Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2010eko martxoaren 1ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbidean Oikiako (Zumaiako) geraleku zaharrean salgaien trenentzako bazterbide bat eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2010eko martxoaren 1ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilbao-Donostia trenbidean Oikiako (Zumaiako) geraleku zaharrean salgaien trenentzako bazterbide bat eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 61
  • Hurrenkera-zk.: 1865
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/01
  • Argitaratze-data: 2010/03/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garraio Azpiegituraren zuzendariaren 2009ko urriaren 23ko Ebazpenaren bidez, Bilbao-Donostia trenbidean Oikiako (Zumaiako) geraleku zaharrean salgaien trenentzako bazterbide bat eraikitzeko proiektua onartu zen.

Eraikuntza-proiektu hau etorkizunari begira pentsatu da, izan ere, Bilbao-Donostia korridorean bidaiarien eta salgaien garraioa biak era egokian ustiatzea ahalbidetuko dituen trenbide-azpiegitura bat beharko baitugu.

Proiektuaren xedea da, zehazki, linearen 80+250 eta 80+748 KPen artean burdinbidea bikoiztea (gaur egun elektrifikatutako burdinbide bakarra dago). Proiektuak egungo burdinbidearekiko paraleloan egingo den bazterbide bat aurreikusi du, 400 m ingurukoa, egun sare hori baliatzen duten salgaientzako trenentzako nahikoa.

Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebazteko, hala ezartzen baitu Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 15.h artikuluak maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluari dagokionean.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta badatoz, nahitaezko desjabetzeko eskakizunen eta jardunbidearen ondorioetarako, onespenak berekin dakar, proiektua bera eta horren gaineko aldaketak, herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat jotzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekotzat aitortzea.

Nolanahi ere den, proiektuaren onespenak berekin dakarren arren erasandako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ezartzen dutenez, ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar da, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, zerrendan okerrik badago, zuzentzeko, eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, hau

Bilbao-Donostia trenbidean Oikiako (Zumaiako) geraleku zaharrean salgaien trenentzako bazterbide bat eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, Ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko. Kontuan izandako arauak: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikulua eta horrekin bat datozenak. Alegazioak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).

Aipatu epean, erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda Zumaiako udaletxeko iragarkien oholean egongo da edonork ikusteko.

Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 1a.

Garraio Azpiegituraren zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.

ZUMAIAKO UDALERRIA / TÉRMINO MUNICIPAL DE ZUMAIA

Lurzati zenbakia

Parcela número Jabea

Propietario Desjabetzea

Expropiación

(m2) Zortasuna

Servidumbre

(m2) Aldi baterako okupazioa

Ocupación temporal

(m2) Katastroko izaera

Naturaleza catastral Poligonoa

Polígono Lurzatia

Parcela

001-23/09/2c Ignacio Urbieta Mancisidor 193 0 359 Landa-lurra / Rústica 9 2c

002-23/9/2b Ignacio Urbieta Mancisidor 64 0 336 Landa-lurra / Rústica 9 2b

003-23/9/3h M.ª Dolores Etxabe Ugarte 0 0 294 Landa-lurra / Rústica 9 3h

004-23/9/3e M.ª Dolores Etxabe Ugarte 405 0 1616 Landa-lurra / Rústica 9 3e

005-23/9/3d M.ª Dolores Etxabe Ugarte 0 0 143 Landa-lurra / Rústica 9 3d

006-23/9/3c M.ª Dolores Etxabe Ugarte 0 0 5 Landa-lurra / Rústica 9 3c

007-23/9/3f M.ª Dolores Etxabe Ugarte 32 0 526 Landa-lurra / Rústica 9 3f

008-23/9/3g M.ª Dolores Etxabe Ugarte 50 0 584 Landa-lurra / Rústica 9 3g

009-23/9/6a M.ª Dolores Etxabe Ugarte 7 0 77 Landa-lurra / Rústica 9 6a

010-23/-/- Zumaiako Udala / Ayuntamiento de Zumaia 617 0 269 - -

011-23/9/8e M.ª Dolores Etxabe Ugarte 14 0 85 Landa-lurra / Rústica 9 8e

012-23/9/6b M.ª Dolores Etxabe Ugarte 47 0 266 Landa-lurra / Rústica 9 6b

013-23/9/8d M.ª Dolores Etxabe Ugarte 19 0 84 Landa-lurra / Rústica 9 8d

014-23/9/8a M.ª Dolores Etxabe Ugarte 50 0 198 Landa-lurra / Rústica 9 8a

015-23/9/12a Hrds.de Ignacio Oliden Gaztañaga 230 0 1040 Landa-lurra / Rústica 9 12a

015-CUL-23/9/12a José Bravo Flores 0 0 165 Landa-lurra / Rústica 9 12a

016-23/9/13a Bartolome Etxabe Oliden 61 0 340 Landa-lurra / Rústica 9 13a

016-CUL-23/9/13a José Bravo Flores 0 0 209 Landa-lurra / Rústica 9 13a

017-23/9/13b Bartolome Etxabe Oliden 8 0 199 Landa-lurra / Rústica 9 13b

017-CUL-23/9/13b José Bravo Flores 0 0 181 Landa-lurra / Rústica 9 13b

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik