Euskadi.eus
  • 602/2010 EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez lekualdatze-lehiaketako epaimahaia izendatzen da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldekoentzat (familiako medikuak izan ezik). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

602/2010 EBAZPENA, 2010eko otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez lekualdatze-lehiaketako epaimahaia izendatzen da, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldekoentzat (familiako medikuak izan ezik).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1396
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/04
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 3ko 5705/2009 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketarako deia egin zen fakultatibo mediko eta teknikoen lanbide-taldekoentzat, familiako medikuentzat izan ezik (2010eko urtarrilaren 11ko EHAA, 5. zenbakia).

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, ebazpen horren 7. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

Lehenengoa. Lekualdatze-lehiaketako epaimahaia izendatzea, I. Eranskinean agertzen den eran osatzen dena.

Bigarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera emango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena. Deialdiko 11. oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

I ERANSKINA / ANEXO I

FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN KALIFIKAZIO EPAIMAHAIA

TRIBUNAL CALIFICADOR DE FACULTATIVOS MÉDICOS Y TÉCNICOS

Lehendakaria/Presidente:

Titularra/Titular: Zulaica Aristi, Daniel María.

Ordezkoa/Suplente: Aranzábal Pérez, José Ignacio.

Lehenengo Bokala / Vocal Primero:

Titularra/Titular: Arcelay Salazar, Andoni.

Ordezkoa/Suplente: Sarriugarte Irigoien, Garbiñe.

Bigarren Bokala / Vocal Segundo:

Titularra/Titular: De la Rica Jiménez, José Antonio.

Ordezkoa/Suplente: Simón Salazar, Federico.

Hirugarren Bokala / Vocal Tercero:

Titularra/Titular: Peiró Callizo, Enrique Fernando.

Ordezkoa/Suplente: Segurola Lázaro, María Blanca.

Laugarren Bokala / Vocal Cuarto:

Titularra/Titular: Berreteaga Gallastegui, José Ramón.

Ordezkoa/Suplente: Collado Espiga, Valentín.

Bosgarren Bokala / Vocal Quinto:

Titularra/Titular: Ormazabal Galarza, Iñaki.

Ordezkoa/Suplente: López de la Calle Ortiz de Landaluce, Fernando.

Idazkaria/Secretario:

Titularra/Titular: García Sobrón, María Belén.

Ordezkoa/Suplente: Santamaria García, Ander.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik