- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektua. II. Fasea. Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Artxandako tunela eraikitzeko proiektua. II. Fasea. Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1484
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/04
- Argitaratze-data: 2010/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bidez, behin betiko onartu zen Deustu-Lezama trenbidean Artxandako tunela eraikitzeko proiektua.
Eraikuntza-proiektu horrek Matikoko geltokia birmoldatzea aurreikusten zuen; alde batetik bidaiariek erabiltzeko instalazioak, nasak, seinaleztapen-instalazioak, argiteria, zainketa eta kontrola eta enparauak hobetzeko, eta bestetik, geltoki berria egungo araudiak ezartzen duen irisgarritasun-baldintzetara moldatzeko, igogailuak jarriz Tiboli kaleko sarreratik beheragoko mailan dauden nasetaraino.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h artikuluak maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluari dagokionean.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.
Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.
Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau
Artxandako tunela eraikitzeko proiektua. II. Fasea. Matikoko geltokiak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Aipatu epean, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko udaletxeko iragarkien oholean egongo da edonork ikusteko.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
MATIKOKO GELTOKIA ERAIKITZEKO PROIEKTUA / PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE LA ESTACIÓN DE MATIKO
BILBOKO UDALERRIA
TÉRMINO MUNICIPAL DE BILBAO
Finka zenbakia
Número de finca Katastroko erreferentzia
Referencia Catastral Jabea eta helbidea
Propietario y domicilio Eragin mota
Tipo de afección Zortasuna
Servidumbre Izaera
Naturaleza
Poligonoa
Poligono Etxe-uhartea
Manzana Lursaila
Parcela Okupazio iraunkorra
Ocupación Permanente Aldi baterako okupazioa
Ocupación Temporal
01 218 s/n s/n Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 119,20 3.527,42 --- Bide publikoa
Vial Público
02 225 s/n s/n Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 104,20 3.060,75 --- Bide publikoa
Vial Público
03 225 01 002 URAGA, S.A.
Ibáñez de Bilbao, 17-1º D - 48001 444,65 528,36 --- Lurrak
Terreno
04 231 04 002 Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 34,65 259,35 --- Lurrak
Terreno
05 231 04 001 Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 32,60 --- --- Lurrak
Terreno
06 231 09 001 Construcciones Bilpro, S.A.
Ledesma, 4-5º - 48001 --- 20,13 49,12 Lurrak
Terreno
07 231 s/n s/n Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 3,65 421,68 --- Bide publikoa
Vial Público
08 231 03 001 Comunidad de Propietarios de La Salve, 15 Jabekideen Erkidegoa
48007
Leonardo Lucarini
La Salve, 15 bajo 48007 7,06 79,80 --- Terraza eta erdisotoa
Terraza y semisótano
09 231 03 002 Comunidad de Propietarios de La Salve, 13 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 27,94 --- Terraza
10 231 03 003 Comunidad de Propietarios de La Salve, 11 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 32,90 --- Terraza
11 231 03 004 Comunidad de Propietarios de La Salve, 9 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 22,93 --- Terraza
12 231 03 005 Comunidad de Propietarios de La Salve, 7 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 34,53 --- Terraza
13 231 03 006 Comunidad de Propietarios de La Salve, 5 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 29,58 --- Terraza
14 231 03 007 Comunidad de Propietarios de La Salve, 3 Jabekideen Erkidegoa
48007 --- 32,30 --- Terraza
15 002 005 C03 Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia
C/ Gran Vía nº 25 48009 47,96 891,88 --- Avda. de Maurice Ravel hirib.
16 202 s/n s/n Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 428,55 2.120,60 --- Bide publikoa
Vial Público
17 202 06 003 Bilboko Udala / Ayuntamiento De Bilbao
Plz. Ernesto Erkoreka, 1 48001 --- 592,25 --- Lurrak
Terreno


