Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati bi uko egin zaizkiola jakinarazteko eta bigarren ordezkoari esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 14koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati bi uko egin zaizkiola jakinarazteko eta bigarren ordezkoari esleitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 705
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/14
  • Argitaratze-data: 2010/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez, euskal etxe eta gizataldeen alorrean pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Beka horiek irailaren 30eko 221/2003 Dekretuak arautu zituen.

2010eko urtarrilaren 4an Estíbaliz Etxaide Urbietak uko egin dio esleitutako bekari.

221/2003 Dekretuaren 10.2 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera, beka hori 2009ko abenduaren 28ko esleipen-ebazpenean ordezko izendatutakoari esleitu behar zaio, uko egin duenari gelditzen zaion beka-aldiaz jabetu eta aldi horri dagokion zenbatekoa jaso dezan.

2010eko urtarrilaren 11n Araitz Rodríguez Gutierrezek ere 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez lehen ordezko izendatutakoak, hain zuzen uko egin dio bekari.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Estíbaliz Etxaide Urbietak eta Araitz Rodríguez Gutierrezek euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin diotela jakinaraztea. Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez esleitu zen beka hori.

Bigarrena. Beka hori Nora Unzueta San Martíni esleitzea, gelditzen den beka-aldiaz jabetu eta aldi horri dagokion zenbatekoa jaso dezan.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 14a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik