Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 23koa, Laneko zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2010eko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8600212). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 23koa, Laneko zuzendariarena, Transportes Pesa SAren 2010eko hitzarmen kolektiboaren soldata-berrikuspena erregistratu, gordailatu eta argitaratu dadila xedatzen duena (Hitzarmenaren kodea: 8600212).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1939
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/23
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Negoziazio-mahaiko ordezkariek, 2010eko otsailaren 15ean aurkeztu zuten Zuzendaritza honetan aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Lehenengoa. Langileen Estatutuari buruzko Legea martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuz onartu zen (1995eko martxoaren 29ko BOE). Lege horren 90.2 artikuluan ezarritako eskumena lan-agintaritza honi dagokio, honako xedapen hauek betez: Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 18ko 315/2005 Dekretuko 17.f artikulua (2005eko urriaren 27ko EHAA), eta hitzarmen kolektiboak erregistratzeari buruzko martxoaren 2ko 39/1981 Dekretua (1981eko apirilaren 2ko EHAA) eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretua (1981eko ekainaren 6ko BOE).

Bigarrena. Izenpetutako hitzarmenak bete egiten ditu Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako eskakizunak.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Soldata-berrikuspena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailatzea, eta hori alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 23a.

Laneko zuzendaria,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.

TRANSPORTES PESA SA ENPRESAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA 2010ERAKO BERRIKUSTEKO AKORDIOA

Donostia-San Sebastiánen, 2010eko otsailaren 4an, bildu ziren Transportes Pesa SA enpresaren 2009., 2010. eta 2011. urteetarako hitzarmen kolektiboaren Mahai Negoziatzailearen kideak. Enpresaren helbidea: Zubiberri bidea 16, Donostia-San Sebastián.

Batetik, Transportes Pesa SA enpresaren Zuzendaritzako ordezkariak: Txomin Pérez Moreno, Yon Elguezabal Rementería eta Alejandro Naya Garmendia.

Bestetik, Gipuzkoako Enpresa Komiteko kideak (Maite López Peña, José Peinado Alcalá, José María García Sáez, José Javier Aristu Mazquiaran, Carlos Antonio Leza Abanda, Enrique Vila Quintas, Juan Saizar Azpiroz, Marco Antonio Alonso Iglesias, Ventura Nuñez Tamayo), Bilboko lanlekuko langileen hiru ordezkariak (Vicente Olarte Nieva, Roberto Aitor Suárez Pimentel, José Manuel López Santiago) eta Gasteizko lanlekuko langileen ordezkaria (Juan María Gutiérrez Murga). Honako hau

AZALTZEN DUTE:

Joan zen 2009ko uztailaren 23an sinatu zen Transportes Pesa SA enpresaren 2009., 2010. eta 2011. urteetarako hitzarmen kolektiboa. Hitzarmena 2010eko irailaren 30eko sarrera-datarekin aurkeztu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bertan argitara zedin.

Hitzarmenaren 12. artikuluaren arabera, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, kontzeptu ekonomikoek ondoko igoera izango dute:

Gidari-hartzaileak:

Hitzarmen honetan jasotzen diren kontzeptu ekonomiko guztiek KPIak Euskal Autonomia Erkidegoan 2009an izan duen aldaketa gehi ehuneko 1,50a izango dute.

Beste kategoriak:

Oinarrizko soldatak, antzinatasun-oinarriak, aparteko orduek eta gainontzeko soldata-osagarri pertsonalek honako igoera izango dute: 2009. urtean EAEn KPIk duen aldaketa gehi % 1,75. Gainerako kontzeptu ekonomikoek KPIak Euskal Autonomia Erkidegoan 2009an izan duen aldaketa gehi ehuneko 1,50 izango dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urtean, KPIak % 1,00 gora egin duenez, Hitzarmeneko kontzeptu ekonomiko guztien igoera izango da:

Gidari-hartzaileak:

Hitzarmenean jasotako kontzeptu ekonomiko guztien % 2,50.

Beste kategoriak:

  • 2,75, kontzeptu ekonomiko hauentzat: oinarrizko soldata, antzinatasun-oinarria, aparteko orduak eta gainontzeko soldata-osagarri pertsonalak. Gainerako kontzeptu ekonomikoak: % 2,5.

    Bestalde, beharrezkoa da 2010. urtean Hitzarmenaren 14. artikulua aplikatzea, lan egutegia, urteko jaiegunak eta atseden-egunen banaketari buruzkoa.

    Hori dela eta, hau

  1. Kontzeptu ekonomikoak egokitzea 2010. urtean aplikatzeko, I. eranskinean eta II. eranskinean adierazten den bezala. Horretarako, kontuan hartu behar da hitzarmen horretan jasotako kontzeptu ekonomiko guztiek, oro har, % 2,50ko igoera dutela 2010. urtean; salbuespena dira gidariak ez diren langileen oinarrizko soldata, antzinatasun-oinarria, aparteko orduak eta gainontzeko soldata-osagarriak, % 2,75eko igoera baitute.

  2. 2010. urteko atsedenaldi eta oporren egutegia finkatzea. Horretarako, bereizketa bat egingo da, III. eranskinean jasotzen den moduan: batetik «hileko jai eta atseden-egunen egutegia», eta bestetik «urteko jai eta atseden-egunen egutegia».

  3. Hitzarmen kolektiboa berrikusteko akordio hau, hiru eranskinak barne, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari aurkeztea, erregistratu, gordailatu eta, ondorioz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

    Aurretik esandako guztiarekin adostasuna agertzeko, idazki hau sinatu dute goian aipaturiko lekuan eta egunean.

  • 1 KPI 2009 + 1,75= % 2,75 Beste kategoriak:

  • 1 KPI 2009 + 1,50= % 2,50 Gidariak

    Kategoria Hileko oinarrizko soldata Urteko oinarrizko soldata. Antzinatasun oinarrizkoa Aparteko orduaren balioa Disponibilitate-orduaren balioa

    Bulegoak

    Bulegoburua 1.343,89 20.158,35 1.033,87 - -

    Ofiziala (1. maila) 1.326,35 19.895,25 1.004,44 - -

    Ofiziala (2. maila) 1.303,19 19.547,85 986,91 11,80 -

    Administrari laguntzailea 1.241,95 18.629,25 940,53 11,80 -

    Tailerreko burua (Talde burua) 1.466,10 21.991,50 1.220,75 13,00

    Ofiziala (1. maila) 1.326,35 19.895,25 1.004,44 13,47 13,00

    Ofiziala (2. maila) 1.303,19 19.547,85 986,91 13,47 13,00

    Ofiziala (3. maila) 1.268,91 19.033,65 960,99 11,80 13,00

    Koipeztatzailea/auto garbitzailea 1.241,95 18.629,25 940,53 11,80 13,00

    Peoi espezializatua 1.241,95 18.629,25 940,53 11,80 13,00

    Peoia 1.116,00 16.740,00 845,42 11,80 13,00

    Kategoria Hileko oinarrizko soldata Urteko oinarrizko soldata. Antzinatasun oinarrizkoa Aparteko orduaren balioa Disponibilitate-orduaren balioa

    Ustiapena.

    Trafikoko 1. burua 1.628,97 24.434,55 1.315,84 - 13,00

    Trafikoko 2. burua 1.547,49 23.212,35 1.210,12 - 13,00

    Trafikoko 3. burua 1.472,26 22.083,90 1.110,27 - 13,00

    Kontrolatzailea 1.472,26 22.083,90 1.110,27 - 13,00

    Ikuskatzailea 1.343,89 20.158,35 1.033,87 11,80 13,00

    Gidaria - Hartzailea 1.519,05 22.785,75 949,28 14,00 13,00

    Formazioan den gidaria 1.243,38 18.650,70 - -

    Faktorea 1.241,95 18.629,25 940,53 11,80 13,00

    Txartel-saltzailea 1.303,19 19.547,85 940,53 11,80 13,00

    Morroi espezializatua 1.241,95 18.629,25 940,53 11,80 13,00

    Morroia 1.116,00 16.740,00 845,42 11,80 13,00

    Antigua Bergaresa

    Bulegoburua 1.612,64 24.189,60 1.264,78 - 13,00

    1. ofizial administraria 1.393,53 20.902,95 - - 13,00

  • 20 artikulua. Hileko pizgarriak (bider 12)

    Langileek 2009-12-31n jasotzen zituzten pizgarriak honela igoko dira:

    gidari-hartzaileak: % 2,50; gainerako kategoriak: % 2,75.  

     

     

     

  • 14 artikulua. Hartu gabeko atseden- eguna:

    Laneguna zein jaieguna izan  

    101,82

     

  • 23 artikulua. Igandetan eta jaiegunetan lan egiteagatiko plusa: 33,92

     

  • 31 artikulua. Autobusaren garbiketa

    Garbiketa erdia (eta leihatila)

    Garbiketa osoa  

    4,26

    8,50

     

  • 37 artikulua. Moneta-kalteordaina (laneguneko)

    Faktoreak/gidariak

    Leihatilazainak

    Jasotako dirua bankura eramateagatik  

    1,12

    3,00

    2,14

     

    33. artikulutik 36ra. Dietak:

    Gosaltzeko aldia (orduka)

    Bazkaria

    Bazkaltzeko denbora ez edukitzea (orduko)

    Afaria

    Afaltzeko denbora ez edukitzea (orduko)

    Gaua pasatzea

    Egun osoko dieta

    10,27

    12,90

    6,47

    12,90

    12,90

    14,78

    40,57

     

    29. eta 30. art. Kilometrajea.

    Norbere autoan egindako joan-etorria

    Lanlekuz aldatu eta bertara joateko norbere autoa erabiltzeagatik

    0,33

    0,27

     

    -50 artikulua. Hil den langilearen alargunarentzako kalte-ordainak. 3.734,51

  • 21 artikulua. Hartzailearen hileroko plusa (bider 12) 317,96

  • 22 artikulua. Lagungarriak (eguneko) 4,14

  • 24 artikulua. Fardelak (egindakoak eguneko) 6,60

  • 25 artikulua. Urruntasun-plusa 6,15

  • 26 artikulua. Gaueko zerbitzuak 117,51

  • 27 artikulua. Joan-etorri bereziak 53,35 2,53

  • 32 artikulua. Lan-etenaldi txikiagoak (orduko) 7,52

  • 37 artikulua. Dirua erabiltzeagatiko kalte-ordaina 1,12

  • 46 artikulua. Gidabaimena kentzea 1.519,05

Urteko jaiegunak erabakitzeko, indarrean dagoen legerian xedatutakoari jarraituko zaio eta Eusko Jaurlaritzaren Lan Egutegia erabiliko da, langile talde bakoitzarentzat.

Horrela, bulegoetako eta tailerretako taldeentzat, aipatu lan egutegi horri egokituko zaio urteko egutegia, langile bakoitzak bere lanlekua dagoen herriko jaietako jaieguna edukiko duelarik eta urteko oporraldian dauden jaiak ospatutzat joko direlarik.

  1. Hileroko jai eta atseden-egunen egutegia

    Behin-behineko langileek, ustiaketako zuzeneko zerbitzuko administrariek, ustiaketa taldeko langileek (Bilbao eta Donostia-San Sebastiángo gidari-hartzaile eta leihatilazainek izan ezik), 2010eko hilabete bakoitzeko atseden-koadro honen arabera bakoitzari dagokion lan egutegia izango dute:

    2010 Larunbatak Igandeak Jaiegunak Guztira

    Urtarrila 5 5 Hilaren 1a eta 6a 12

    Otsaila 4 4 -- 8

    Martxoa 4 4 Hilaren 19a 9

    Apirila 4 4 Hilaren 1, 2, eta 5a 11

    Maiatza 5 5 Hilaren 1a 11

    Ekaina 4 4 -- 8

    Uztaila 5 4 -- 9

    Abuztua 4 5 -- 9

    Iraila 4 4 -- 8

    Urria 5 5 Hilaren 12a 11

    Azaroa 4 4 Hilaren 1a 9

    Abendua 4 4 Hilaren 6, 8, eta 25a 11

    GUZTIRA 52 52 12 116

    Jaiegun horiei, lurralde bakoitzeko jaieguna eta lanleku bakoitzari dagokion herriko jaieguna erantsiko zaizkie; 2010erako, hauexek izango dira hain zuzen ere:

    Bizkaian eta Gipuzkoan: atseden-egun bat gehiago uztailean (31, larunbata).

    Araban: atseden-egun bat gehiago apirilean (28, asteazkena).

    Donostian: atseden-egun bat gehiago urtarrilean (20, asteazkena).

    Arrasaten: atseden-egun bat gehiago ekainean (24, osteguna).

    Berriatun: atseden-egun bat gehiago ekainean (29, asteartea).

    Bilbon: atseden-egun bat gehiago abuztuan (20a, ostirala).

    Gasteizen: atseden-egun bat gehiago abuztuan (5, osteguna).

    Goiko atseden-egunen konputuan ezarritako atseden-egunak langilearen oporretan suertatzen badira, egun horiek hartutzat emango dira.

    Egun kopuru jakin baterako kontratatutako langileek, eta egun horiek hilabete jakin bateko egun guztiak ez badira, eskubidea izango dute lan egindako bost egunengatik bi atseden-egun hartzeko, eta langile horien kontratuen iraupenaren barnean astelehenetik ostiralera bitartean dauden jaiegun adina atseden-egun hartzeko. Nolanahi ere, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan lan egiteko espresuki kontratatu badira langileak, bost lanegunengatik bi atseden-egun hartzeko eskubidea izango dute. Dena dela, atseden-egunak ez badaude bilduta kontratuaren iraupenean edo langileari legokiokeen atsedenaldi kopurua ez badator bat atseden-egun osoekin, langile horiek baliatu gabeko atsedenaldien kontzeptuarengatik dagozkien zenbatekoak jasoko dituzte azken kitatzean, kontzeptu horrengatik Hitzarmen honetako 14. artikuluan biltzen den balioaren araberakoak.

  2. Urteko jai eta atseden-egunen egutegia.

    Gidari-hartzaileei, kontratu finkoa badute, urteko atsedenen hainbanaketa hau aplikatuko zaie: urte guztiko larunbatak (52, 2010ean), urte guztiko igandeak (52, 2010ean), 2008ko jaiegunak (14), Hitzarmenaren 13. artikuluko azken paragrafoan aipatzen den «lanik gabeko eguna». Ondorioz, 119 atseden-egun ateratzen dira urteko hamabi hilabeteetan. Batetik, langile bakoitzari urtean zehar dagozkion atseden-egunak, eta, bestetik, atseden-egun solteak urteko 15era eta hileko 2ra mugatzea errespetatuz gero, hileko atseden-egun kopurua 8tik 12ra bitartean finkatu ahal izango da, eta, betiere, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean 30 atseden-egun izatea bermatuko da. Guztiarekin ere, kontuan izanik aipatu lau hiletarik bat oporretarako dela, delako akordioak 2008ko azaroaren 1etik aurrera izango du indarra. Urteko zenbaketa egiteko, hileko atseden-egunen batezbestekoa 10ekoa izango da urteko hilabete guztietan, salbu eta otsailean, zeinetan 9koa izango baita.

    Donostia-San Sebastián eta Bilboko zentroetako leihatilazainei, urteko atseden-egunei dagokienez, hainbanaketa berbera aplikatu zaie, hau da, aurreko paragrafoan zehaztutakoa. Eta urteko hilabete guztietan banatuko dituzte: hileko 10 otsailean salbu, zeinetan 9 izango baitira ken oporraldiarekin bat egiten dutenak.

    Donostia-San Sebastián, 2010eko otsailaren 4a.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik