Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 12koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren babespean Fundación Fondo Formación fundazioari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza e - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 12koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren babespean Fundación Fondo Formación fundazioari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 11ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 6ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 De

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 1445
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/12
  • Argitaratze-data: 2010/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko martxoaren 23an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 6ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2009rako dei egiten da immigrazioaren arloan prestakuntza emateko helburua duten ikastaroen, jardunaldien edo mintegien antolaketarako laguntzetarako.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babespean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen ebazpena eman zuen Immigrazioko zuzendariak 2009ko azaroaren 11n; ebazpen horren bitartez, Fundación Fondo Formación fundazioari 5.916 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Formación en mediación intercultural» garatu ahal izateko. (FOR-200900/0027).

  3. 2010eko urtarrilaren 12an, Fundación Fondo Formacion fundazioak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Formación en mediación intercultural» burutzeko Fundación Fondo Formación fundazioari emandako dirulaguntza ezeztatzea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2010ko urtarrilaren 12a.

Immigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik