Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan zuzendariarena, GUE SAren 2008-2011 hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8602872). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan zuzendariarena, GUE SAren 2008-2011 hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8602872).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 60
  • Hurrenkera-zk.: 1852
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/04
  • Argitaratze-data: 2010/03/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Lehenengoa. Negoziazio-mahaiko ordezkariek zuzendaritza honetan 2010eko urtarrilaren 21ean aurkeztu zuten aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legea martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuz onartu zen (1995eko martxoaren 29ko BOE). Lege horren 90.2 artikuluan ezarritako eskumena lan-agintaritza honi dagokio Lehendakariaren maiatzaren 9ko 4/2009 Dekretuz, zeinen bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen baitira. Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza da eskumenduna, honako xedapen hauen arabera: Justizia, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f artikulua, zein behin-behingoz aplikagarria baita maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuko bigarren xedapen iragankorra, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretua (1981eko apirilaren 2ko EHAA) eta hitzarmen kolektiboak erregistratzeari buruzko dmaiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretua (1981eko ekainaren 6ko BOE).

Bigarrena. Sinatutako hitzarmenak Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak betetzen ditu.

Horren ondorioz,

Lehenengoa. EAEko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzea, eta hori alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

GUE SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA

2008-2011 URTEETARAKO

Hitzarmen honen edukiek indarrean sartzen direnetik aurrera GUE enpresak bere langileekin dituen lan-harremanak arautzen dituzte, zerbitzuak non edo zein probintziatan betetzen diren berdin diola. Enpresari atxikitako langile guztiei eragingo die hitzarmenak, kategoria profesional batekoak zein bestekoak izan.

Lan baldintzak edo hitzarmen honetan ezarritakoa baino hobea izan daitezkeen kontzeptuak langile bakoitzari errespetatuko zaizkio, osotasuna eta urteko zenbaketa aintzat hartuz.

Hitzarmen honetan aurreikusi gabekoetan Bizkaiko industria siderometalurgikoaren Hitzarmen Kolektiboan ezarritakoa aplikatu ahal izango da.

Alderdi legitimatuek izenpetu ostean hartuko du indarra hitzarmen honek, eta 2008ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

Eragin ekonomikoa ere 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izango da. Hitzarmen hau, halaber, 2011ko urriaren 1ean iraungiko da alderdi bientzat, eta, beren beregiko akordiorik lortzen ez den bitartean, indarrean jarraituko du arau-indar osoz.

2007ko abenduaren 31tik indarrean dauden soldata taulak honela berraztertuko dira:

2008. urtea: 2008ko soldata igoera % 4,7koa izango da, 2007an indarrean zeuden soldata-taulekiko.

2008ko maiatzean igo eta ordaindu ere egin zen taula horiekiko % 4,2ko igoera, 2008ko taulen gaineko % 0,5eko igoera ordaindu gabea ordainduko da. Atzerapen horiek atzera-eraginez ordainduko dira 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera.

2009. urtea: % 2,65ekoa izango da 2009. urterako soldata igoera, 2008ko soldata-taula eguneratuak oinarri hartuta. Atzera-eragineko atzerapenak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dira.

2010. eta 2011. urteak: urte horietarako soldata igoera urte bakoitzeko lehenengo seihilekoan negoziatuko da, bi urteetako hasierako igoera Estatuko urteko KPI gehi % 0,25ekoa izango dela. 2010. eta 2011. urteetako urtarrilaren 1etik aurrerako atzerapen-eraginez ordainduko dira atzerapenak.

KPIkiko % 0,25eko igoera hitzartu hori 2010. eta 2011. urteetarako gorantz negoziatuko da, enpresak ekitaldi bakoitzean izaten dituen emaitza ekonomikoaren arabera. Ezingo da izan, inoiz, % 0,25etik beherakoa. Urteko KPI estatala negatiboa balitz, nominen gain aplikatuko litzatekeen igoera, urte bakoitzerako hitzartutako igoeraren araberakoa izango litzateke, KPI negatiboa bazter utziz.

Hitzarmenak, indarrean dagoen urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu eragin ekonomikoak. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean, urtarrilaren 1etik hitzarmen hau argitaratu eta soldata berraztertu arte lanik gabe gelditzen diren langileek, atzerapen modura soldaten eta dieten arteko aldeak kobratzeko eskubidea izango dute, hala dagokienean. Alde horiek, hitzarmen honetan ezarritakoen eta langilek lanean emandako epean kobratutako soldaten artekoak izango dira.

Aurreko paragrafoan ezarritako eskubide eta obligazioak oso-osorik bermatu eta interpretazio arazoak saihesteko, soldaten kitapenari dagozkien amaierako kitapenek lan harremana indargabetzen den unean ez dute enpresa askatuko eta behin betiko kitapen ere ez dira bihurtuko, harik eta atzerapenen zenbatekoak guztiz ordaintzen diren arte. Atzerapen horien kitapena ezingo da soldatetan txertatu.

Urtebeteko epea izango du langileak legozkiokeen aldeak erreklamatzeko. Atzerapenen ordainketa horiek Gizarte Segurantzarekiko diferentzien ordaineko kitapen osagarria ekarriko dute, zeinen kopia eta ziurtagiria langileak eskatuz gero horren esku jarriko baititu enpresak.

Atzerapen horien kitapena 2009ko urrian ordainduko da.

Enpresako zuzendaritzak, langileek edo horien ordezkariek hala eskatuta, espedientea irekitzeko erabakia hartuko da, agertu daitezkeen eta zeharo neketsuak, toxikoak eta arriskutsuak izan daitezkeen egoerez jabetzeko. Dagokion Erakunde Teknikoari lehenbailehen eskatuko zaio behar bezalako aholkularitza, egoera horiek badiren edo ez argitze aldera.

Aldez aurretiko aholkularitza egin ostean ez badute erabakirik hartzen alde interesdunek bereziki toxikoa edo arriskutsua denaren kalifikazioaren gaineko erabakirik, auziak bideratzeko PRECOren prozedurak onartuko dituzte langileek eta enpresak.

Enpresaren instalazioen hobekuntzak direla-eta edo beste edozein arrazoi dela-eta, bereziki nekagarriak, toxikoak edo arriskutsuak diren baldintzak desagertuko balira, Enpresaren Zuzendaritzak, bidezkoa den aholkularitza teknikoaren ondoren, langileei edo horien legezko ordezkariei jakinaraziko die egoera berria. Alderdien arteko akordiorik ez badago egoera hori desagertzearen gainean, auziak bideratzeko Precoren prozeduren bidez konponduko dira diferentziak.

Egoera horiek eragiten dieten langileei, benetan burututako lanaren ordainez, honako zenbateko hauek ordainduko zaizkie 2009an:

6,53 euro/eguneko, edo 0,82 euro/orduko, adierazitako egoeretatik bat bakarrik atzemanez gero.

7,74 euro/eguneko, edo 0,97 euro/orduko, bi egoera atzemanez gero.

  • 9,05 euro/eguneko, edo 1,13 euro/orduko, hiru egoera atzemanez gero.

  1. Enpresako bezeroek dituzten premien ondorioz guardiako zerbitzua betetzen duten langileei honako zenbateko hauek ordainduko zaizkie 2009an:

    Asteko guardia zerbitzuagatik, eguneko 25,80 euro ordainduko zaizkio langileari.

    Ordutegi normalean erantzundako abisu bakoitzagatik

    astelehenetik ostiralera, 06:00etatik 08:00ak arte, eta 17:00etatik 22:00ak arte, 45,63 ordainduko zaizkio langileari abisu bakoitzeko.

    ostiraletan, 06:00etatik 08:00ak arte, eta 14:00etatik 22:00ak arte, 45,63 ordainduko zaizkio langileari abisu bakoitzeko.

    Bi egoeretan, baldin eta abisua luzatzen bada hiru ordu baino gehiago, adierazitako hiru orduetatik harako aparteko orduak ordaindu egingo dira.

    Gaueko edo jaietako ordutegiko abisu bakoitzeko.

    astelehenetik ostiralera, 22:00etatik 06:00tara, gehi larunbatak, igandeak eta jaiegunak, 52,48 euro ordainduko zaizkio langileari, abisu bakoitzeko; baldin eta abisua hiru ordutik gora luzatzen bada, hiru ordu horietatik harako aparteko orduak ordainduko dira.

    Gaueko hamarretatik goizeko seiak arte burututakoa joko da gauez egindako lantzat.

  2. Txandaka lan egiten duten langileei dagokienez, honako zenbateko hauek ordainduko zaizkie 2009an:

    Eguneko txandan (06:00etatik 14:00etara), eguneko soldataren % 25a ordainduko da.

    Gaueko txandan (22:00etatik 06:00etara), eguneko soldataren % 40a ordainduko da.

Enpresako langileek igoerak aldizka izango dituzte, zerbitzuan egindako urteen arabera (bosturtekoak ordainduko dira), mugarik gabeko zenbatekotan eta sailkatuta dagoen kategoria profesionalari dagokion Oinarrizko Soldataren % 2,70eko neurrian.

Langileak soldata edo ordainsaria kobratutako hilak edo egunak joko dira lan egindakotzat, bai betetako zerbitzuaren edo batzordeen, lizentzien, bajen, laneko istripuen edo gaixotasun komunaren ordainez. Ondorio horietarako nahitaezko eszedentzia denbora ere zenbatuko da; ez, ordea, borondatezko eszedentzian emandako denbora, horretarako izandako denbora dena delakoa izanik ere.

Bosturtekoak betetzen dituzten langileak, bosturtekoa bete ondorengo hiletik aurrera hasiko dira osagarria kobratzen.

Hitzarmen honek eragiten dien langileek aparteko bi lansari izango dituzte urtero, honako egun hauetan kobratuko dituztenak:

Uztailaren 15ean: 30 eguneko zenbatekoa.

Abenduaren 15ean: 30 eguneko zenbatekoa.

Aparteko lansaria osatzerakoan kontuan izango dira oinarrizko soldata, gehi ordainsari horiek kobratzeko egunari dagokion antzinatasuna. Lansariok lanean emandako denboraren heinean ordainduko dira, horietariko bakoitza sortzen diren urteko seihileko naturalka hainbanatuko dela.

Ordaindutako 30 egun naturaleko oporrak izango dituzte hitzarmen honek eragindako langileek, zeinek langilearen eta enpresariaren arteko adostasunez ezarriko baitira, hitzarmen honetan xedatutakoaren arabera.

Asteko lehenengo lanegunean hasiko dira oporrak, eta, ahal bada, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartu beharko dira.

Hitzarmenaren izenpe-eguna eta oporrak hasteko eguna direnak direla ordainduko da urteko oporraldia. Oporrak txandaka hartuz gero, errotaziokoak beharko dute izan.

Honako formula honen arabera ordainduko dira oporrak:

Azkeneko 90 egun naturaletako soldata erreala x 30

90

90 egun horiek igarota langilea bajan gaixorik egon dagoelako edo ordaindutako baimenarekin egon bada, bajak iraun duen epealdiaren ordez altako beste horrenbeste emango zaizkio, harik eta 90era iritsi arte, zeina aintzat hartutako epealdiaren aurre-aurrekoa baita, indarreko urtearen barruan.

Urte horretan ez balego nahiko egun goian aipatutako zenbaketa egiteko, alta egunak baino ezingo lirateke kontuan hartu. Horrelakoetan aurreko paragrafoan aditzera emandako formula, ondorengo hauetarako egokitu beharko da.

Oporrak ordaindu eta gozatze aldera, lan egindakotzat joko dira lanera joan gabeko egunak, baldin eta gaixotasun bajagatik edo istripuengatik izan badira.

Enpresariaren eta langileen ordezkari legalen artean langile guztien oporraldia ezarri ahal izango da, bai segidan antolatutako txandaka, bai lan jarduera guztiak bertan behera utziz. Kontserbazio, konponketa eta antzeko zereginak baino ez dira salbuetsiko.

Oporrez gozatu eta horiek kobratzeko eskubidea izango dute, izan ere, urte naturalaren barruan elkarren akordioz hitzartu ondoren oporrak aditzera emandako egunean EIren eraginpean egotearren ezin hasi izan dituztenek, betiere ezaugarri hauetakoren bat betetzen badute:

Lan-istripua.

EI ospitaleratzearekin.

30 egunetik gorako EI.

EI egoera oporrak hasi ostean gertatzen bada, langileak eskubidea izan dezan EIn eman dituen opor egunak gozatu eta horiek ordaintzeko, halabeharrezkoa da gutxienez 5 egun ospitalean ematea.

Enpresaren beharrizanak direla-eta euren ohiko lanlekua dagoen herriaz bestekora bidaiatu edo joan behar badute, eta bazkaria etxean egitea eragozten badie, 2009an soldataz gain 8,67 euroko dieta eskuratzeko eskubidea izango dute lanegun bakoitzeko.

Enpresaren premien ondorioz eta honek hala eskatuta langileak bere ibilgailua erabiltzen badu, kilometroak ordainduko zaizkio 2009an; 0,32 euro kilometro bakoitzeko.

Indarrean dauden xedapenekin bat etorriz kontratatutako langileak, froga-aldian egongo dira lan-kontratuan hala jasota badago. Ezingo dira, sekula ere, sei hile baino gehiagorako kontratatu titulatuak, eta hiru baino gehiagorako gainerako langileak. Prestakuntzarik ez dutenen froga-aldiak ez du hilabetea gaindituko.

Hitzarmen honen indarraldian lau urtekoa honakoa izango lanaldia: 1.708 ordu benetakoak urtean, goiz eta arratsaldeko lanaldian.

Langileen ordezkarien txostena eskuratu ondoren, lan egutegia gertatuko du enpresak urtero, eta horren ale bat jarriko da jendaurrean lantegiko iragarki oholtzan edo leku ikusgarri batean. Langile bakoitzak eutsi ahal izango dio kategoria profesional bakoitzerako aitortutako udako ordutegiari, non eta ez den kontrakorik agintzen.

Laneko istripuaren edo gaixotasun profesionalaren ondorioz gaitasun fisikoak edo intelektualak gutxitu egiten zaizkien langileek, euren baldintzei dagozkien lanpostuak okupatzeko lehentasuna izango dute, betiere lanpostu berria betetzeko langileok duten hondar-gaitasunaren araberako lanpostuak egonez gero.

Baldin eta lan-istripuaren ondoriozko Aldi Baterako Ezgaitasuna badu langileak (in itinere istripua barne), Gizarte Segurantzatik edo Mutua Patronaletik jasotzen dituen prestazioak osatu egingo ditu enpresak, soldata garbiaren % 100ekoa egin arte.

Ospitaleratzea ere baduten Aldi Baterako Ezgaitasunaren egoeretan, bi egoera horiek dirauten lehenengo hilabetean bajaren aurreko hilabeteko soldata gordinaren % 100a ordainduko zaio langileari, osagarriak izan ezik; hilabete hori igarota, indarreko legedi aplikagarriaren arabera ordainduko litzaioke laneko baja.

Gaixotasun arrunta izanez gero, legediak unean-unean horretaz ezartzen duena bete beharko da; hala ere, egoera hauetan enpresak, oinarrizko soldata eta soldata osagarriak aintzat hartuta, urteko lehenengo bi baja egunak ordainduko ditu.

Langileak, aldez aurretik jakinarazi eta arrazoituz gero, ordaindutako lizentziak hartzeko eskubidea izango du; hona epeak eta arrazoiak:

  1. Heriotzetan.

    Ezkontidea: egutegiko 5 egun.

    Guraso, seme-alaba eta anai-arreba odolkideak: egutegiko 3 egun.

    Guraso, seme-alaba eta anai-arreba politikoak: egutegiko 2 egun.

    Bilobak eta aiton-amonak: egutegiko 2 egun.

    200etik 300 kilometrora bitarteko desplazamenduren bat egin beharko balitz horretarako, egun bat gehiago. 300 kilometrotik gorakoa balitz desplazamendua, bi egun gehiago.

    Langilea bere ohiko bizilekutik edo lantegitik kanpo balego, heriotzaren karirako desplazamendua lanean ari den lekutik hildakoaren egoitzaraino kontatuko da.

    Ordaindutako lizentzia izatezko bikoteei ere aitortuko zaie, artikulu honetako amaierako paragrafoan ezarritako moduan.

  2. Gutxienez 24 orduko ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun edo istripu larria gertatuz gero, non eta ez diren erditze naturalak eta zesareak, ez baitute atal honetan jasotako lizentziaz gozatzeko eskubiderik.

    Ezkontidea: egutegiko 3 egun.

    Guraso, seme-alaba eta anai-arreba odolkideak eta politikoak: egutegiko 2 egun.

    300 kilometrotik gorako desplazamendua egin beharko balitz:

    Ezkontideari dagokionez: 2 egun gehiago.

    Guraso eta seme-alaba odolkideei eta politikoei dagokienez: Egun bat gehiago.

    Ordaindutako lizentzia hori izatezko bikoteei ere aitortuko zaie, aurreko paragrafoan ezarritako moduan.

  3. Ezkontide, seme-alaba eta guraso odolkideak Ospitaleko edo Klinikako Urgentzia Zerbitzura joan badira. Egoera hori lanorduetatik kanpo gertatu bada eta medikuarenean egotea eta honen sorospena lau ordukoa edo gehiagokoa balitz, langileak eskubidea izango luke lanaldi erdia hartzeko hurrengo eguneko lehen orduetan, non eta ez den alderdien arteko hitzarmenik gertatzen. Egoera hori lanaldian zehar gertatuz gero, behar beste denborarako izango da lizentzia.

    Interbentzio kirurgikoren batean aurreko paragrafoan aipatutako senitartekoak lagunduz gero eta behar den moduan justifikatzen bada interbentzio horrek dirauen bitartean izango du ordaindutako lizentzia hartzeko eskubidea. Ordaindutako lizentzia hori izatezko bikoteei ere aitortuko zaie, aurreko paragrafoan ezarritako moduan.

  4. Ezkontzak:

    Langilea: egutegiko 16 egun.

    Oporrak eta ezkontzagatiko lizentzia garai berberean hartzen badira, epealdi biak batuko dira, eta langileak ezkontzeko asmoaren berri eman behar dio enpresari, urteko opor-epealdiak finkatu aurretik.

    Guraso, seme-alaba eta anai-arreba odolkideak edo politikoak: egutegiko egun bat.

    Kasu zehatz honetan, ordaindutako lizentzia hori izatezko bikoteei ere aitortuko zaie, aurreko paragrafoetan ezarritako moduan.

  5. Jaiotzak:

    Seme-alabak: Lanegun bi; edo lau lanegun, zesarea bada.

  6. Nortasun agiria. Behar beste denbora izango dute langileek, baldin eta aldi berean jazotzen badira lan-ordutegia eta agiri publikoak ematen dituzten zentroak zabaldu eta ixteko ordutegia, eta egoera horrek dirauen bitartean.

  7. Gizarte Segurantzako espezialistaren kontsulta medikora joanez gero: Behar beste denbora, betiere kontsulta lanorduetan bada eta Medikuntza Orokorreko fakultatiboak hala agintzen badu. Langileak sorospen mediko horren berri eman beharko dio, aldez aurretik, enpresariari, eta sorospen mediko horren egiaztagiria aurkeztu beharko du.

    Gainerako egoeretan 16 orduko lizentzia a izango da urtean, eta langileak aldez aurretik jakinarazi beharko dio enpresariari sorospen mediko hori, eta egiaztagiria aurkeztu. Urteko 16 ordu horiek medikuaren kontsulta propioetarako dira, eta langileak erabili ahal izango ditu egiaztagiria aurkeztuz lehenengo mailako odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko senitartekoei medikuarengana laguntzeko, baldin eta adin, istripu edo gaixotasunarengatik ezin badira euren indarrez baliatu, baita seme-alabak mediku pediatrarengana eramateko ere.

  8. Ohiko egoitzaz aldatu: Egutegiko egun bat.

  9. Izaera publiko eta pertsonaleko eginbehar bazter-ezina izanez gero, boto-emate aktiboa barne hartuz: behar dena bakarrik. Legezko edo hitzarmenezko arau batean epealdi jakin bat ezarrita dagoenean, arau horrek dioenari lotu beharko zaio absentziari eta horren diru-ordainari dagokienez.

    Betebehar horrek badakar langileak ezingo dituela bete hiru hiletan zehar lanorduen % 20a baino gehiago, enpresak nahitaezko eszedentziako egoeran jarriko du langilea. Langileak karguren edo beste betebeharren bat betetzeagatik kalteordaina eskuratzen badu, zenbateko hori kendu egingo zaio enpresako soldatatik.

  10. Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza-zereginetan arituz gero, Langileen Estatutuan xedatutakoa hartuko da aintzat.

  11. Jaiotza aurretiko azterketak eta erditzeko prestaketa teknikak lan-ordutegiaren barruan eginez gero: behar dena bakarrik.

  12. 9 hilabete baino gutxiagoko seme-alaba edoskitzeagatik: Lanetik kanpo ordubete egon ahal izatea, langileak gura duenean; eta bitan zatitu ahal izango du ordu hori; edo lanaldia murriztu, helburu bererako. Baimen hori aitak edo amak hartu ahal izango du, biek lan egiten badute. Alderdi biek gura duten moduan murriztuko da ordu erdi batez lanaldia.

    Artikulu honetako B) idatz-zatian ezarritako irizpideari eutsiz (egutegiko egunak), gaixotasunagatik edota heriotzagatik ordaindutako lizentzia hartzeko aukera ematen duten egoeretan, lizentzia egunez baliatzeko eskubidea zenbait senitartekorentzat izan daiteke baliagarria, egoerak dirauen artean.

    Heriotzaren, gaixotasunaren eta seme-alaben jaiotzaren ondorioz ordaindutako lizentziez baliatzea, langileak lanari uzten dionetik aurrera kontatuko da. Lanaldi osoa bete badu, hurrengo egunetik aurrea kontatuko da.

    Ordaindutako lizentziak oinarrizko soldata eta soldata osagarriak kontuan hartuz ordainduko dira.

    Artikulu honetako A, B, C eta D egoeretan, baldin eta guraso, anai-arreba eta seme-alaba odolkideak edo politikoak ezkontzen badira, ordaindutako lizentzia izatezko bikoteei ere aitortuko zaie, alegia, ezkondu ahal izanda, ezkontzen ez diren bikoteei, betiere elkarbizitza argi frogatzen badute, lizentziaz baliatu aurretiko sei hiletan gutxienez.

Alkondara eta fraka bina emango zaizkie langileei urtero; eta, horietaz gain, beste jantzi batzuk ere eman ahalko zaizkie, betiere erabiltzen badira, edo departamentu bakoitzean beharrezkoak badira. Jantziok urte naturaleko seihilekoetan emango dira.

Langileek, laneko jantziez gain, lanpostu bakoitzeko arriskuen ebaluazioan identifikatutako ekipoak ere banakako babeserakoak (BBE) eskuratuko dituzte. BBE horiek andeatu, zaharkitu edo eragingarritasuna galdu ahala berriak emango zaizkie.

Langileen Estatutuan eta Askatasun Sindikaleko Lege Organikoan xedatutakoa beteko da. Eszedentzia eskabideak enpresak ebatziko ditu, berariazko eskabidea egiten denetik harako hilabeteko epean.

Langileek gehienez hiru urteko eszedentzia hartu ahal izango dute, seme-alaba bakoitza zaintzeko, nahiz seme-alaba biologikoak edo adoptatuak izan, edo baita ume bat hartzen denean betirako -zein adoptatu aurretik ere-, nahiz eta behin-behinekoak izan, jaiotza egunetik edota epai- edo administrazio-ebazpena ematen den egunetik aurrera. Gehienez ere bi urteko eszedentzia-aldirako eskubidea ere izango du senitarteko bat zaintzeko, betiere hura adina, istripua edo gaixotasuna direla-eta bere kabuz balia ezin badaiteke, eta ordainduriko jarduerarik ez badu, eta bigarren mailarainoko odolkidetasuna edo ezkontza-kidetasuna duena.

Artikulu honetan araututako eszedentzia langileen eskubide indibiduala da; hala ere, enpresako bi langilek edo gehiagok subjektu eragile bera dela-eta eskubide hori sortzen badute, baimen hori aldi berean baliatzeko aukera mugatu ahal izango du enpresariak, enpresaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko arrazoi justifikatuak tarteko. Beste eszedentzia bat hartzeko bidea ematen duen arrazoi berria sortuz gero, eszedentzia berriarekin aurretik baliatzen ari zena amaituko da, baliatzen ari bazen betiere.

Artikulu honetan ezarritakoaren arabera eszedentzian ematen duen aldia antzinatasunerako zenbatuko zaio langileari, eta lanbide-prestakuntzako ikastaroetara joateko eskubidea izango du; enpresariak jakinaraziko dio ikastarootan parte hartzeko aukera, batez ere langilea lanera itzultzen denean.

Lehenengo eta bigarren urteetan, langileek lanpostua gordetzeko eskubidea izango dute. Epe hori igaro ostean, talde profesional bereko edo kategoria baliokideko lanpostu bat gordeko zaio.

Irizpideei ekinaz, eta aparteko orduei dagokienez, Enpleguari buruzko EAEko Akordian -1999ko urtarrilaren 15ean izenpetutakoan- honako izartzen da:

  1. Ez dago aparteko orduak sartzerik. Salbuespen izango dira artikulu honetako 2. puntuan arautzen diren kasu bereziak.

  2. Salbuespenez, ohiko lanaldia luzatu egin daiteke, honako kasuren batean:

    Halabeharrez, hau da, ezbeharrak edo ezohiko eta presako kalteak prebenitu edo konpontzeko denean.

    Aurretik nahiko denboraz aurreikusi ezin diren arrazoiengatik, ohiko lanaldia luzatzea ezinbestekoa denean enpresak ohiko moduan funtzionatzeko.

    Dena dela, egiaztatu egin beharko da langile berri batzuekin ezin dela gehiegizko lan hori burutu, arrazoi hauengatik:

    1. Denbora-tarte motzegia izateagatik eta, ondorioz, kontratazioak egiteko ezintasunagatik.

    2. Aditzera emandako denboran kontrataziorik egitea ezinezkoa izateagatik.

    3. Enpleguko zerbitzu publikoei lankidetza eskatu arren, kasuan kasuko lanposturako prestakuntza egokirik duen langileak ez bidaltzeagatik.

  3. Artikulu honen 2. puntuan aurreikusitako ezohiko egoeretan egiten diren aparteko orduen konpentsazio modura atseden-aldiak emango dira, non eta ez den kontrako erabakirik hartzen. Lanegunetan egindako aparteko lanordu bakoitzeko ordu bat eta 30 minutu ordainduko da; eta ordu bat berrogeita bost minutu igandeetan eta jaiegunetan egindako aparteko ordu bakoitzeko.

    Konpentsaziozko atsedenaldia noiz hartuko duen jakinaraziko dio, zazpi egun lehenago, langileak enpresari, eta gauzatu egingo da atsedenaldia, non eta horrekin ez zaion kalte larririk eragiten enpresari; langileak, horrelakoetan, modu berean adieraziko du konpentsaziozko atsedenaldiaren behin betiko epealdia.

    Diru-bidezko konpentsazioa honako kasu hauetan baino ezingo da eman: halabeharrezkoetan, eta atsedenaldiagatiko konpentsazioa ezinezkoa denean 2.c idatz-zatian aditzera emandako inguruabarren ondorioz. Hitzarmen honetan ezarritako eran ordainduko dira egoera horretan orduak.

Erretiroa 64 urterekin eta eskubide guztiekin hartzea erabaki dute alderdiek; eta, aldi berean, langile berriak kontratatuko dituzte erretiratuak ordezkatzeko; Enplegu Bulegoetan inskribatutako langileak kontratatuko dituzte ordezkapenerako, 1.194/1985 Errege Dekretuaren arabera.

Txandakako kontratu-bidezko erretiro partziala ere ezarri gura da, urriaren 31ko 1131/2002 Errege Dekretuan, Langileen Estatutuen 12.6 artikuluan, 40/2007 Legeko 4. artikuluan eta 1131/2002 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Enpresa batzordeko kide bakoitzak, aldez aurretik abisua eman eta frogatu ondoren, ordaindutako 20 ordu izango ditu hilero bere kargua betetzeko.

Sindikatuek eskatuta, kongresuetara edo prestakuntza ikastaroetara joatea urtean behin, betiere deialdia enpresariari jakinarazten bazaio 15 egun lehenago. Enpresa batzordeko kideek hil horretako orduak osa ditzake gehienez ere 30era arte gaindikina hurrengo hileko edo hileetako kredituarekin konpentsatuz, eta horretarako ordutegi gaindikinaren kreditua Langileen Estatutuaren pentzutan erabiliz.

Enpresako sindikatu bakoitzeko ordezkaria, zeinek plantillako afiliatuen gutxienez %20a duten sindikatuetakoa behar baitu izan, hilean 10 orduko kreditua izan dezake bere eginkizun sindikaletarako. Hala behar izanez gero, hilero pilatu ditzake ordezkariak Enpresa Batzordeko gainerako kideek erabili gabe izan ditzaketen orduak, eta hauek sindikatu berakoak izaki bere esku uzteko pronto agertzen badira.

Goiko paragrafoan aipatutako kideen sindikatuak beren beregi hala adierazten badu bakarrik pilatu ahal izango dira ordu horiek.

Langileen osasuna babestea alderdi izenpetzaileen helburu oinarrizkoa eta lehentasunezkoa da. Uste dute, halaber, helburuok erdieste aldera, prebentzioko hartzezko jarduerak ezarri eta planifikatu behar direla lantegietan, zeinen xedea izango baita arriskuak iturrietan ezabatu edo murriztea, nola eta, arriskuak ebaluatuz eta beharrezkoak diren neurriak hartuz, une jakin bateko egoera bideratzeko edo teknikaren eta antolamenduaren aldetik enpresaren bilakaera eragiteko; helburua: lana pertsonari egokitzea eta bere osasuna babestea. Ezbeharrak, gaixotasun profesionalak eta laneko osasun kalteak ezabatu edo murrizteko behar diren neurriak teknikaren eta antolamenduaren aldetikoak bilduko ditu prebentzioko plangintzak, baita lan arriskuei iturrian aurre egitea edo horiek transmititzea, prebentzioko neurririk egokienen erabilera konprometituz.

Osasuna zaintzeari eta langileen segurtasunari eragiten dieten gaiei dagokienez, Laneko Arriskuei Aurre Hartzeari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean eta xedapen bateragarrietan jasotako xedapenak aplikatu ahal izango dira.

Prebentzioko prestakuntza tekniko-praktiko egokia eta behar bestekoa bermatuko die langile guztiei enpresariak, bai kontratua egiterakoan kontratuaren modalitatea edo iraupena edozein izanik ere eta bai lantaldeetan izandako aldaketak daudenean. Ahal izanez gero, lanaldiaren barruan gauzatu beharko da.

Langileak lankidetza eskaini beharko du bere esku jarritako prebentzio-neurrien erabileran eta enpresak arlo horretan emandako jarraibideak bete, betiere azaroaren 8ko 31/1995 Legean ezarritakoa prebentzio-printzipioei egokitzen bazaie.

Inguruabar bereziek zeinetan ekipook erabili behar diren edo erabileraren zailtasunek hala eskatzen dutenean, Enpresaren Prebentzio Zerbitzuak emango dizkie aholkuak langileei babespen ekipoak erabiltzeko moduari dagokionez.

31/1995 Legearen arabera langileek prebentzioko delegatuak aukeratuko dituzte langileen ordezkarien artean (Enpresako Batzordea, pertsonaleko delegatuak), zeinei aplikatuko baitakizkieke Lege horretako bermeak.

50 langile edo hortik gora dituzten enpresetan Lan-Segurtasun eta -Osasuneko Batzordea osatuko da, zein osatuko baita, alde batetik, prebentzio-delegatuekin, eta bestetik, enpresaria edota bere ordezkariekin, prebentzio-delegatuen kopuru berean.

Prebentzio delegatuei euren eginkizunak betetzeko behar diren baliabideak eta prestakuntza emango dizkie enpresak, ondorio horietarako aplikagarria izanik batik bat orduen kredituari dagokionez eginkizunak betetzeko eta prebentzio prestakuntzarako, 31/1995 Legeko 37. artikuluan xedatutakoa.

Laneko istripuen aseguru bat hitzartu dezake enpresak langileentzat, estaldura hauekin:

000 euro, laneko istripuen ondoriozko heriotzetan.

000 euro, edozein istripuren ondorioz eratorritako ezintasun iraunkor osoagatik.

000 euro, edozein istripuren ondorioz eratorritako ezintasun iraunkor osoagatik.

Estaldurak ezin dira pilatu eta ez dira osagarriak elkarren artean. Ezintasun iraunkor osoagatik, erabateko ezintasun iraunkorragatik eta baliaezintasun handiagatik, ezintasuna edo baliaezinasuna gertatutako eguna laneko istripua jazo zenekoa izango da.

Gallarta (Abanto Zierbena), 2009ko urriaren 8a.

2008. URTEKO SOLDATA TAULAK / TABLAS SALARIALES AÑO 2008

PERTSONALAREN KATEGORIAK

CATEGORÍAS DEL PERSONAL Hileko Soldata Gordina

Salario Bruto Mensual Hileko Antzinatasuna

Antigüedad Mensual Urteko Soldata (14 ordainsari)

Salario Anual (14 pagas)

Arduraduna

Encargado 1.293,24 34,92 18.105,35

  1. Ofizial administraria

    Oficial administrativo 1.ª 1.224,24 33,05 17.139,35

  1. ofíciala

    Oficial de 1.ª 1.161,91 31,37 16.266,70

  2. Ofizial administraeria, eta 5 urteko antzinatasuneko laguntzailea

    Oficial administrativo 2.ª y Auxiliar con 5 años antigüedad 1.121,95 30,29 15.707,36

  1. Ofíciala

    Oficial de 2.ª 1.090,42 29,44 15.265,85

  2. Ofiziala-Administrari laguntzailea

    Oficial de 3.ª - Aux. administrativo 1.061,20 28,65 14.856,82

    Laguntzaile especialista

    Ayudante especialista 1.050,14 28,35 14.701,97

    2009. URTEKO SOLDATA TAULAK / TABLAS SALARIALES AÑO 2009

    PERTSONALAREN KATEGORIAK

    CATEGORÍAS DEL PERSONAL Hileko Soldata Gordina

    Salario Bruto Mensual Hileko Antzinatasuna

    Antigüedad Mensual Urteko Soldata (14 ordainsari)

    Salario Anual (14 pagas)

    Arduraduna

    Encargado 1.327,51 35,84 18.585,14

  1. Ofizial administraria

    Oficial administrativo 1.ª 1.256,68 33,93 17.593,54

  1. Ofíciala

    Oficial de 1.ª 1.192,70 32,20 16.697,77

  2. Ofizial administraeria, eta 5 urteko antzinatasuneko laguntzailea

    Oficial administrativo 2.ª y Auxiliar con 5 años antigüedad 1.151,69 31,10 16.123,60

  1. Ofíciala

    Oficial de 2.ª 1.119,31 30,22 15.670,40

  2. Ofiziala-Administrari laguntzailea

    Oficial de 3.ª - Aux. administrativo 1.089,32 29,41 15.250,53

    Laguntzaile especialista

    Ayudante especialista 1.077,97 29,11 15.091,57

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik