Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 24koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL izendatzen duena ura ez diren likidoen neurketa-sistemen (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde gisa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko otsailaren 24koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena, Laboratorio de Ensayos Metrológicos, SL izendatzen duena ura ez diren likidoen neurketa-sistemen (hornigailuak edo banagailuak) metrologia-egiaztapenerako baimendutako erakunde gisa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 73
  • Hurrenkera-zk.: 2156
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/24
  • Argitaratze-data: 2010/04/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Mario Onaindia Fundazioa» (Zarautz, Gipuzkoa) inskribatzeko eskabideak eragin duen espedientea ikusi da.

Lehenengoa. 2009ko urriaren 26an María Esozia Leturiondo Aranzamendik izenpetutako eskabideari sarrera egin zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan. «Mario Onaindia Fundazioa» izenez eratutako Fundazioa inskribatzeko egin zen eskabidea.

Eskabideari Fundazioa eratzeko Eskritura Publikoaren kopia baimenduna atxikitzen zaio, zein 2009ko ekainaren 20an eman baitzen EAEko Notarioen Elkargoko (Azpeitiko barrutia) notario Ángel María Moreno Gallegoaren aurrean, 507 zenbakiko protokolo zenbakiaz.

Kopia emate horretan parte hartzen dute, fundatzaile modura, honako hauek: María Esozia Leturiondo Aranzamendi, Jesús María Eguiguren Imaz, Alberto Aguirrezabal Echave, Eduardo García Elosua, Miguel Ángel Unzalu Hermosa, Gaizka Fernández Soldevilla, Oscar Rodríguez Vaz, Ivan Igartua Ugarte, Felipe Juaristi Galdós, François Marie Maitia, Ibon Sarasola Errazkin, Eduardo Uriarte Romero, María Ángeles Onaindia Nachiondo, María Esther Onaindia Nachiondo, Arantza Leturiondo Aranzamendi, Emilio Guevara Saleta, Luis Haranburu Altuna, José Luis de la Granja Sainz, Ander Landaburu Illarramendi, Roberto Lertxundi Barañano, José María Salbidegoitia Arana, Patxi Elola Azpeitia, Luis Castells Arteche, Juan Carlos Prieto San Vicente, Nerea Hernández Llona eta Arantza Mendizabal Gorostiaga.

Eskriturak, besteak beste, eratutako fundazioaren estatutuak eta sarrera/gastuen aurrekontua jaso zituen.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordea bildu zen fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko. Batzorde horrek fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen 2009ko azaroaren 16an.

Hirugarrena. 2010eko otsailaren 23an sarrera egin zitzaion Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan eratze eskrituraren eskritura publiko osagarriari, zein 2010eko otsailaren 8an eman baitzen goian aipatutako notarioaren aurrean (126 protokolo zenbakia), Fundazioaren hasierako dotazioaren benetako ekarpen ekonomikoa egiaztatze aldera.

Laugarrena. Aurkeztutako agirietatik honako datu hauek atera daitezke:

  1. «Mario Onaindia Fundazioa»ren helburua estatutuen 3.2 artikuluan dago jasota:

    Mario Onaindiaren ondare politikoa zaindu, aztertu eta hedatu.

    Liberalismoak, errepublikanismoak eta sozialismoak Euskadin eta Nafarroan izan duten historia ikertu eta hedatu.

    Izaera progresista, autonomista eta demokratikoa duen euskal kultura politikoa berreskuratu eta eguneratu.

    Euskal kulturaren aniztasuna sustatu, euskaraz egindako agerraldiei arreta berezia eskainiz.

    Helburu horiei begira, Fundazioak beste zenbait jarduera garatuko ditu:

    Eztabaida-lekuak, ikastaroak, mahainguruak, mintegiak eta konferentziak antolatu.

    Erakusketak edo bestelako talde-agerraldiak prestatu.

    Liburuak, monografiak, agiri dossierrak, aldizkariak, buletinak eta gainerako argitalpenak editatu.

    Bekak eta sariak eman.

    Artxibategi-liburutegia osatzeko era guztietako materialak bildu.

    Fundazioaren helburuak ezagutarazi komunikabideen bidez.

    Fundazioaren helburuetan interesa duten euskal erakundeekin, beste erakunde batzuekin eta pertsona fisiko eta juridiko pribatuekin harremanak izan.

    Fundazioaren helburuak betetzen lagun dezaketen era guztietako erakundeekin itun eta hitzarmenak sinatu.

    Fundazioaren helburuak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.

  2. Fundazioaren helbidea, fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau da: Nagusia kalea, 21, Zarautz (Gipuzkoa).

  3. Hasierako dotazioa hogeita hamar mila eurokoa da (30.000), eta kopuru hori ordaindu dela jasota geratu da erregistro-inskripzioaren espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 37.1.c artikuluak.

    Ondarea egokitzat eta askitzat jotzen da fundazioaren helburuak betetzeko, fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legearen 12.1 artikuluaren eta azken xedapenetatik lehenengoaren arabera.

  4. Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetako 9. eta 12. artikuluan jartzen duen moduan.

  5. Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

    • Lehendakaria / Presidente: María Esozia Leturiondo Aranzamendi

    • Lehendakariordea / Vicepresidente: Jesús María Eguiguren Imaz

    • Idazkaria / Secretario: Alberto Aguirrezabal Echave

    • Diruzaina / Tesorero: Eduardo García Elosua

    • Batzordekideak / Vocales: Miguel Ángel Unzalu Hermosa

      Gaizka Fernández Soldevilla

      Oscar Rodríguez Vaz

      Ivan Igartua Ugarte

      Felipe Juaristi Galdós

      François Marie Maitia

      Ibon Sarasola Errazkin

      Eduardo Uriarte Romero

      María Ángeles Onaindia Nachiondo

      María Esther Onaindia Nachiondo

      Arantza Leturiondo Aranzamendi

      milio Guevara Saleta

      Luis Haranburu Altuna

      José Luis de la Granja Sainz

      Ander Landaburu Illarramendi

      Roberto Lertxundi Barañano

      José María Salbidegoitia Arana

      Patxi Elola Azpeitia

      Luis Castells Arteche

      Juan Carlos Prieto San Vicente

      Nerea Hernández Llona

      Arantza Mendizabal Gorostiaga

      Guztiek onartu dituzte dagozkien karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

      Patroi karguak 5 urterako aukeratzen dira eta iraupen bereko beste aldi batzuetarako aukeratu ahalko dira, inolako mugarik gabe.

      Patroi izendatu direnei dagokienez, zeinen izenean eta ordez parte hartzen duela adierazten baitu M.ª Esozia Leturiondo Aranzamendik, eta eraketa eskrituran beren beregi jaso den arren ordezkaritzan hitzartutakoaren eragingarritasuna alegatutako agiri-frogari atxikita gelditzen dela, izapidetutako espedientean ez da ageri ordezkaritza hori egiaztatzen duen aztarnarik, ez eta horren ondoren izendapenak onartu direnik ere.

      Bosgarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten.

Lehenengoa. Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 40. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3. artikuluan eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 4. artikuluan.

Bigarrena. Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eskakizunak.

Patroi izendatu direnei dagokienez, zeinen izenean eta ordez parte hartzen baitu M.ª Esozia Leturiondo Aranzamendik, honek haiengandik egintza honetarako jaso duen hitzezko ahalordea ez da nahikoa eta, ondorioz, ez da bidezkoa izendapen horiek inskribatzea.

Aipatu arauak eta oro har aplika daitezkeen gainerako arauak ikusi dira.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak

Lehenengoa. Zaruzko (Gipuzkoa) «Mario Onaindia Fundazioa»ren eraketa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, gaur, F-258 zenbakiaz, bai eta patronatuko hasierako osaera ere. Patronatuko hasierako kideak ebazpen honetan aipatutakoak dira, eta guztiek modu adieraziz onartu dituzte beren karguak.

Bigarrena. Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 3. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 5a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik