- 71/2010 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearena, Arantza Calderón Larrieta andreari Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzen dizkiona (Barrualdeko Eskualdea). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu71/2010 EBAZPENA, otsailaren 26koa, Bizkaiko Barrualdeko Osasun Eskualdeko zuzendari gerentearena, Arantza Calderón Larrieta andreari Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzen dizkiona (Barrualdeko Eskualdea).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1968
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/26
- Argitaratze-data: 2010/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentearen urriaren 6ko 1035/2009 Ebazpenaren bidez, Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburua izendatzeko deialdi publikoa onartu zen (Bizkaiko Osasun Barrutia, Barrualdeko Eskualdea).
Deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoari jarraituz, epaimahaiak destinoak esleitzeko proposamena bidali dio eskualdeko zuzendari gerenteari, ebazpen lotesle baten bidez onar dezan.
Horregatik, indarrean dauden legeek langileen gainean Zuzendaritza-Gerentzia honi ematen dioten ahalmena erabiliz, hau
Lehenengoa. Arantza Calderón Larrieta andreari Etxebarriko Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak esleitzea (Bizkaiko Osasun Barrutia, Barrualdeko Eskualdea).
Bigarrena. Arantza Calderón Larrieta andreak gestio- eta asistentzia-lanak egingo ditu, zuzenean eta hierarkikoki Osasun Eskualdeko gerentearen ardurapean dagoela. Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak betetzen diharduen bitartean, bai eta funtzio horiek amaitzen direnean ere, bere kategorian dagokion plazaren titularitatea atxikiko du, eta horren oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena. Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Atentzioko unitateburuaren funtzioak edo ordainsariak finkatzerik, lanpostu berariazko gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da funtzio horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena. Funtzio horiek betetzen dituen bitartean, Arantza Calderón Larrieta andreak ardura bereziko osagarria kobratuko du. Osagarri hori 3/1987 Errege Lege Dekretuak arautzen duen berariazko osagarrian txertatuko da, eta bere zenbatekoa eta ezaugarriak uztailaren 23ko 195/1996 Dekretuaren I. eranskinean ezarrita daude.
Bosgarrena. Ebazpen honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Zazpigarrena. Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Amorebieta-Etxano, 2010eko otsailaren 26a.
Barrualdeko Eskualdeko zuzendari gerentea,
ENRIQUE MAIZ OLAZABALAGA.


