- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati bi uko egin zaizkiola jakinarazteko eta beka hori berriro esleitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati bi uko egin zaizkiola jakinarazteko eta beka hori berriro esleitzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1106
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/04
- Argitaratze-data: 2010/03/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez, euskal etxe eta gizataldeen alorrean pertsonak espezializatzeko bi beka esleitu ziren eta bi ordezko pertsona izendatu ziren, plaza horiek betetzeko ukorik izanez gero.
Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2010eko urtarrilaren 14ko Ebazpenaren bitartez, horietako beka bati bi uko egin zitzaizkiola jakinarazi zen eta bigarren ordezkoari esleitu zitzaion beka.
2010eko otsailaren 2an jaso da Lehendakaritzan Oihane García Santiagok uko egin diolako idazkia.
221/2003 Dekretuaren 10.2 eta 12. artikuluetan ezarritakoaren arabera, beka hori 2009ko abenduaren 28ko esleipen ebazpenean ordezko izendatutakoari esleitu behar zaio, uko egin duenari gelditzen zaion beka-aldiaz jabetu eta aldi horri dagokion zenbatekoa jaso dezan. Dena den, argitaratutako ordezkoen zerrenda hutsik geratu da.
Horregatik, Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak, beka horien kudeaketa organoa denez, erabaki du, eraginkortasunak eta bizkortasunak eraginda, ordezko izan daitezkeen beste zerrenda bat ezartzea, Aukeraketa Batzordearen 2010eko abenduaren 22ko aktan ezarritako hurrenkeraren arabera, eta beka esleitzea gutxieneko puntuazioa gaindituta puntu gehien dituenari.
2010eko otsailaren 2an Irune Martínez Beaskoetxeak ere aurreko paragrafoan ezarritako hurrenkeraren arabera lehen ordezko izendatutakoak, hain zuzen uko egin dio bekari.
Ondorioz, hauxe
Lehenengoa. Oihane García Santiagok eta Irune Martínez Beaskoetxeak euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko beka bati uko egin diotela jakinaraztea. Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2009ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez esleitu zen beka hori.
Bigarrena. Beka hori Natalia Ruiz Corresi esleitzea, gelditzen den beka-aldiaz jabetu eta aldi horri dagokion zenbatekoa jaso dezan.
Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
GUILLERMO ECHENIQUE GONZÁLEZ.


