- EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 21ekoa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Basurtuko Ospitaleko Kontratazio Mahaiaren eraketa aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 21ekoa, Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Basurtuko Ospitaleko Kontratazio Mahaiaren eraketa aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 34
- Hurrenkera-zk.: 875
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/21
- Argitaratze-data: 2010/02/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa
Testu legala
1998ko apirilaren 14an sortu zen Basurtuko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia, hain zuzen ere, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutuak ezartzeari buruzko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuko 20.4 artikulua aplikatuz, zeinen helburua baita kontratazio organoaren laguntza-eginkizunez baliatzea kontratuen esleipenetan, urriaren 30eko Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 295. artikuluaren aurreikuspenen arabera.
Ospitale horretan izandako langile-aldaketak ikusita, eta legez eman zaizkidan ahalmenak baliatuz,
Lehenengoa. Olga Bordagaray Amírola andrea Kontratazio Mahaiko batzordekide idazkari ordezkoaren kargutik kentzea.
Bigarrena. Carmen Fortes Montilla andrea Kontratazio Mahaiko batzordekide idazkari ordezko izendatzea.
Hirugarrena. Hemendik aurrera, Kontratazio Mahaia honela eratuko dela iragartzea:
Lehendakaria:
Titularra: Koldo Mezkorta Etxaurren Ospitaleko Ekonomia Kudeaketako zuzendaria.
Ordezkoa: Nicolás Guerra Zaldúa Medikuntzako zuzendaria.
batzordekidea:
Titularra: Pilar Regúlez Ariño Medikuntzako zuzendariordea.
Ordezkoa: Isabel Zuazo Ocamica Erizaintzako zuzendariordea.
batzordekidea:
Titularra: María Marticorena Osés.
Ordezkoa: Alberto Mezkorta Etxaurren.
Batzordekide idazkaria:
Titularra: Vicente Urízar Barandiarán.
Ordezkoa: Carmen Fortes Montilla.
Bilbao, 2010eko urtarrilaren 21a.
Basurtuko Ospitaleko zuzendari kudeatzailea,
JULEN BALLESTERO ZÁRRAGA.


