- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa izango duten Osalaneko teknikariei gaikuntza ematen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 1ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, enpresa eta lantokietako segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioa izango duten Osalaneko teknikariei gaikuntza ematen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 39
- Hurrenkera-zk.: 1035
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/01
- Argitaratze-data: 2010/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2007ko azaroaren 20ko eta 2008ko urriaren 1eko ebazpenen bidez emandako gaikuntzak 2009ko azaroaren 20an iraungi ziren. Gaikuntza horien funtzioa enpresa eta lantokietako segurtasun eta osasun-baldintzak egiaztatzea da, guztia ere bat etorriz abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuarekin zeinek arautzen baititu enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura.
Osalan, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko teknikariek enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanak egiteko gaikuntza- eta antolaketa-baldintzak eta prozedura arautzen dituen abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuaren 6. artikuluan horretarako ezarritako epean batere luzapenik ez da eskatu, pentsatutako jarduerak garatzen jarraitzeko. Hori dela-eta, Osalaneko teknikariek gaikuntza eskuratu beharko dute, enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko lanetan aritu aurretik, dekretu horren 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzeko.
251/2006 Dekretuaren 5. artikuluko 3. paragrafoan xedatzen denez, salbuespen gisa eta interes orokorreko arrazoiak direla-eta, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak gaikuntza eman diezaieke erakunde autonomo horretako langile teknikariei, kontrol- eta egiaztapen-funtzioak burutzeko.
Horrenbestez,
Enpresetan eta lantokietan segurtasun- eta osasun-baldintzak egiaztatzeko funtzioak burutzeko, honako teknikari hauen gaikuntza baimentzea, 251/2006 Dekretuan ezarritako moduan. 2010eko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Victoria Alvarez Cid
Ander Arrieta Abasolo
Alazne Azpiroz Unsain
Antonio García Garate
Ibon Izaguirre Suso
José Antonio Otero Escribano
Nicolás Peña Bastida
Mikel Ramírez Marculeta
Bi urteko epealdira mugatzea gaikuntzaren iraupena, ondorioen hasierako datatik hara. Epe hori luzatu ahal izango da, betiere gaitutako langileak aldez aurretik eskabidea egiten badu, zehazki, abenduaren 12ko 251/2006 Dekretuko 6. artikuluan ezarritako prozeduraren araberakoa.
Gaikuntza egiaztatzen duten agiriak edo identifikazio-txartelak ematea, 251/2006 Dekretuaren eranskinean azaltzen den ereduaren arabera, eta bertan honako izendapen hau azalduko da: «teknikari gaitua (azaroaren 8ko 31/1995 Legearen Hamabosgarren Xedapen Gehigarriaren 9.2 eta 3 artikulua)». Txartel hori lantokietako segurtasun-baldintzak egiaztatzeko eta kontrolatzeko egiten diren ikustaldietan erakutsi beharko da.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bi hilabeteko epean; bi kasuetan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Barakaldo, 2010eko otsailaren 1a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.


