- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, atzerriko tituludunei bekak emateko 2010eko ekitaldirako deialdia argitara ematen duena, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, atzerriko tituludunei bekak emateko 2010eko ekitaldirako deialdia argitara ematen duena, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1487
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/25
- Argitaratze-data: 2010/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko martxoaren 21eko Aginduak atzerriko tituludunei bekak emateko programa arautu du, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten. (68. EHAA, 2007ko apirilaren 10ekoa).
Agindu horren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezko da bertan finkaturiko laguntzetarako 2010eko ekitaldiko deialdia egitea eta horretarako eman behar diren arauak ematea.
Adierazitakoa kontuan izanik eta aipatutako Aginduan ezarritako eskumenak betez, honako hau
Ebazpen honen bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko martxoaren 21eko Aginduan ezarritakoan parte hartu nahi duten enpresen eskaerak aurkezteko 2009. ekitaldirako epea irekitzen da. Atzerriko tituludunentzako beken programa arautzen du Agindu horrek, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten.
2010. ekitaldian, programa horretara 207.000 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legean ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.
Zenbateko hori aldatu ahal izango da, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera, eta betiere laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez emango da horren berri.
Atzerriko bekadunen lankidetza jaso ahal izateko, enpresa eskatzaileek adierazitako Aginduaren 3. artikuluko 2. eta 4. paragrafoetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten atzerriko tituludunentzako beken programa arautzen duen Aginduan ezarritakoaren arabera.
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Nazioartekotze Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskaerak eta gainerako dokumentazioa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lurralde historiko bakoitzean duen lurralde-ordezkaritzan edo Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean zehaztutako tokietan aurkeztuz.
2010eko maiatzaren 14ean amaituko da enpresek eskaerak aurkezteko duten epea.
Bekadun-hautagaiek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko, euskal enpresak atzerrian nazioartekotzeko proiektuen garapenean lankidetza-praktikak egin ditzaten atzerriko tituludunentzako beken programa arautzen duen Aginduaren 8.1 artikuluak aipatzen duen iragarkia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
2010eko ekitaldian gehienez hamabost beka (15) emango dira, eta beka bakoitzak gehienez hamabi hilabeteko (12) iraupena izango du.
Lehenengoa. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


