- EBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1547/2009-D zenbakiko prozedura laburtuko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2010eko martxoaren 2koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (1547/2009-D zenbakiko prozedura laburtukoa) interesa izan dezaketenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 59
- Hurrenkera-zk.: 1825
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/02
- Argitaratze-data: 2010/03/29
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (1547/2009-D zenbakiko Prozedura Laburtukoa) aurkeztu da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko irailaren 23ko Ebazpenaren kontra. Ebazpen horrek 2008ko otsailaren 11ko (martxoaren 6ko EHAA, 47. zk.) Ebazpenaren bitartez deitutako Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko Ofizialondoko Kategorian sartzeko hautaketa prozeduraren Epaimahai Kalifikatzailearen 2009ko apirilaren 6ko Akordioaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egiten du. Eta, Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Administrazio Auzietako Epaitegiak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzi Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten du: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Arkaute, 2010eko martxoaren 2a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


