- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 3koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (Hedatu programa) arautzen duen 2005eko irailaren 12ko Aginduan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 3koa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (Hedatu programa) arautzen duen 2005eko irailaren 12ko Aginduan ezarritako esparruan 2010eko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 32
- Hurrenkera-zk.: 810
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/03
- Argitaratze-data: 2010/02/17
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduaren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (Hedatu programa) arautzen da.
Agindu horren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkatutako laguntzetarako deialdia egitea 2010eko ekitaldirako, horretarako beharrezkoak diren arauak emanez.
Horrenbestez, agindu horren 12. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, honako hau
Lehenengoa. Xedea.
Ebazpen honen bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko irailaren 12ko Aginduan Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza ezagutarazteko proiektuak gauzatzeko laguntza-programa (Hedatu programa) arautzen duena aurreikusitako laguntzen 2010eko ekitaldirako deialdia egiten da.
Programa hori finantzatzeko 200.000 euro daude, 2010eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituaren kargura.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo, kasuak kasu, zenbateko hori handitzetik, betiere prozedura ebatzi baino lehen, ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki. Horrelako egoerarik gertatuz gero, horren berri jakinarazi behar da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Bigarrena. Betekizunak.
2005eko irailaren 12ko Aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, aipatutako aginduaren 6. eta 7. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek.
Hirugarrena. Eskaerak eta epea.
Eskaerak eta gainerako agiri osagarriak Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea SAren (SPRI) bulegoetan Urkixo zumarkalea, 36-4. solairua, Bilbao (Bizkaia Plaza Eraikina) aurkeztu beharko dira, zuzenean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako edozein bitarteko erabilita.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eskabide-eredu eta inprimaki-eredu posibleak eskainiko ditu, edo bestela www.spri.es/idi/idi/ interneteko helbidean eskura daitezke eredu horiek, behin laguntzen deialdia egin ondoren Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdiaren ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da eskaerak aurkezteko epea, 2010eko ekainaren 30era arte, betiere deialdiari esleitutako kredituak agortu ez badira, 2005eko irailaren 12ko Aginduaren 3.2 artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.
Lehenengoa. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 3a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


