- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez onartzen da B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena. Halaber, ebazpen horren bidez onartzen da B2 ariketaren ordez Hezkuntza Administrazioaren txosten bat, unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratuko dituena, eskatu duten eta eskaera onartu eta
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 700
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/05
- Argitaratze-data: 2010/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
2010eko urtarrilaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman zen 2009ko abenduaren 10eko aginduaren bidez deitu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura.
Aipatutako deialdiak 4. oinarriaren 1. atalean xedatutakoaren arabera, Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak emango du ebazpena, onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen dela adierazteko, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian emango da argitara.
Halaber, 6.2.1.4.3 oinarrian xedatzen denez, B.2 ariketaren ordez unitate didaktikoari buruzko ezagutzak baloratzeko txosten bat eskatu duten eta eskaera onartu zaien izangaien behin-behineko zerrenda, baita baldintzak bete ez izanagatik aukera hori onartu ez zaienena ere, emango da aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen duen ebazpenean argitara. Txostenaren aukera onartu ez zaien izangaiek derrigorrean egin beharko dute probaren B.2 ariketa.
Horregatik guztiarengatik,
Zerrenda horiek Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Internet-en helbideetan agertzen dira: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.
Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute aukeratze-prozesuan onartutakoen eta kanpoan utzitakoen behin-behineko zerrendaren aurka, baita txostenaren aukera onartu eta atzera bota zaien izangaien behin-behineko zerrendaren aurka ere. Epea 10 lanegunekoa izango da, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 5a.
Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,
JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


