- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 18koa, Energia eta Meategien zuzendariarena: horren bitartez, Aizkibel, SAk eskatuta ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko beharra erabaki da, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Adierazitako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «San José» izeneko C) Ataleko 4.745 zenbakiko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 18koa, Energia eta Meategien zuzendariarena: horren bitartez, Aizkibel, SAk eskatuta ohiko prozedurari jarraituz desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatzeko beharra erabaki da, harrobia ustiatu ahal izateko jarraian aipatzen diren lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Adierazitako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «San José» izeneko C) Ataleko 4.745 zenbakiko
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 52
- Hurrenkera-zk.: 1569
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/18
- Argitaratze-data: 2010/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa
Testu legala
Aizkibel SA merkataritza-sozietateak, baliabideak ustiatzeko «San José» izeneko C) Atalaren emakidaren titularra den aldetik, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari eskatu dio desjabetze-espedienteari hasiera eman diezaion, Urnietako, Andoaingo eta Lasarte-Oriako udalerrietan kokatuta dagoen «San José» izeneko meatze-ustiategiko lan, instalazio eta zerbitzuen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko.
Meategien Legearen 105.3 artikuluak bere Erregelamenduaren 131.3 artikuluari loturik ezarritakoaren arabera, «San José» ustiategiko Harrobia Ustiatzeko eta Urteko Lan Planen Proiektua onartzeak lurrak okupatu beharra deklaratzea dakar. Alabaina, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, onuradunak desjabetu beharrekotzat joko diren ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta indibidualizatua egin beharko du eta, hain zuzen ere, zerrenda hori Aizkibel SA merkataritza-sozietateak idazki batean jaso du, desjabetzea hastea eskatzeko idazkian.
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko indarreko Legearen 17. artikuluaren eta ondorengoen arabera, ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri da, 2010ko abenduaren 2an, hamabost eguneko epearen barruan interesdunek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, ondasunen okupazioaren edo erabilgarritasunaren bidezkotasunari eta ondasunen egoera materialari edo legezkoari dagokienez, baita egokitzat jotzen duten beste edozein gairi dagokionez ere.
2010ko Otsailaren 18an, Energia eta Meategien Zuzendaritzaren aholkularitza Juridikoak txosten hau eman zuen, interesdun gisa ageri direnek egindako alegazioak aztertuta.
Aipatutako lege-aginduak eta oro har, eta haiekin bat etorriz, aplikatu beharreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau
Lehenengoa. Energia eta Meategien zuzendariaren 2009ko abenduaren 2ko iragarkian barne hartutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra onartzea. Hain zuzen ere, iragarki horren bitartez jendaurrean jarri zen, Aizkibel SAk eskatuta abian jarritako desjabetze-izapidearen barnean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda, ohiko prozedurari jarraituz harrobia ustiatu ahal izateko lurrak desjabetzeko espedienteari hasiera emate aldera. Aipatutako merkataritza-sozietate hori da ustiapen horren emakidaren titularra, Baliabideak Ustiatzeko «San José» izeneko C) Ataleko 4.745 zenbakiko Zuzeneko Emakida ematen dion 2000ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren arabera.
Bigarrena. Desjabetzearen eraginpeko ondasun nahiz eskubideen eta interesdunen deskribapena honako hau da:
Administrazio-espedienteari erantsitako Andoaingo udalerriko lurzati-planoaren 14.b eta 14.f azpilursailen zatia. Zati horrek 14. lurzatiko 10. eremuaren 8.884 m2-ko azalera du, eta lurzatiaren guztizko azalera 53.315 m2-koa da. Lurzati hori hitzez hitz deskribatuko dugu, Tolosako Jabetza Erregistroan azaltzen den bezala: Landa-arlokoa: Garagarza-Goikoa baserri eraitsiari dagozkion lurrak, Andoaingo hiribilduaren jurisdikzioan daudenak, eraikin eraitsiaren inguruan barruti biribila osatzen dutenak, eta honako hauek biltzen dituztenak: lur horiek zeharkatzen dituen gurdi-bidea kenduta, bostehun eta berrogeita hemezortzi area eta hogeita bi zentiareako azalera; horietatik laurehun eta hirurogeita zortzi area eta hogeita bost zentiarea belardiak dira; hirurogeita lau area eta hirurogeita hamabost zentiarea gaztainadiak eta hariztiak dira, eta gainerako hamabost areak eta hogeita bi zentiareak sagardiak dira. Barruti horren mugak honako hauek dira: iparraldean, Andoaingo hiribilduko herri-lurra eta Easo baserriko jabetzako lurrak; ekialdean, Urbanetaren eta Garagarzaren jabetzakoak; hegoaldean, Larramendiren, Lacacheren eta Derrepenteren jabetzakoak; eta mendebaldean, Derrepenteren eta Larramendiren jabetzakoak. Aurreko deskribapena zenbaki horretako finkari gaur egun dagokiona da, betiere izenburuaren arabera, baina berriro deskribatu dugu argiago egoteko.
Titularrak:
José Angel Yurramendi Larburu jauna.
Mª Luisa Lizaso Ichaso andrea
Hirugarrena. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20. eta 21. artikuluek eta Lege horren Arautegiaren 19. eta 20. artikuluek zehazten dutena betez, ebazpen hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta «Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, baita «Diario Vasco» egunkarian eta Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oria Udaletxeko iragarki-taula ofizialean ere. Orobat, interesdun guztiei ebazpenaren berri emango zaie.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Industria eta Energia Sailburuordetzan, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 18a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


