- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko irailaren 24ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zuen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko irailaren 24ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2007ko ekitaldiko deialdia egin zuen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 1603
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/17
- Argitaratze-data: 2010/03/18
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2009ko irailaren 24ko Aginduak 2009ko ekitaldirako diru-laguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hizketakide modura egindako lana dela-eta.
Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenaren bidez.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau
Lehenengoa. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2009ko irailaren 24ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2009ko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.
Onuradunak
Beneficiarios Dirulaguntza eurotan
Subvención en euros
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - EHNE - Bizkaia 60.612,75
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna - EHNE - Gipuzkoa 65.806,48
Euskal Nekazarien Batasuna - ENBA - Bizkaia 32.720,58
Euskal Nekazarien Batasuna - ENBA - Gipuzkoa 27.526,85
Unión de Agricultores y Ganaderos de Álava - UAGA. 93.333,33


