Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1700/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98. Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola ebazteko dena, eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1700/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98. Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola ebazteko dena, eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1031
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/11
  • Argitaratze-data: 2010/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Confederación Sindical ELA-STVek aurkeztu duen 1700/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98. Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren irailaren 22ko 513/2009 Dekretuari aurka egiten zaio.

Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

  2. Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.

  3. Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 11n.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.