- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2010eko urtarrilaren 11ko Ebazpena, zenbait lagun ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratu den eguna jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 12koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2010eko urtarrilaren 11ko Ebazpena, zenbait lagun ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzeari buruzkoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratu den eguna jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 652
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/12
- Argitaratze-data: 2010/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin zuen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2007ko martxoaren 19ko Ebazpenaren hemeretzigarren oinarriarekin bat etorriz (apirilaren 10eko EHAA, 68. zk.), eta abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskumenak direla bide, ondoko hau
Lehenengoa. Jakinaraztea 2010eko urtarrilaren 11n argitaratu dela Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak 2010eko urtarrilaren 11n emandako Ebazpena, zenbait lagun Ertzaintzako karrerako funtzionario izendatzekoa.
Bigarrena. Ebazpen honetan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta interesdunek, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Herrizaingoko sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarririk baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 12a.
Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,
ERNESTO MARTÍNEZ DE LA HIDALGA LÓPEZ.


