- EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 13koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko urriaren 26ko Ebazpenaren babespean Fundación Fondo Formación fundazioari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 4ko Aginduaren babespean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dek - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 13koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko urriaren 26ko Ebazpenaren babespean Fundación Fondo Formación fundazioari emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 4ko Aginduaren babespean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dek
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1447
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/13
- Argitaratze-data: 2010/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko martxoaren 20an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako kulturartekotasuna eta diskriminazioaren aurkako borroka bultzatzeko proiektuak garatzeko dirulaguntzak arautzen ditu.
Lehenengo puntuan adierazitako Aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen ebazpena eman zuen Immigrazioko zuzendariak 2009ko urriaren 26an; ebazpen horren bitartez, Fundación Fondo Formación fundazioari 10.114,19 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Programa Bateratu: En el medio y con medio» garatu ahal izateko. (CUL-20099C/0028).
2010ko urtarrilaren 12an, Fundación Fondo Formaciónek idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Programa Bateratu: En el medio y con medio» burutzeko Fundación Fondo Formacióneri emandako dirulaguntza ezeztatzea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2010ko urtarrilaren 13a.
Immigrazioko zuzendaria,
MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


