- EBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 18koa, Etxebizitza sailburuordearen, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko etxebizitza eta gizarte gaietako sailburuaren aginduz deitutako laguntzak eb - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010ko urtarrilaren 18koa, Etxebizitza sailburuordearen, birgaitze integratuko areetan edo bizitegi area degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko etxebizitza eta gizarte gaietako sailburuaren aginduz deitutako laguntzak ebazten
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 24
- Hurrenkera-zk.: 619
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/18
- Argitaratze-data: 2010/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Aipatutako laguntzen deialdiari buruzko txostena aztertu da.
GERTAKARIAK
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko maiatzaren 2ko Aginduak Birgaitze Integratuko Areetan edo Bizitegi Area Degradatuetan ondare urbanizatua eta ondare eraikia birgaitzeko diru-laguntzak ematea arautzen du.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko apirilaren 30eko Aginduan adierazten dira aipatutako 2007ko maiatzaren 2ko Agindu horretan aurreikusitako laguntzak aurkezteko epea eta lekua.
Aipatutako agindu horretan aurreikusitako Balorazio Batzordeak epearen baitan aurkeztutako eskariak eta dokumentazioa ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena aurkeztu du.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak 2007ko maiatzaren 2ko aginduaren 12. artikuluan adierazten du diru-laguntzen deialdia ebazteko organoa Etxebizitza Sailburuordetza hau dela.
Aipatutako xedapenak eta horiekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriak aztertu ondoren
Lehenengoa. Udalei edota udal hirigintza elkarteei diru-laguntzak emateko aukera ukatzea jarraian zehaztuko diren dokumentuak idazteko, azaltzen diren arrazoiengatik.
Eskatzailea Azalpena Ezespenaren arrazoia
Amezketako Udala Azterlan Sozio-urbanistikoaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztu izana.
Birgaitzeko Plan Bereziaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztu izana.
Artziniegako Udala Goienkale kaleko urbanizazio proiektuaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztu izana.
Berrobiko Udala Errota Berri eremuan proiektu desberdinen idazkuntza. Ez dauka Birgaitze Integratuko Arearen (BIA) Deklarazioa
Txoko Maite eremuko urbanizazio proiektuaren idazkuntza. Ez dauka Birgaitze Integratuko Arearen (BIA) Deklarazioa
Antzi Azpiko eremuko urbanizazio proiektuaren idazkuntza. Ez dauka Birgaitze Integratuko Arearen (BIA) Deklarazioa
Hernaniko Udala Birgaitze Plan Bereziaren Berrikuskapenaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa epez kanpo aurkeztu izana, 2009-09-23an.
Azterlan Sozio-Urbanistikoaren idazkuntza.
Lizeaga auzoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa epez kanpo aurkeztu izana, 2009-09-23an.
Trapagarango Udala Birgaitzeko Plan Bereziaren eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Ebaluazioaren idazkuntza.
La Arboleda. Dokumentuen idazkuntzaren hasiera ebazpenaren data baino lehen.
Vitoria-Gasteizko Udala /
Arich SA
Antepara, Bueno Monreral eta San Ildefontso kaleen birmoldaketa proiektuaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztu izana.
Santa Ana eta Santa Maria kantoien birmoldaketa proiektuaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Hutsegiteak zuzentzeko eskatutako dokumentazioa ez aurkeztu izana.
Alde Zaharreko udal Hodien birmoldaketa proiektuaren idazkuntza.
Herrigune Historikoa. Analisi eta proposamen proiektuen idazkuntza ez da kontzeptu diruz lagungarria.
Bigarrena. Udalei edota udalaren hirigintza-elkarteei diru-laguntzak ematea jarraian zehaztuko diren proiektuak idazteko edota lanak egikaritzeko, zehazten diren kopuruetan eta ehunekoetan.
Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunei, eta jakinaraztea ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaiola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuari, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek honen berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 18a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MARÍA PAZ LARRUMBIDE MORENO.


