Euskadi.eus
  • 624/2010 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente izendatzen baita, eta horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

624/2010 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bitartez Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente izendatzen baita, eta horretaz gain, zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1393
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/05
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen azaroaren 23ko 5518/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko abenduaren 28ko EHAAn argitaratu zen (248. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Enrique Maiz Olazabalaga jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Enrique Maiz Olazabalaga, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langile finkoa da, 9636 hurrenkera-zenbakidun plazaren titularra, hain justu ere Barrualdeko Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioko Pediatrarena, eta Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente lanposturako izendatu da.

Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, langile finkoak aipatu erakunde publikoko zuzendaritza karguetarako izendatu ezkero, zerbitzu berezietan direla deklaratu behar da, ofizioz deklaratu ere.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa- Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerente izendatzea Enrique Maiz Olazabalaga jauna.

Bigarrena. Izendapen honek, interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Izan duen izendapenaren egunetik aitzina, Enrique Maiz Olazabalaga jauna zerbitzu berezietako egoeran dela deklaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 5a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.