- 10/2010 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Larreagaburuko Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu10/2010 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearena, Larreagaburuko Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1888
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/08
- Argitaratze-data: 2010/04/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Larreagaburuko Bilboko Eskualdea Lehen mailako Atentzioko unitate-buruaren lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, eta Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako
OINARRIAK
Lehenengoa. Larreagaburuko Bilboko Eskualdea- Lehen Atentzioko unitate-buruaren lanpostua, zeinerako deia ebazpen honen bidez egiten baita, Osakidetzako osasun zerbitzuetako organizazioetan lanpostua jabetzan duen pertsonal finkoak (funtzionarioak, estutupekoak edo lan-hitzarmenpekoak) eskatu ahal izango du, baldin eta A1/B1 Talde Profesionaletakoak badira eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Titulu hauetakoren bat izatea:
Medikuntza eta Kirurgiako lizentziatura, Pediatriako espezialitatean edo Familia- eta Komunitate-Medikuntzako espezialitatean; baita Medikuntza Orokorreko medikuaren eginkizunak betetzeko ezarritako titulu, ziurtagiri edo diploma izatea, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzeari buruzko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko I. eranskinean aurreikusitakoaren arabera.
Unibertsitateko Erizaintzako diplomatura.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.
Esperientzia. 4 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 eta B1 taldeetako zereginetan.
Bigarrena. Interesdunek Bilboko Eskualdeko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.
Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu gura duten izangaiek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera (salbuetsi egingo dira aplikazio informatikoa beteta dutenak), non Lehen Mailako Atentzioko Unitateko Kudeaketaren Memoria-Proiektua txertatuko baita, honako hauek jasoz:
Ikasketa-tituluak.
Betetako lanpostuak.
Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.
Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta azaltzeko moduko beste edozein merezimendu.
Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.
Laugarrena. Deialdi hau Gerentzia honen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Bilbao, 2010eko otsailaren 8a.
Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentea,
JESÚS M.ª LARRAÑAGA GARITANO.


