Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1797/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administ - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1797/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1233
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/25
  • Argitaratze-data: 2010/03/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatu du «Confederación Sindical ELA-STV»ek aurkeztu duen 1797/09-2 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari (98 Legea, prozedura arrunta) buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko. Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren urriaren 13ko 561/2009 Dekretuari aurka egiten zaio.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

  2. Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.

  3. Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 25a.

    Funtzio Publikoaren zuzendaria,

    M.ª ELENA PÉREZ BARREDO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik