- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 15ekoa, Auzibideen zuzendariarena, Legutiano udalerria Legutio izenaz izendatzea onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 15ekoa, Auzibideen zuzendariarena, Legutiano udalerria Legutio izenaz izendatzea onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1357
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/15
- Argitaratze-data: 2010/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Legutianoko Osoko Bilkurak, eskatutako gehiengoarekin, Erabaki bat hartu du ondoko hau onartzeko: udalerriaren izena aldatzea (aurrerantzean Legutio izango da), eta espedientea Auzibide Zuzendaritzara bidaltzea, behin betiko onartua izan dadin.
Arabako Foru Aldundiak aldeko txostena egin du, eta Euskaltzaindiak ere oniritzia eman dio.
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien izenak aldatzeko den abenduaren 12ko 271/1983 Dekretuaren 2. artikuluan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa ipini ahal zaio Araubide Juridikoaren sailburuordeari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz, errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri uko egin barik.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 15a.
Auzibideen zuzendaria,
MARÍA SOLEDAD GÓMEZ ADRIÁN.


