- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian jardundako 98 Legepeko 1526/09 eta 1585/09 zk.ko prozedura arruntetan interesdu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian jardundako 98 Legepeko 1526/09 eta 1585/09 zk.ko prozedura arruntetan interesdun izan daitezkeenei deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 698
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/13
- Argitaratze-data: 2010/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Sailak; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Agentziaren lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematen duen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2009ko urtarrilaren 30eko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko helegitearen ustezko ezezpenaren aurka, jarritako 1526/09 eta 1585/09 zk.ko prozedura arruntetan interesdun izan daitezkeenei deia egin die Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan araututakoari jarraiki.
Lehenengoa. Aipatutako espedienteetan interesdun izan daitezkeenei, bederatzi eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean agertu eta aipatutako prozeduretan alderdi gisa aurkeztu ahal izateko deia egitea.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 13a.
Zuzendari nagusia,
IÑAKI URRIZALQUI OROZ.


