- EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 13koa, Immigrazio Zuzendariarena, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren babesean Iurretako Udala ¿ Ayuntamiento de Iurretari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 13koa, Immigrazio Zuzendariarena, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren babesean Iurretako Udala ¿ Ayuntamiento de Iurretari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1446
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/13
- Argitaratze-data: 2010/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko maiatzaren 18an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan immigrazioko eta kulturarteko bizikidetzako programak gauzatzeko laguntzetarako 2009rako deialdia egiten du.
Lehenengo puntuan adierazitako aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazio zuzendariak 2009ko abenduaren 4an; ebazpen horren bitartez, Iurretako Udala Ayuntamiento de Iurretari 1.830 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Folleto de Acogida» garatu ahal izateko. (LOC-20099L/0043).
2009ko urtarrilaren 13an, Iurretko Udala Ayuntamiento de Iurretak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Folleto de Acogida» burutzeko Iurretako Udala Ayuntamiento de Iurretari emandako dirulaguntza ezeztatzea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 atalak dioena bete dadin ere.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.
Immigrazioko zuzendaria,
MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


