- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zeinaren bidez 2010. ekitaldirako nazioartekotze bekak emateko deialdia ezagutzera ematen baita. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, zeinaren bidez 2010. ekitaldirako nazioartekotze bekak emateko deialdia ezagutzera ematen baita.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1488
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/25
- Argitaratze-data: 2010/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduak nazioartekotzako beken programa arautu zuen (2008ko martxoaren 26ko EHAA).
Aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da 2009ko ekitaldirako bekadunak hautatzeko deialdia egitea, eta, horretarako, eman beharreko arau guztiak ematea.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmenaren indarrez, hau
Lehenengoa. Xedea.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren agindu batez arautu zen nazioartekotze beken programa; eta oraingo ebazpen honen bitartez, aipatu aginduan aurreikusitako beken, zehazki, 2010eko ekitaldirakoen deialdia egiten da.
Bigarrena. Deitutako bekak.
2010eko ekitaldian, berrogei (40) beka emango dira gehienez; hamabost (15) ordezko ere hautatuko dira, gehienez, bekaldiaren lehen hiru hilabeteetan bekadunen batek bekari uko eginez gero, edo 2008ko otsailaren 13ko aginduaren 23.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan aurreikusten direnetan, hutsik geratutako bekak har ditzaten.
Hirugarrena. Baliabide ekonomikoak.
Deitutako bekak finantzatzeko milioi bat seiehun eta berrogeita hamar mila euro (1.650.000) ezarri dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen abenduaren 23ko 2/2009 Legean (2009ko abenduaren 31ko 251 zenbakiko EHAA) horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.
Aipatu zenbatekoa handiagoa izan ahalko da; horretarako, betiere deialdiari buruz ebazpena eman aurretik, eman beharreko beka guztien zenbateko osoa ikusi behar da, eta, baldin eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak beste programa batzuk burututakoan aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, aurrekontuetan erabilgarri dagoen diruari ere begiratu behar zaio. Horrelako egoerarik gertatuz gero, hori aditzera eman beharko da Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearen ebazpen bidez.
Laugarrena. Eskabideak aurkezteko betekizunak, tokia eta epea.
Nazioartekotze Beken Programa arautzeko Aginduan aurreikusitako bekak eskuratzeko, aipatu aginduaren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte eskabidea egiten dutenek.
Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde ordezkaritzatan ere; bestela, Interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.euskadi.net/industria.
Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzendu beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzatan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) ezarritako lekuetan.
Deialdiko beketarako eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2010eko maiatzaren 5ean.
Bosgarrena. Izangaien currículum vitaeak balioesteko irizpideak.
Balorazio-irizpideak Balioa Ponderazioa
Test psikoteknikoa: % 15
Kultura orokorraren gaineko testa % 10
hizkuntza: % 25
hizkuntza: % 20
Curriculma: % 30
Ekonomian eta ingeniaritzan titulazioa: % 40
Gainontzeko lizentziaturak % 20
Kanpo merkataritzan masterrak edo kurtsoak edo antzekoak, 100-500 ordukoak % 20
3. hizkuntza % 10
Euskara % 10
Praktikak edo lanbideko esperientzia (gutxienez 6 hilabete) % 20
Titulazioaren, kurtsoen eta esperientziaren atal bakoitzari dagokionez, ponderazio egokia egiteko batu daitezkeen puntuak ezin dira igaro 10etik gora.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hara.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


