Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Malen Etxeari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sail - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Malen Etxeari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1412
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/13
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko martxoaren 23an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako emakume etorkinek sustatutako eta/edo haiei zuzendutako programak garatzeko dirulaguntzak arautzen ditu, betiere emakume horien ahalduntzea sustatzeko eta haien eskubideak berdintasunean baliatzeko aukera bermatzeko helburua badute.

  2. Immigrazioko zuzendariak ebazpena eman zuen 2009ko azaroaren 16an, lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideen gainean; ebazpen horren bitartez, Malen Etxeari 1.689,60 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektu hau garatu ahal izateko: «Introducción a las nuevas tecnologias para mujeres inmigrantes en Urola Kosta» (EMA-20099E/0037).

  3. 2010eko urtarrilaren 12an, Malen Etxeak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda, honako hau

Lehenengoa. Malen Etxeari emandako dirulaguntza ezeztatzea; laguntza horren helburua honako ekintza hau diruz laguntzea zen: «Introducción a las nuevas tecnologias para mujeres inmigrantes en Urola Kosta».

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 atalak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.

Inmigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik