- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Emakunde¿Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2010. urtean enpresei eta erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza; Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 636
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/13
- Argitaratze-data: 2010/02/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea, benetakoa eta eraginkorra, Euskal Autonomia Erkidegoko politikagintzaren, ekonomiaren, kulturgintzaren eta gizartearen esparru guztietan. Emakunderen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak kentzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu deuseztatzea Euskadin.
Helburu horiek lan-arloan lortu ahal izateko, enpresek eta erakunde pribatuek aktiboki parte hartu behar dute, alde batetik, emakumeek eta gizonek enplegua berdintasunez lortuko dutela eta lan-baldintza egokietan lan egingo dutela bermatzeari dagokionez, eta bestetik, euren produktuek eta zerbitzuek emakumeen zein gizonen beharrei eta interesei erantzuten dietela bermatzeari dagokionez.
Horrek duen garrantziaz jabeturik, eta ikusirik beharrezkoa dela diagnosia egiteko eta barneko berdintasun-plana ezartzeko enpresei laguntza teknikoa emango dieten aholkularitza-enpresa espezializatuak egotea, 2002. urteaz geroztik Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea aholkularitza-enpresei prestakuntza ematen eta horiek egiaztatzen hasi zen, Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin. Eta hori guztia burutzeko, homologazio-prozesu bat ireki zen, jarduteko planteamenduetan gutxienez eduki beharreko kalitate-maila eta homogeneotasuna bermatzeko.
Une honetan, zenbait aholkularitza-enpresa homologatuk jada laguntza teknikoa eskain diezaiekete hala eskatzen duten enpresa eta erakunde pribatuei.
Ebazpen honen oinarri juridikoa Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen 31ko 214/2006 Dekretuaren 2.2 m) artikuluan dago. Artikulu horren arabera, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitekoak dira, besteak beste, enpresa eta erakundeentzako laguntzak eta bestelako sustapen-neurri batzuk ezartzea, horiek baliabide material eta ekonomikoz eta giza baliabidez hornitzeko, eta hartara, emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak, programak eta jarduerak egiteko, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ebazpen hau enpresa edo erakunde pribatuek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten sustatu eta laguntzeko sortu da, horrela laguntza teknikoa jasoko baitute emakume eta gizonen berdintasunerako diagnosiak eta berdintasun-planak egiteko, bai barne-antolaketarako bai eskaintzen dituzten zerbitzu edo produktuetarako. Eta ebazpen honen bidez, hain justu ere, xede horretarako diru-laguntzak arautzen dira. Azaldutako helburu guztiak aintzat hartuta, diru-laguntzetarako deialdi hau arautu dugu, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.
Helburu horiek gogoan, deialdi honetarako komenigarritzat jo da diruz lagunduko den jardueran erakundeek edukiko duten inplikazioa neurriz aztertzea, horrelako proiektuetan zenbaterainoko diru-ekarpena eska dakiekeen baloratuta. Hori dela eta, handitu egin da erakunde onuradun bakoitzak jaso dezakeen laguntzaren muga. Erakundeen inplikazioa gutxitzearekin batera, kendu egin da beste laguntza batzuekiko bateraezintasunaren betebeharra. Horregatik, erakunde onuradunek xede eta helburu bererako beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuetatik jasotako laguntzak adierazi beharko dituzte, ematen den diru-laguntzak ezingo baitu gainditu egin beharreko ekintzaren guztirako kostua.
Horrekin erabat errespetatzen dira estatu-laguntzen alorrean Europar Batasuneko araudiko mugak, non lagunduko den jardueraren kostuaren % 50era mugatzen den laguntza; hala ere, deialdi honetan muga hori ez zaie aplikatuko enpresatzat kalifikatzen ez diren erakundeei, zeren eta irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, horien jarduera ez dago-eta ekonomikotzat jotzerik, ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi edo banatzearen helburu nagusia irabazia edo haborokina lortzea ez denez gero.
Bestalde, deialdi honetarako, langile-zerrenda osatzen duten pertsonak Gizarte Segurantzako kotizazio-orrien bidez egiaztatuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko 2010. urteko Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 2/2009 Legeak deialdi hau betetzeko behar diren kredituak gaitzen ditu.
Horrenbestez, hau
Ebazpen honen bidez enpresa eta erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2010. urtean aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnosia egiteko eta berdintasun-plana diseinatzeko, bai barne-antolaketarako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.
Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Ondorio hauetarako, lehiaketa izango da diru-laguntzak emateko prozedura, non aurkezten diren eskaerak alderatzen diren, 9. artikuluan finkatutako esleipen-irizpideei jarraituz eskaera horien arteko lehentasuna finkatzeko eta diru-laguntza irizpide horien arabera balioespenik onena lortu duten eskaerei soilik emateko.
Emakunderen aurrekontuetan ondorio horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako da aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-hornidura. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hirurogeita hamasei mila hirurehun eta laurogeita bost (76.385) eurokoa izango da.
Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gora-behera hori gertatuz gero, argitara emango da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.
Betekizun hauek konplitzen dituzten enpresa eta erakunde pribatuek eska ditzakete laguntzak:
Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena herri administrazioena ez izatea.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 izatea.
105/2004 Dekretuaren itzalpean, aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatuta edukitzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea.
Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, alegia, prozesuarekin aurrera egingo duela harik eta enpresa edo erakundea emakume eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortzeko erakunde laguntzaile bihurtzen den arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.
Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea.
Laguntzak izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea.
2010. urterako lan-proposamena aurkeztea. Honako hauek jaso beharko dira:
Diagnosian berrikusi beharreko alderdiak.
Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/prestatzeko saioen programa (hamar ordu gutxienez).
Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
Lan-taldea.
Kronograma.
Aurrekontua.
Ogasun nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala dutenek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean debeku horrekin zehatutakoek ere.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena duten pertsona fisikoek nahiz juridikoek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten duen lege-debekuren bat dutenek ere ez dute deialdi honetan parte hartzerik izango.
Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko izango da diru-laguntza. Aholkularitza-enpresek honako hauek egiten lagundu beharko die enpresei edo erakundeei:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia, barne-antolaketari eta zerbitzuak edo produktuak eskaintzeari dagokionez,
Gutxienez 10 ordu ematea lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko/prestatzeko eta horrek diagnosiaren emaitza nagusienetan duen isla zein den erakusteko. Saio horrek diagnosia alderatzeko balio behar du, bai eta berdintasun-plana diseinatzeko oinarri izateko ere, eta, gutxienez, langile guztien lagin adierazgarri batentzat egingo da.
Berdintasun-plana diseinatzea enpresaren barne-antolaketarako eta zerbitzu edo produktuetarako.
Laguntza teknikoa 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eman dezaten kontratuko dira aholkularitza-enpresa homologatuak.
Eskabideak aurkezteko epea hil batekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariri bidali behar zaizkio (Manuel Iradier kalea, 36, 01005 Vitoria-Gasteiz); bestela, administrazio-prozeduraren araudian aurreikusitako edozein bidez aurkez daitezke.
Eskatzaileak I. eranskinean agertzen den eredua erabili beharko du eskabidea egiteko.
Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira.
Aholkularitza-enpresa homologatuak laguntza teknikorako egindako proposamena, 3. artikuluko h atalean zehaztutakoari jarraiki.
Zuzendaritzaren konpromisoa, II. eranskinaren arabera.
Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena.
Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea, III. eranskinaren arabera.
Langile-zerrendako kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez, TC1 eta TC2 ereduak, eskabidearen aurreko hilabetekoak.
Barneko lan-taldearen osaera eta lan-taldea osatzeko irizpideak.
Eskatzaileak ordezkatzeko ahalmena duela egiaztatzen duen agiria.
Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen xede edo helburu bererako, beste administrazio publiko bateri edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntza edo laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko zinpeko adierazpena. VII. eranskina.
Datuen alta/Hirugarren interesatua inprimakia. VI. eranskina.
Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak: batetik, eskatzaileak zerga-betebeharrak konplituta dauzkala egiaztatzen duena, Foru Ogasunak egindakoa; eta, bestetik, hala behar denean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen duena, Lurraldeko Diruzaintzak egindakoa, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespen hori egiaztatzen duen agiria. Dena den, pertsona edo erakunde onuradunak gai honi buruz eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozedurako fase guztietan.
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa). VII. Eranskina.
Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere. VII. Eranskina.
Esleipen-irizpideen arabera, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak.
Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 6. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar eguneko epea emango dio jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz ebazpena eman beharko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Hautaketa batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko; Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko kide hauek osatuko dute:
Lehendakaria: Idazkari nagusia.
Batzordekideak:
Programa eta Prestakuntza Arloko arduraduna.
Programa eta Prestakuntza Arloko teknikaria.
Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.
Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.
Diru-laguntzak esleitzeko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:
Proposamenaren kalitatea. 45 puntu, gehienez.
Bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, egutegiari, metodologiari eta aurrekontuari dagokienez. 15 puntu, gehienez.
Berrikuntzak eta proposamenaren eta erakunde-motaren arteko egokitasuna. 15 puntu, gehienez.
Proposamena diagnosirako eta planak egiteko metodologietara egokitzea. 10 puntu, gehienez.
Proposamenaren kalitatea, oro har. 5 puntu, gehienez.
Lan-prozesuan Zuzendaritza inplikatzea eta erakundeko denetariko pertsonek parte hartzea. 20 puntu, gehienez.
Erakundeak alor honetan duen ibilbidea. 10 puntu, gehienez.
Lan-taldearen konfigurazioa. 10 puntu, gehienez.
Eragin biderkatzailea. 25 puntu, gehienez.
Lurraldean duen ezarpena. 6 puntu, gehienez.
Enpresaren tamaina. 6 puntu, gehienez.
Jarduera sektorea/eremua. 6 puntu, gehienez.
Gizarte-eraginerako diseinatutako jarduerak. 7 puntu, gehienez.
Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeen behar espezifikoak kontuan hartzea. 10 puntu, gehienez.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamenak atzera botako dira.
Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.
% 50eko muga ez zaie ezarriko ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi edo banatzearen helburu nagusia irabazi edo haborokina lortzea ez duten irabazi asmorik gabeko erakundeei.
Laguntzak bateragarriak izango dira helburu eta xede bererako ematen diren laguntza edo diru-laguntzekin, laguntzen izaera eta erakunde emailea edozein direla ere, baldin eta laguntza guztiak batuta egin beharreko ekintzaren guztirako kostua gainditzen ez bada, ez eta diruz lagunduko den jardueraren kostuaren % 50eko muga ere, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatzekoa denean.
Eskabideak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, proposamena bidaliko dio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia eta arrazoitua emango du. Ebazpen horrek amaiera emango dio lehiaketari eta diru-laguntza nori eman eta nori ukatu zaion adieraziko du. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa edo erakunde onuradunei. Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera. Epe horretan enpresa edo erakunde interesatuari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, hala agintzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da -diruz lagunduko diren enpresa eta erakundeak eta, bakoitzari emandako zenbatekoak jarrita-, eta horretaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko. Erakunde horiek ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, diruz lagunduko diren proiektuak adieraziko dira eta, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa ere azalduko da; zenbateko hori sekula ez da izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.
Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen enpresa edo erakunde onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betekizunak konplitu beharko dituzte, eta bereziki, honako hauek:
Emandako diru-laguntza onartu behar dute. Horrela, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko idazkia jaso eta hamabost eguneko epean enpresa edo erakunde onuradunek diru-laguntzari beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badiote, diru-laguntza onartu egin dutela esan nahiko du.
Diru-laguntza zertarako eman den, horretarako erabili behar dute, non eta 15. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartu beharko dute.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan eskatutako informazioa eman behar diete.
Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, idatziz jakinarazi beharko dute, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko.
Barneko nahiz kanpoko jakinarazpen guztietan adierazi behar da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen finantzaketa egon dela diagnosi-plana eta plana prestatzeko (IV. eranskina).
Prozesuaren hasieran, diagnosia eta plana egiteko asmoa jakinarazi behar zaie langileei, eta prozesuaren amaieran, diagnostikoaren eta adostutako planaren emaitza nagusienak.
Proiektua gauzatu bitartean egindako agirietan eta bukaerako memoria eta txostenetan hizkera sexistarik ez dela erabili ziurtatu behar da.
Enpresek Emakunderi jakinarazi behar diote langile-zerrendan gertatzen diren aldaketak, langileen zenbaketan eragina dutenak, berdintasun-planen alorreko mugen ondorioetarako.
Erakunde eskatzaileak helburu eta xede berarako beste edozein administraziori edo erakunde publiko edo pribaturi eskatutako edo horietatik jasotako laguntzak jakinarazi beharko ditu, bai espedientearen hasieran, bai hori gertatzen den edozein unetan.
Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2011ko otsailaren 28a baino lehen egun hori barne-, agiri hauek aurkeztu behar dira:
Egindako diagnosia.
Berdintasunerako plana.
Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Memoria horretan, garatutako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, horietan nortzuk egon diren eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa azalduko da.
Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen jatorrizko faktura. Fakturetako edo agirietako gastuaren data 2010eko abenduaren 31ra artekoa izango da, gehienez ere.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraiki.
Prozesuaren hasieran nahiz amaieran, langileei prozesu horren helburuak eta emaitzak jakinarazi izanaren egiaztagiriak, 13.f) artikuluan ezarritakoari jarraiki.
Laguntzaren eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.
Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan.
Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira -betiere, diru-laguntzaren helburua bete bada- eta bestelako erakunde publiko edo pribatu batek, aldi berean, laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.
Aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso, aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, administrazio-bidea amaitutzat emango duen ebazpen baten bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du (kasu bakoitzaren arabera), eta behar izanez gero, emandako diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu.
Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.
Ezarritako baldintzak edota betebeharrak betetzen ez direnean, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan agindutakoari jarraituko zaio emandako diru-laguntza itzultzeko. Dekretu horrek hau ezartzen du:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesatuari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio, interesatuak egokitzat jotzen dituen alegazioak egiteko.
Alegazioak jaso edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.
Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.
Gehienez ere sei hileko epea egongo da aplikatzekoak diren arauak ez betetzeagatik emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura -artikulu honetan arautua- ebazteko eta jakinarazteko.
Lehenengoa. Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Ebazpenaren aurka interesatuek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010ko urtarrilaren 13a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA SILVESTRE CABRERA.
1. ENPRESA EDO ERAKUNDE PRIBATU ESKATZAILEAREN DATUAK:
Izena / Sozietatearen izena:
IFK:
Sozietatearen helbidea:
Enpresan kapital publikoak duen ehunekoa:
Telefonoa (aurrezenbakia, zk., luzapena):
Faxa:
Posta elektronikoa:
Legezko ordezkaria:
Langileak: Emakume kopurua: Gizon kopurua:
Kontu-zenbakia:
Egiten duen jarduera (eskaintzen dituen produktu edo zerbitzuak):
Jarduera-sektorea:
EAEko zein herrialdetan dauden lantokiak:
EAEtik kanpo dauden lantokien kokalekua:
Laguntza teknikoa emango duen aholkularitza-enpresa homologatua:
Nik, ..........................................................................................................................................izeneko enpresan ................................................................................................................................ kargua dudala, hitz ematen dut aurrera jarraituko dudala diagnosia eta berdintasunerako plana egiteko hasi den lan-prozesuarekin, harik eta enpresa edo erakundea emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtu arte, 424/1994 Dekretuan ezarritako moduan.
................................(e)n, 2010 eko ................................ren .......................(e)an.
Izpta.:................................
Nik, ................................................................................................................................ (izena), ................................................................................................ (kargua) naizen honek, ................................................................................................ erakundearen ordezkari gisa, ................................................................ (pertsonaren izena), izendatzen dut diagnosia eta berdintasunerako plana egiteko lan-prozesua dinamizatzeko arduradun.
................................(e)n, 2010 eko ................................ren ........................ (e)an.
Izpta.:
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka dagokion partaidetza-mailaren arabera adierazi eta kokatu beharko da hedatu beharreko publizitate-euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Konfigurazio hau erabili behar da:
Marka koloretan jarriz gero, arau hauek bete behar dira:
Emakumearen irudia: pantone 529, kuatrikomia: zian % 26, magenta % 43, horia % 22.
Zutabeak: pantone 421, kuatrikomia: beltza % 28.
Testua: tipografia: Optima Bold (EMAKUNDE), Helvetica 55 Roman (testuaren gainerakoak)
n Eskabidea
n Laguntza teknikorako proposamena
n Zuzendaritzaren konpromisoa
n Laguntzak ustez izango duen eraginari buruzko txostena.
n Erakundeko pertsona bat barne dinamizatzaile izendatzea
n Enpresan zenbat langile dauden egiaztatzen duen agiria (TC1 eta TC2)
n Barneko lan-taldearen osaera eta irizpideak
n Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren legezko ordezkaritzaren egiaztapena
n Ebazpen honetan araututako diru-laguntzen xede edo helburu bererako, beste administrazio publiko bateri edo erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntza edo laguntza, diru-sarrera edo baliabideei buruzko zinpeko adierazpena. VII. Eranskina.
n Datuen alta/Hirugarren interesatua inprimakia (VI. eranskina).
n NANaren fotokopia
n Estatutuen, eratze-agiriaren eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
n Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta daudela ziurtatzen duen egiaztagiria
n Eskabidea izenpetzen duen pertsonaren zinpeko adierazpena, egiaztatzeko batetik, pertsona horrek eta erakunde eskatzaileak ez dutela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik; eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik ezarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko. VII. eranskina
n Zinpeko adierazpena, egiaztatzeko erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere VII. eranskina.
n Beste agiri batzuk. Zehaztu:___________________
IFZ edo NAN / NIF o DNI (1)
Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos:
HELBIDERATZE-DATUAK/DATOS DE DOMICILIACIÓN
Helbidea
Domicilio
Posta-Kodea Udala
Código postal: Localidad:
Lurraldea
Provincia
BANKUAREN DATUAK/DATOS BANCARIOS (3)
Banketxea edo Aurrezki Entitatea
Banco o Entidad Bancaria n n n n
Agentzia
Agencia n n n n
K.D.
D.C. n n
Kontu zk.
º cuenta n n n n n n n n n n n
Jabea
Titular
Bankuaren adostasuna
Conforme banco
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Hirugarrenaren adostasuna
Conforme tercero
Sinadura eta Zigilua
Sello y firma Sailaren onespena
º B.º Departamento (2)
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada Kontabilitatearen onespena (2)
º B.º Contabilidad
Baimenduriko sinadura
Firma autorizada
(*) Eusko Jaurlaritzatik diru-laguntzarik inoiz jaso ez dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a rellenar por aquellos peticionarios que no hayan recibido nunca subvención alguna del Gobierno Vasco.
Argibideak/Observaciones:
(1) Erantsi fitxa honi Identifikazio Fiskalerako Txartelaren fotokopia edo Nortasun Agiri Nazionalarena./Debe adjuntarse fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal o, en su caso, del Documento Nacional de Identidad.
(2) Administrazioak bete beharrekoa/A rellenar por la Administración.
(3) Bankuak edo Aurrezki Entitateak bete beharrekoa/A cumplimentar por el Banco o Entidad de Ahorro.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan agindutakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak jakinarazten dizu agiri honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, izapidetzeko.
Nahi baduzu, datuok ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko edo aurka egiteko eskubideez baliatu zaitezke, Legean ezarritako moduan, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan: Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz.
En cumplimiento de lo dispuesto de la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública, le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado.
Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
INPRIMAKIAK BETETZEKO JARRAIBIDEAK
A: Pertsona fisiko edo juridikoa identifikatzeko datuak, ondoren adierazten denaren arabera.
Pertsona fisikoak: nortasun agiri nazionalaren zenbakia, identifikazio fiskaleko zenbakia edo, atzerritarren kasuan, pasaporte zenbakia.
Pertsona juridikoak: identifikazio fiskaleko kodea.
Pertsona fisikoak: izena eta bi abizen.
Pertsona juridikoak: izena edo helbide soziala.
B: Bankudatuak.
Bankuaren kodea eta izena.
Agentziaren kodea eta izena.
Titularrak bankuan duen kontuaren kontrol-digitua eta zenbakia.
Izena eta bi abizenak, pertsona fisikoen kasuan, eta izena edo helbide soziala, pertsona juridikoen kasuan.
C: Bankuaren sinadura eta zigilua, bankuaren datuak ziurtatzeko.
D: Doakion hirugarrenaren sinadura eta zigilua, agirian azaltzen diren datuak zuzenak direla ziurtatzeko.
E: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak betetzeko.
DOKUMENTAZIO EUSKARRIA
Nortasun agiri nazionalaren, edo atzerritarren kasuan pasaportearen, edo identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia erantsiko da.
INSTRUCCIONES DE CUMPLIMENTACION
A: Datos identificativos de la persona física o jurídica según se indican a continuación.
Personas físicas: número de documento nacional de identidad, número de identificación fiscal o número de pasaporte si se trata de extranjeros.
Personas jurídicas: código de identificación fiscal.
Personas físicas: nombre y dos apellidos.
Personas jurídicas: nombre o razón social.
B: Datos bancarios.
Código y denominación de la entidad bancaria.
Código y denominación de la agencia.
Dígito de control de la cuenta y el número de cuenta del titular en la entidad bancaria.
Nombre y dos apellidos en el caso de personas físicas y nombre o razón social en el caso de personas jurídicas.
C: Firma y sello de la entidad bancaria certificando los datos bancarios.
D: Firma y sello del tercero interesado, certificando la corrección de los datos que figuran en el documento.
E: A rellenar por la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi.
DOCUMENTACIÓN SOPORTE
Se adjuntara fotocopia del documento nacional de identidad, pasaporte en el caso de extranjeros, o tarjeta de identificación fiscal.
Eskaera izenpetzen duenak zinpean adierazten du ez berak ez ordezkatzen duen erakundeak:
Ez dutela administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, eta horretaz gain, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiela debekurik jarri zehapenak irauten duen aldian ebazpen honetan araututako diru-laguntza eta laguntzak eskatzeko.
Ez dutela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien administrazio-zehapenik nahiz zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dien lege-debekurik ere.
Zinpean deklaratzen du, halaber, beste finantzabide hauek dituela, eta bere gain hartzen duela gainfinantzaketarik ez gertatzeko erantzukizuna eta egin beharreko ekintzaren kostuaren % 50eko muga ez gainditzearena, muga aplikatu behar denean.
Erakundea Kopurua Egoera
......................................(e)n, 2010eko ...........................................(ren) .........................(e)an.
Izpta.:


