- 760/2010 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu760/2010 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1642
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/12
- Argitaratze-data: 2010/03/22
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1183/1998 Ebazpenaren bidez, José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna izendatu zuten Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. José Ángel Zuaznabar Fontecha jauna, berak hala eskatuta, Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko otsailaren 14tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Gipuzkoa Mendebaldea Eskualdeari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 12a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


