- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 657
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/13
- Argitaratze-data: 2010/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko irailaren 2an argitaratu zen EHAAn 2009ko ekainaren 18ko Kulturako sailburuaren Agindua, fikziozko eta animazioko film luzeen eta sortze-dokumentalen publizitate eta sustapenaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
2009ko abenduaren 7an argitaratu zen EHAAn Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena, 2009ko ekainaren 18ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Kulturako sailburuaren 2009ko ekainaren 18ko Aginduaren babesean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako dirulaguntzak (I. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (II. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
Eskatzailea / Solicitante Laguntza jasoko duen proiektua
Proyecto objeto de ayuda Laguntzaren zenbatekoa
Importe ayuda
Abrakam Sstudio, S.L. La crisis carnívora 50.000
Baleuko, S.L. Olentzero eta oparien ordua 40.897
Lamia Producciones Audiovisuales, S.L. La buena nueva 50.000
Lotura Films S.L. Barriola, San Adriango azeria 78.396
Total 219.293
Eskatzailea / Solicitante Proiektua / Proyecto
Alokatu, S.L. Cosmos
Karbo Vantas Entertainment, S.L. Los cronocrímenes


