- EBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bidez, nazioartekotutako enpresak edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuk hautatzeko deialdia jakinarazten da, 2010eko ekitaldiko nazioartekotze beken programaren esparruan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko otsailaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena; honen bidez, nazioartekotutako enpresak edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuk hautatzeko deialdia jakinarazten da, 2010eko ekitaldiko nazioartekotze beken programaren esparruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1489
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/25
- Argitaratze-data: 2010/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Merkataritza, eta Turismo sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduak nazioartekotze beken programa arautu zuen (2008ko martxoaren 26ko EHAA) eta, bestalde, aipatu aginduko xedapen iragankorrean jasotzen denez, azken urteetan kanpo-merkataritzan adituak formatzeko bekadunen promozioak, oraindik bekaldia amaitu ez dutenak, honelaxe eraenduko dira: Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 14ko Aginduaz eta bere aldaketez, hain justu ere beka-programetariko bakoitza amaitu arte.
Aipatutako xedapen bietan ezarritakoarekin bat etorriaz, enpresa eta erakunde laguntzaileen elkarlana ez da ordainduko, eta, beraz, ez dute aipamenik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan.
Xedapen biotan ezarritakoari jarraituz, egoki da nazioartekotzea sustatzeko enpresak eta erakundeak hautatzeko deialdia egitea, praktikaldietarako bekadun bat hartuta, programa hauetan parte hartu nahi dutenentzat.
Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako ahalmena erabilita, honako hau
Lehenengoa. Helburua.
Ebazpen honen xedea da: praktikaldiak egiteko bekadun bat hartu nahi duten nazioartekotutako enpresak edo nazioartekotzea sustatzeko beste erakunde batzuk hautatzea, 2010eko ekitaldiko nazioartekotze beken programaren esparruan. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuaren agindu batez arautu zen programa hori.
Bigarrena. Hauta daitezkeen erakundeak eta enpresak.
Gehienez ere hautatu daitezken enpresa eta erakunde laguntzaileak berrogeita bost (45) izango dira. Hogeita hamabost (35) honetarako: kanpo-merkataritzako bekak esleitu zaizkien beste hainbeste bekadun hartzeko; Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearen 2009ko otsailaren 11ko Ebazpenaz egin zen beka horietarako deialdia (2009ko apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.). Eta hamar (10) honetarako: 2010eko deialdian, nazioartekotze beka lortu eta Euskal Autonomia Erkidegoan formazio praktikoa burutzen dutenentzako.
Gehienez jota, hogei (20) enpresa eta ordezko erakunde izendatuko dira.
Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko betekizunak, tokia eta epea.
Praktiketako bekadun bat izan nahi duten enpresa edo erakunde lankideek aipatutako aginduan, 4. artikuluan, berentzat ezarritakoa bete behar dute.
Eskabidea egiteko arauzko eredua Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailean bertan jaso ahal izango da, baita Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen lurralde ordezkaritzatan ere; bestela, Interneteko helbide honetan ere jaso ahal izango da: www.euskadi.net/industria.
Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte, eta, aurkeztu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu behar dituzte, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua) ezarritako lekuetan.
Enpresek eta erakunde laguntzaileek eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean hasiko da; amaitu, berriz, 2010eko maiatzaren 14an.
Lehenengoa. Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 25a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


