- 981/2010 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia de Allende Achalandabaso andrea Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu981/2010 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Amaia de Allende Achalandabaso andrea Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1818
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/23
- Argitaratze-data: 2010/03/29
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiak, irailaren 18ko 614/2001 Ebazpenaren bidez, Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zuen Amaia de Allende Achalandabaso andrea.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Amaia de Allende Achalandabaso andrea Galdakao-Usansoloko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2010eko otsailaren 28tik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta Galdakao-Usansoloko Ospitaleari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 23a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


