Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, 2009ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu dela argitara ematekoa. Kreditu hori azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan xedatutako laguntzak ematekoa zen. Dekretu horren bidez, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, 2009ko ekitaldiari dagokion aurrekontu-kreditua agortu dela argitara ematekoa. Kreditu hori azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan xedatutako laguntzak ematekoa zen. Dekretu horren bidez, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 101
  • Hurrenkera-zk.: 2775
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/27
  • Argitaratze-data: 2010/05/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko (Ikerketa programa) azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren 11.3 artikuluak ezartzen du aurrerakinetarako kreditua agortu den dataren berri eman behar dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako administrazio-ebazpenaren bidez.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2009ko otsailaren 6ko Aginduaren bidez, 2009ko ekitaldirako lehen aipatu dekretuan jasotako laguntzen eskabideak aurkezteko epea jendaurrean jarri zen. Izan ere, aginduaren 3.2 ebazpenean, itzuli beharreko aurrerakinen bolumena eguneratzeko aukera azaltzen da, indarreko legerian xedatutakoarekin bat etorrita, eta agindua indarrik gabe geratuko dela zenbatekoa amaitzean.

Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen 2009ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan 2009ko ekitaldian Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko (Ikerketa programa) laguntzen deialdia finantzatzeko kreditua argitara eman zen, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren 22.2 artikuluan eta 2009ko otsailaren 6ko Aginduaren 3.2 Ebazpenean azaldutakoarekin bat eginik.

Azaldutakoagatik, eta 2009ko aurrekontu-ekitaldian laguntza horiek banatzeko jarritako funtsak agortu direnez, honako hau

Lehenengoa. Denek jakin dezaten argitara ematen da Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen 2009ko urriaren 7ko Ebazpenean ezarritako aurrekontu kreditua 2009ko abenduaren 30ean agortu zela; izan ere, kreditu hori Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatzeko (Ikerketa programa) azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babespean eman zen.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 27a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

AMAIA BARRENA TELLERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.