Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 28koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko urtarrilaren 28koa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena, azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematekoa. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza Teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2599
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/28
  • Argitaratze-data: 2010/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2009ko otsailaren 6ko Aginduak azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuan aurreikusitako laguntzen (aurrerakin itzulgarriak) 2009ko ekitaldiko deialdia egin zuen. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen 2009ko urriaren 7ko Aginduaren bidez, arazoaren 23ko 230/2004 Dekretuaren 22.2 artikuluan xedatu bezala, 2009ko ekitaldiko laguntzen deialdia finantzatzeko kreditua handitzea eman zen argitara.

Aurkeztutako eskabideak ebaluatuta eta, aipatutako 230/2004 Dekretuko 11.4 artikuluan ezarritako irizpideen arabera, proiektu bakoitzaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoari buruz Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek egin zuten txostena ikusita, aurrerakin itzulgarriak esleitu ziren kasuan kasuko emate ebazpenaren bidez.

Aipatutako dekretuaren 12.4 artikuluak xedatutakoa betez, ebazpenak banan-banan jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratu behar da esleitutako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda.

Hori guztia dela eta, ondokoa

Lehenengoa. Argitara ematea azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean 2009ko ekitaldian emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda, denek horren berri izan dezaten. Ebazpen honen eranskinean dago zerrenda. Aipatutako dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatu zen (Ikerketa programa).

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko urtarrilaren 28a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

AMAIA BARRENA TELLERÍA.

Azaroaren 23ko 230/2004 Dekretuaren babesean, 2009an emandako aurrerakin itzulgarrien onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikadura sektoreetan ikerketa, garapena eta berrikuntza teknologikoa sustatu zen (Ikerketa Programa).

Relación de beneficiarios de 2009 de los anticipos reintegrables concedidos al amparo del Decreto 230/2004, de 23 de noviembre de apoyo a la Investigación, Desarrollo e Innovación Tecnológica en los sectores agrario, pesquero y alimentario de la Comunidad Autónoma del País Vasco (Programa Ikerketa).

Onuraduna

Beneficiario Itzuli beharreko aurrerakinak, eurotan

Anticipos reintegrables en euros

Ameztoi Anaiak S.L 600.000

Kalotek Renovables S.L 700.000

Biogamiz S.L 1.000.000

Ogimahia S.L 828.000

Bacalaos Azkuene S.A 200.000

Gascón y Vermuyten S.L 300.000

Maderas Barrondo S.A 450.000

Munetabarri S.L 500.000

5 Mahatsondo S.A 700.000

Palets del Valle S.L 1.497.000

Aserraderos Murga s.L 342.000

Olmos Forestal S.L 150.000

Kapelbi S.L 528.300

Tratamientos 2008 de Maderas Aguirre S.L 120.000

Gestiarrain S.L 450.000

Barna S.A 347.161

Juan Carlos Delgado 387.539

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik