jalkiera-blokea.

      Lohien lodigarria duen lohien tratamendua eta deshidrataziorako prentsa-iragazkia.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

      Tratatutako euri-uren bukaerako isurketaren kasuan, kontrol-puntu bat izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak egoki deritzonean ikuskatu eta laginak hartu ahal izateko sarbide zuzena duen lekuan, Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 251. eta 252. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.

      Kontrol-puntu hori isurketaren gainerako euri-urekin batu aurretik kokatuko da eta totalizatzailea duen emari-neurgailua izango du. Horren funtzionamenduak 1312/2009/ARM Aginduaren 7. eta 8. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

      3.3.5. Isurien Kontrol-kanona.

      Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, hauxe da isurien kontrol-kanona:

      (IKK): Isurien kontrol-kanona = V Pu.

      Pu = Pb Cm.

      Cm = C2 C3 C4.

      Honela ulertuta:

      V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

      Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

      Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

      Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

      C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

      C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

      C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

      1. Isurketa: Kutsadura izan dezaketen euri-urak:

        (Ikus .PDF)

        Cm = 1,28 0.5 1,25 = 0,800000.

        Pu = 0,800000 0,03005 = 0,024040 euro/ m3.

        Isurien kontrol-kanona = 0,024040 1.300 = 31,25 euro/urte.

        3.4. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

        Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

        Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

        Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

        Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

        Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

        Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Halaber, hondakinak zabortegian utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan adierazitakoaren arabera egingo da.

        Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

        Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Mallabiko Udalean.

        Sustatzaileak adierazitako hondakinak ondorengo ataletan jasotzen dira.

        3.4.1. Hondakin Arriskutsuak.

      1. prozesua: Zerbitzu orokorrak.

    1. hondakina: Pilak.

      Identifikazioa: 20771747/48027537/1/1.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C11/16//H6/14//A930//B0019.

      EHZ: 160603.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan jasotzen da eta hondakinen biltegian biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

    2. hondakina: Fluoreszenteak.

      Identifikazioa: 20771747/48027537/1/2.

      Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C16//H14//A930//B0019.

      EHZ: 200121.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan jasotzen da eta hondakinen biltegian biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

    3. hondakina: Gai arriskutsuz kutsatutako xurgatzaileak, iragazkiak eta trapuak.

      Identifikazioa: 20771747/48027537/1/3.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S34//C41/51//H5//A930//B0019.

      EHZ: 150202.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan jasotzen da eta hondakinen biltegian biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

    4. hondakina: Gai arriskutsuz kutsatutako metalezko ontziak.

      Identifikazioa: 20771747/ 48027537/1/4.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A930//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan jasotzen da eta hondakinen biltegian biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

    5. hondakina: Gai arriskutsuz kutsatutako plastikozko ontziak.

      Identifikazioa: 20771747/ 48027537/1/5.

      Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/43/51//H5//A930//B0019.

      EHZ: 150110.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan jasotzen da eta hondakinen biltegian biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileak eraman arte.

    6. hondakina: Bateriak.

      Identifikazioa: 20771747/ 48027537/1/6.

      Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8/14//A930/B019.

      EHZ: 160601.

      Urtean sortutako kantitatea: Noizean behin.

      Identifikatutako kutxan biltzen da eta hondakinen biltegian gordetzen da, kudeatzaile baimenduak jaso arte.

      Sustatzaileak urte osoan sortutako hondakin arriskutsu identifikatu guztien kantitatea adierazi beharko du.

      1. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      2. Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

      3. Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.

      4. Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

      7. Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

      8. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

      9. Aipatutako irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera, bere ezaugarriak direla-eta olioari dagozkion eta euren kudeaketa aipatutako Dekretuak arautzen dituen hondakinen ezaugarri fisiko eta kimikoak egiaztatu beharko ditu Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak, baimendutako kudeatzaileari bidali aurretik tratamendua jaso dezaten. Aipatu Dekretuaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, egiaztapena ez da nahitaezkoa izango Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan baimendutako transferentzia-estazio batera eramanez gero. Kasu horretan, transferentzia-estazio horren titularrak bere gain hartuko du betebeharra, azken kudeatzaileari erabilitako olioa bidali aurretik.

      10. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

      11. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak era horretako substantziarik badu, horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek onartutako bide teknikoak erabiliz edota ingurumenaren ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentze-lanak egin bitartean, edo desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

      12. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

        Kudeatzaile baimenduak egindako onarpen-agiria izateari, aurretiazko jakinarazpena egiteari eta kontrolerako eta jarraipenerako agiria betetzeari buruzko neurriak ez dituzte bete beharko kudeaketa-sistema bateratuen kudeaketa-azpiegiturara entregatutako hondakinek, edo udal-hondakinekin eta gaika bildutako izaera berekoekin bateratu daitezkeenekin batera kudeatzeko udal-erakundeetara entregatutakoek, betiere dagokion udal-erakundearen aldetik entrega hori egiaztatzen baldin bada. Entrega horiek udal-erakundeei egin izanaren egiaztagiriak bost urtez gorde beharko dira gutxienez.

      1. Nolanahi ere, hondakinak sortzeko kontrol-erregistroan sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kantitateak adieraziko dira.

      2. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

      1. Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.

      2. Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak neurri babesleak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.

      3. Aurreko e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean), l) eta m) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela IKS-eeM Sistema erabilita.

      4. Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 (3. artikulua) Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        3.4.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        (Ikus .PDF)

        Jardueraren ondorioz hondakin ez-arriskutsu gehigarriak sortuz gero, horiek identifikatu beharko ditu sustatzaileak eta hala dagokionean, sortutako kantitatea jakinarazi.

      1. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.

      2. Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.

      3. Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak artxibategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, aginduzkoak direnean, bost urtean gutxienez.

      4. Halaber, hondakinak zabortegietan utzita ezabatzea eta betelanak egitea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

      5. Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

      6. Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta e) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistema erabilita.

        3.5. Lurzorua babesteko baldintzak.

        Ebazpen honen aztergaia den jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legearen II. eranskinean sartuta dagoenez, ingurumen organoaren aurrean lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txosten bat aurkeztu behar da.

        Aurretiazko txosten horren arabera eta bertan jasotzen diren gomendioak jarraituz, Servicios Ecolgicos Acitain SL enpresak Ebazpen honen G.3 atalean jasotako neurriak aplikatu behar ditu, funtzionamendu okerra gertatuz gero prebentzioari eta jarduteari dagozkionak; halaber, hondakinak biltegiratzeari buruz Ebazpen honetako E.2.4 eta E.3.4 ataletan jasotako neurriak bete beharko ditu.

        Gainera, instalazioa abian jarri ondoren, edozein arrazoirengatik lurzoruak induskatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak karakterizatu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako erabilera zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, Ebazpen honetako J atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

        3.6. Zaratari buruzko baldintzak.

      1. Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

        1) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB ere.

        2) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB ere.

        3) Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

        (Ikus .PDF)

        1. taula Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

          Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

          Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

      2. Jardueraren zuzeneko edo zeharkako eraginez zaratarentzat ezarritako kalitate akustikoaren helburuak gainditzen direnean, hain zuzen ere, zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean garatzen den zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta igorpen akustikoei buruzko urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 14. eta 16. artikuluetan adierazten direnak, jarduerak beharrezko neurriak hartu beharko ditu helburu horiek gainditu ez daitezen.

      3. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko eremuetako zarata-maila.

      1. Ingurumena Zaintzeko Programa.

        Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

        1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

      1. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzeko ondorengo analisiak egingo dira:

        (Ikus .PDF)

      2. Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea zein ondorengo analisia, Erakunde Laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduko 255. artikulua) eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

        Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko (1) epean.

      3. Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.

      4. Isurketak baimeneko baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, E.3.3.3 ataleko parametro guztiek ezarritako mugak betetzen badituzte.

      5. Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.

        2. Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

        Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

        (Ikus .PDF)

        3. Zarataren kontrola.

      1. Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtean behin. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak egiteko maiztasuna.

      2. Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

      3. Ebaluazio-metodoak eta prozedurak, eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

        4. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

        Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ebazpen honen hainbat ataletan ezarritakoaz gain, bidalketa urtean behin egingo da, beti martxoaren 30a baino lehen, eta ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostena aurkeztu beharko da. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

        5. Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

        Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

        Gainera, ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

      1. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

        1. Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

        Programatutako urteko mantentze-lanei zein fabrika gelditzeko eta abiatzeko aldiei dagokienez, botako dituen kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

        2. Jarduera uztea.

        Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (5.1 epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

        3. Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduerak.

        Sustatzaileak aurkeztutako oinarrizko proiektuan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

      1. Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.

      2. Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko. Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

      3. Era berean, ustiapenari buruzko eskuliburu bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

      4. Besteak beste, olioak eta erregaiak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake eta lurzorua eta ura kutsa ditzakete. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

      5. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

      6. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

      7. Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

      8. Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamendu-instalaziora eramango.

      9. Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira.

      10. Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbiketa-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.

      11. Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, andel iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan biltegiratuko dira.

      12. Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen eremuetan.

      1. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

      2. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

      1. Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna, eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.

      2. Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

      3. Hondakin-ura ezingo da by pass bidez isuri arazketa-instalazioetan.

      4. Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ustekabeko isuri bat egitea edo/eta isurtzeko muga-balioak gainditzea), sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.

      5. Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:

        Gertakari mota.

        Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

        Iraupena.

        Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.

        Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

        Eragindako kalteen balioespena.

        Hartutako neurri zuzentzaileak.

        Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.

        Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

      6. Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua aplikatu behar denez, egiaztapen hori Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkion eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak aurkeztuta egingo da. Hori egin ezean, egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da eskumena duen erakundearen aurrean.

      1. Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

      2. Urtean behin Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.

        Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

        Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

        Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

      3. Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

        Hirugarrena. Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: A) (erantzukizun zibileko asegurua); B) (fidantza); E.1.12 (obra-amaierako txostena); E.2.4 (biltegiratzeko instalazioen baldintzak); E.2.5 (erregistro-liburuaren ereduak); E.3.1.1 e), E.3.1.2 a) eta E.3.1.2 a) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); E.3.4.1 n) eta E.3.4.2 e) (hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); E.3.5 (lurzoruaren aurretiazko egoera txostena); F.3 (zarata kontrolatzeko proposamena); F.5 (ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); G.1 (isurtzeen eta hondakinen balioespena mantentze-lanetan); G.3 a) (prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); G.3 c) (ustiapenerako eskuliburua); G.3 f) (produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtagiriak); G.3 g) (larrialdietarako materialen zerrenda); G.3 h) (kubetak husteko maniobraren protokoloa); G.3 t) (Suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

        Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko ditu as built proiektua eta baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

        Atal honetako baldintza horiek guztiak betetzeko 30 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita. Epe hori luza daiteke justifikatutako arrazoiak direla medio eta horretarako sustatzaileak aldez aurretik eskaera eginez gero.

        Laugarrena. Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

        Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

        Bosgarrena. Edozein modutan ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

        Artikulu hori betetzeaz gain, Ebazpen honen baldintzak, ingurumena zaintzeko programan jasotakoak barne, aldatu ahal izango dira, jardueraren sustatzaileak hala eskatuz gero eta betiere behar bezala justifikatzen baldin badira. Halaber, ofizioz aldatu ahal izango dira, honako egoera hauetan:

        Araudi berria indarrean sartzea.

        Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berriei egokitzeko beharra, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

        Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzak edo ingurumenaren gaineko eraginei lotuta ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileengan akatsen bat egiaztatzen duten oharrak.

        Seigarrena. Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresak Ebazpen honen xede den olio-iragazkiak eta erabiltzen ez diren ibilgailuak kudeatu eta baliotzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, hark onar dezan.

        Zazpigarrena. Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

        Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

        Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

        Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

        Zortzigarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Servicios Ecolgicos Acitain, S.L. enpresari, Mallabiko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

        Bederatzigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

        Hamargarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

        Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 8a.

        Ingurumeneko sailburuordea,

        NIEVES TERN VERGARA.