- 27/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Arabako Eskualdeko zuzendari gerentearena, Lakua-Arriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak Maximiano Gutiérrez Jodra jaunari esleitzeko dena (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun Barrutia). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu27/2010 EBAZPENA, urtarrilaren 28koa, Arabako Eskualdeko zuzendari gerentearena, Lakua-Arriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak Maximiano Gutiérrez Jodra jaunari esleitzeko dena (Arabako Eskualdea, Arabako Osasun Barrutia).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1793
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/01/28
- Argitaratze-data: 2010/03/26
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Arabako Eskualdeko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 25eko 512/2009 Ebazpenaren bidez, Arabako Osasun-barrutiko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuak izendatzeko deialdi publikoa onartu zen.
Deialdiaren 6. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak, burutzak izendatzeko proposamena bidali dio Arabako Eskualdeko zuzendari gerenteari. Izan ere, gerenteak ebazpen lotesle batez onartu beharko baitu proposamena.
Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean zuzendaritza honi emandako ahalmena erabiliz, hau
Lehenengoa. Lakua-Arriagako Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzea Maximiano Gutiérrez Jodra jaunari (Arabako Osasun Barrutia). Ondorioak 2010eko otsailaren 1etik aurrerakoak izango dira.
Bigarrena. Maximiano Gutiérrez Jodra jaunak kudeaketa- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean. Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategoriari dagokion lanpostuaren titularitatea gordeko du, eta lanpostu horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena. Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, lanpostu berariazko gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da funtzio horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena. Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, Maximiano Gutiérrez Jodra jaunak ardura bereziko osagarria kobratuko du. Osagarri hori 3/1987 Errege Lege Dekretuak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuko da, eta horren zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean zehazten dira.
Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Seigarrena. Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoari jarraituz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 28a.
Arabako Eskualdeko zuzendari gerentea,
ANTONIO DE BLAS DE BLAS.


