- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 15ekoa, Immigrazio zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Mancomunidad de la Merindad de Durangori emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 15ekoa, Immigrazio zuzendariarena, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren babesean Mancomunidad de la Merindad de Durangori emandako dirulaguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1448
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/15
- Argitaratze-data: 2010/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko martxoaren 23an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko martxoaren 5eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako emakume etorkinek sustatutako eta/edo haiei zuzendutako programak garatzeko diru laguntzak arautzen ditu, betiere emakume horien ahalduntzea sustatzeko eta haien eskubideak berdintasunean baliatzeko aukera bermatzeko helburua badute.
Lehenengo puntuan adierazitako Aginduaren babesean bildutako dirulaguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazio zuzendariak 2009ko azaroaren 16an; Ebazpen horren bitartez, Mancomunidad de la Merindad de Durangori 1.929,75 euroko dirulaguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Nuevas tecnologías para el empoderamiento de mujeres immigrantes en Durangaldea» garatu ahal izateko. (EMA-20099E/0013).
2010eko urtarrilaren 15ean, Mancomunidad de la Merindad de Durangok idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten dirulaguntzari uko egiten diotela esanez.
Horiek horrela izanda,
Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Nuevas tecnologías para el empoderamiento de mujeres immigrantes en Durangaldea» burutzeko Mancomunidad de la Merindad de Durangori emandako dirulaguntza ezeztatzea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Dirulaguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 15a.
Immigrazioko zuzendaria,
MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.


