- 899/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez aldatu egiten baita azaroaren 28ko 4237/2008 Ebazpena, izan ere, ebazpen horrekin onartu egiten baitira ondoko arauak: Erizain kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak; azaroaren 28ko 4262/2008 Ebazpena, Osasun mental edo erizain kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezi - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu899/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 11koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez aldatu egiten baita azaroaren 28ko 4237/2008 Ebazpena, izan ere, ebazpen horrekin onartu egiten baitira ondoko arauak: Erizain kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak; azaroaren 28ko 4262/2008 Ebazpena, Osasun mental edo erizain kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezi
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 57
- Hurrenkera-zk.: 1763
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/11
- Argitaratze-data: 2010/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
2008ko abenduaren 3ko EHAAren 232. zenbakian, aipatu ebazpenetan halako hutsak atzeman direnez gero, honakoa erabaki da:
eranskinean, atal honetan: «2. Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (gehienez, 25 puntu)»,
Honako hau dioen tokian:
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 2 puntu.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik, 3 puntu.
Atal honetan ez da baloratuko aukeratu nahi den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.
Honela esan behar du:
Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
Ikertzeko nahikotasuna/Diploma ikasketa aurreratuetan: 2 puntu.
Unibertsitate-aditua: 2 puntu.
Unibertsitate-master ofiziala: 3 puntu.
Prestakuntza espezializatua (gehienez, 6 puntu):
Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik, 3 puntu.
Atal honetan ez da baloratuko aukeratu nahi den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 11.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 4263/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira emaginaren kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak.
- Aldatzen du: OPE 2008 BASES ENFERMERÍA SALUD MENTAL, RESOLUCIÓN 4262/2008 APRUEBAN LSA BASES ESPECÍFICAS.
- Aldatzen du: 4237/2008 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Ebazpen honen bidez onartzen dira erizainen kategorian Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak.


