- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1026/09-B zenbakiko Prozedura Laburtu - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 19koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen Administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1026/09-B zenbakiko Prozedura Laburtukoa) interesa izan lezaketenak epatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 1313
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/19
- Argitaratze-data: 2010/03/09
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1026/09-B zenbakiko Prozedura Laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko ekainaren 24ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bitartez, 08/02/08ko Ebazpenaz (martxoaren 5eko EHAA, 46 zk.) deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko lanpostuen kopurua zabaltzen zen, eta Vitoria-Gasteizko 2. zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoaren bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2010eko urtarrilaren 19a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


