- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 18koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Deustu-Lezama trenbideko Artxandako tunela eraikitzeko proiektuak behar dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 18koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Deustu-Lezama trenbideko Artxandako tunela eraikitzeko proiektuak behar dituzten ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 42
- Hurrenkera-zk.: 1150
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/18
- Argitaratze-data: 2010/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, Deustu-Lezama trenbideko «Artxandako tunela eraikitzeko proiektua» behin betiko onartu zen.
Proiektu horrek hartzen dituen lurzatiak lortzeko, eta, oro har, ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, horiek identifikatzen dituzten xehetasun guztiak jaso dira proiektuan, zerrenda batean, eta desjabetzeen eranskinean datozen lurzatien planoetan.
2009ko uztailaren 22ko Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu zen, aurretiaz, 2009ko ekainaren 1eko Ebazpenaren bidez, jendearentzako argibideen izapidea bete ondoren, eta jabeei eta eskubideen titularrei okupatu aurreko aktak jasotzera dei egin zitzaien, zeinak 2009ko irailaren 17 eta 18an burutu baitziren.
Desjabetze-prozeduraren barruan okupaziorako faseak burutu ondoren, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldian ikusi zen ebazpen honen eranskineko funtsak zeharkatzen dituzten eta berez Bilboko Uren Partzuergoaren hodiak hartu behar zituzten terrenoak Bilboko Uren Partzuergoarenak direla, erakunde horrek duela jabari osoa, lehenago egindako desjabetze-espediente baten ondorioz. Beraz, 024-1, 030, 031, 032 eta 034 zenbakiko funtsen eragina aldatu beharra dago, Ebazpen honen eranskinean zehazten diren kontzeptu eta eremuei dagokienez.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretan obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala finkatzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.g eta h artikuluak eta, Dekretu bereko 10.1.h artikuluak eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie. Aldi baterako okupazioetan prozedura berari jarraituko diogu, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 111.2 artikuluan adierazitako berezitasunak kontuan izanez.
Beraz, espedientean jasotakoa eta Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 20., 21., 52., 111. eta 112. artikuluak, haiekin bat datozen Erregelamenduarenak, gainontzekoak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusi ondoren,
Lehenengoa. Deustu-Lezama trenbideko «Artxandako tunela eraikitzeko proiektuak» erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda aldatzea, 024-1, 030, 031, 032, 034. lurzatiei dagokienez, eta Ebazpen honen eranskinean jasotako eran uztea horien kontzeptu eta eremuak.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, berau Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari zuzenduz, Ebazpena jakinarazi edo argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 18a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
SONDIKAKO UDALERRIA / TERMINO MUNICIPAL DE SONDIKA
Lurzati zk.
Parcela Jabea
Propietario Desjabetzea Expropiación Zortasuna
Servidumbre Aldi baterako okup.
Ocup. temporal Katastroko izaera Naturaleza catastral Poligonoa
Polígono Lurzatia
Parcela Eguna
Fecha Ordua
Hora
24/1 Hrdos de José Goiri Barrueta: Miren Garbiñe e Idoia Goiri Sangroniz 113,14 m2
30 Eleuteria, Eloisa, Concepción, Honorato, M.ª Teresa, M.ª Victoria y M.ª Pilar Urruticoechea Trabudua 740,92 m2 65,98 Landua
Cultivo 002 198f
31 Eleuteria, Eloisa, Concepción, Honorato, M.ª Teresa, M.ª Victoria y M.ª Pilar Urruticoechea Trabudua 117,16 m2 Landua
Cultivo 002 198g
32 Eleuteria, Eloisa, Concepción, Honorato, M.ª Teresa, M.ª Victoria y M.ª Pilar Urruticoechea Trabudua 106,60 m2 Landua
Cultivo 002 198h
34 Construcciones Coscojales, S.L. 1.927,75 m2 25,7 002 206c


