- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 5ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako erreklamazioak ebazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1067
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/05
- Argitaratze-data: 2010/03/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, 2009ko abuztuaren 18ko Ebazpenaz (EHAA, 2009-09-07; 171 zk.), hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen.
Deialdi honetako ohiko azterketa gainditu zuten azterketarien behin-behineko zerrenda Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2009ko abenduaren 10eko Ebazpenaz (EHAA, 2010-01-05; 2 zk.) argitaratu zen.
Zerrenda honen kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, aurkeztutakoak aztertu dira. Gauzak horrela,
Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra jarraian aipatzen diren azterketarien erreklamazioak onartzea, eta hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko emaitzetan aldaketa egitea, honakoak:
NAN
DNI Abizenak eta izena
Apellidos y nombre HE
PL Emaitza
Resultado
29035662 Larrondo Larrinaga, Nerea 1 Gai
Apto
44135868 Sagües Redondo, Miren Olatz 4 Gai
Apto
Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzen kontra aurkeztutako beste erreklamazio guztiak gaitzestea.
Ebazpen honetan xedatutakoaren kontra gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 5a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


